egitura figura - Literatura Terminoen Hiztegia

 
EGITURA FIGURA

Egitura figurak hitzezkoen artean sailkatzen dira eta sintaxia moldatzen dute, egitura arkitektonikoak dira. Errepikapen figurekin batera eta nahastean, dikzio edo hitzezko figuren saila osatzen dute. Halere, errepikapenezkoek egitura irekiak edo mugimenduzkoak sortzen dituzte; egiturazkoek, aldiz, forma itxiak eta egonkorrak osatzen dituzte. Horien artean, batzuk simetrikoak dira, beste batzuk disimetrikoak, batzuk egitura arrarodunak, beste batzuek joskera baliabideak azkeneraino ustia tuz perpaus bihurri edo estilizatuak lantzen dituzte. Zenbait sailkapenetan, ordea, kontutan hartzen da hitzezko figurak hitzaren mailakoak soilik direla eta egitura mai lakoak sintaxi mailakoak direnez sail berezia osatzen dutela.

Honako multzo hauetan banatu ohi dira:

1.- Errepikapen egiturek erritmoa sortzen dute, hizkuntza askotan silaben erre pikapenean (bokal luze eta labur, azentudun eta gabe) oinarritua. Hizkuntza batek honelako edo halako intonazioa eta azentua izan ditzake, baina hizkuntzaren ahal men musikalak ustiatzen direnean mintzatzen gara erritmoaz, figura gisa. Poesian, erritmoa oso garrantzitsua da, noski, baina prosan ere badago. Hizkuntza batzue tan, silaba eta kontsonante errepikakorren bidezkoa da (aliterazioa, poesia germa niarrean); beste batzuetan, bokal azentudunen bidezkoa (gaztelaniaz). Antzinakoen oratoria edo hizlaritzan, hitzaldi, paragrafo edo perpausa, klausula edo jaitsiera erritmiko jakin batekin bukatzen zen.

Erritmoa ere egitura figura bat da funtsean. Zentzu estuan, hots ezberdinen alternantzia da, baina zentzu zabalean egitura arkitekturalak, belarriz hartzen dire nak eratzen ditu. Erritmo prozedura ugarienak hauek dira: antzeko luzera duten esaldiak eraikitzea (neurtitzetan); edo egitura bikoitz eta hirukoitzekin –edo zati biko eta hirukoekin– jokatzea. Kasu horretan, esaldia hitz andanetan banatzen da eta hizlariaren keinuak ere imajina daitezke.

2.- Egitura simetrikoak : kiasmoa, reversio a, antitesia, paralelismoa.

Kiasmoa (grezieraz, gurutze forman jartzea) Osagaiak –laukoak dira bakune nak, errepika daitezkeenak– alderantzizko ordenan jartzen dira (ABBA), eta beraz paralelismoaren aurkakoa da figura hori. Adibidez: “Barthou eta ni; ni eta Barthou... nor ez gira gu?” (Hiriart-Urruti).

Reversio edo antimetabolea: kiasmo mota bat da, osagai berak alderantzizko ordenan kontrajartzen dituena, baina egitura aldatzean hitzen zentzua ere aldatzen delarik. Adibidez: Filosofiaren miseria (K. Marxen liburuaren izenburua, P. J. Prou dhonen Miseriaren Filosofia ren kontra idatzia).

Antitesia: prozedura literario eta, batez ere, poetikoa da, kontrasteekin jokatzen eta horiek hitz joskera trinko eta bikunen bidez adierazten dituena. Egitura figura den arren, pentsamendu figuretara hurbiltzen da (antitesi filosofikoa pentsamendu figuren barruan koka daiteke, eta batzuek antitesi erretorikoa errepikapen figuren artean kokatzen dute). Antitesi motatzat hartzen da oximoron edo antilogia , bi osa gai edo zati antitetiko elkartzen ditu, eta hitz jokoetan erabiltzen da. Adibidez: “Hil bizi bat”. (Ohar bedi oximoron eta paradoxa bereizi ohi direla). Anteisagoge antite si diskurtsiboa da, gauza bat zer ez den eta zer den deskribatzen duena konpara tuz.

Paralelismoa : eskema bera errepikatzen duen egitura da; batez ere, hots, hitz, forma gramatikal, egitura sintaktiko eta kadentzia erritmikoak paraleloki ezartzen dituena. Paralelismoa garai guztietakoa da, poesiakoa ez ezik, prosa eta diskurtso mota guztietakoa. Egitura sintaktiko paralelo batzuetan funtzio analogoak bilduta agertzen dira (adibidez, subjektuak alde batera, aditzak bestera); “elkarri loturiko osagaien egitura” deitzen diote horri ( construction par membres rapportés , H. Morier-en arabera). Adibidez: “Hogei urtetan eztena, hogei eta hamarretan eztakie na, eta berrogeietan eztuena da iagoiti eztatena, eztakikena, eta eztukeena”

(A. Oihenart, Proverbes, 524). Ikus E RRITMO , K IASMO , A NTITESI , O XIMORON , P ARADOXA , P ARALELISMO .

3.- Egitura disimetrikoak. Disimetriek perpausaren osagaiak ustekabeko eran antolatzen dituzte, dela luze-laburrari dagokionez, dela hitz ezberdinak antzeko funtzioetan jarriz, eta abar, uste eta ohikoa den eraikuntza aldatuz, baina egitura gramatikala itzuli edo hautsi gabe. Inversio direlakoek eta hiperbatonak, ordea, hiz kuntza sistemaren bihotzean jotzen dute.

Inversioak (lat. inversio ): efektu estilistikoa duten ordena normalaren aldaketak dira. Adibidez, euskaraz objektua-subjektua-aditza ordena, edo aditz laguntzailea aditz nagusiaren aurretik ezartzea. Ohiko ordena iraultzean, esan nahi dena indartze ko edo enfatizatzeko balio du ezohiko adierazpide horrek, eta poesian hizkera poeti koaren konbentzioen barruan sartzen dira.

Hiperbatonak hitzen toki-aldatze eta egitura ezohikoak dira, hizkuntza artistiko ki aldatzen dutenak. Adibidez, adjektiboaren toki-aldatzea. Anastrofe delakoa hiperbaton mota bat da, ohiko ordena aldatzen baitu. Sinkisi izeneko figura, anas trofe eta hiperbatonen nahasketa, poesian erabiliagoa da prosan baino. Adibidez, “Ai, haren esku, laztankor igaz izana!” (Lizardi, “Aldakeri”); hurrenkera ohikoagoan “Ai, haren esku, igaz laztankor izana” edo “Ai, haren esku laztankor izana igaz”, edo bestela “Ai, haren esku laztankor igaz izana”; hau da, era batera edo bestera irakur daiteke. Prosan ere erabili dute idazle batzuek, adibidez, Hiriart-Urruti zaharrak: “Igortzen du sehi bat bertze saltzale harek etxean dituen saltzeko xapel hogoi han dienak eros ditzola eta ekar lehenbailehen. Gaitzak ziren, zabalak, parasola testa ment zaharreko baten itzala zutenak”. ( Ni kazeta-egilea naiz , 2004, 308). Hurrenkera arruntagoan: “bertze saltzale harek etxean saltzeko dituen hogoi xapel handienak”. Eta: “testament zaharreko parasola baten itzala zutenak”.

Histeron proteron edo histerologia : inversio estilistikoa, antzinako klasikoek era bilia, gertaeren ordena logiko eta kronologikoa alderantziz jartzen duena. Adibidez: “Moriamur et in media arma ruamur”: “Hil gaitezen eta jauzi egin dezagun armen erdira”. Anakoluto a: sintaxi joskeraren haustura, logika formalarekiko komunztadu ra eza, pentsamenduak arrapaladan aurrea hartzen baitio. Ikus I NVERSIO , H IPERBATON , A NASTROFE , A NAKOLUTO .

Aipatu figurez gain, zenbait errepikapen figura eta elipsi figurak ere (elipsi, asindeton, zeugma) egitura figuren artean kokatzen dituzte zenbait ikertzailek.

[X. A.]

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: figura de construcción
 fr: figure de construction
 en: construction figure

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper