Literatur obra batean edukia/forma edo mamia/azala formulaturiko bikoiztasun tradizionalaren osagai erreferentziala da. Erretorika errenazentistak eta neoklasizistak edukia literatur idazlanaren mamiarekin eta mezuarekin parekatzen dute; forma, berriz, mami hori, mezu hori jakinarazteko erabilitako adierazpen mailako osagaiekin. Kritika garaikidearentzat, ez dago zatiketarik bien artean, bereiztezinak dira: batak ez du izaterik bestea gabe. Literatur idazlana bere batasunean atzeman behar da, osotasunean ulertu ahal izateko. Ikus E KAI .
[A. T.]