drama - Literatura Terminoen Hiztegia

Aurkitutako sarrerak:

drama
dramatika
mimodrama

 
DRAMA

(grek. drama, ekintza, ekintza antzeztua)

Tragediaren eta komediaren gaiak biltzen dituen antzerti mota. Grekotik dator hitza, eta ekintza esan nahi zuen jatorriz, baina XVIII. mendera arte oso gutxi erabi litako hitza da. Poeta klasikoek tragedia goi mailakotzat eta komedia behekotzat hartzen zituzten, baina, humanismoaz geroztik, erdibidekoa onesten dute, eta bien ezaugarriak lotzen dituzten drama motez hasten dira hitz egiten, hala nola, tragiko mediaz, komedia eta tragediaren sintesi, bitarteko eta ondorio direnez. Garatu diren drama moten artean, drama burgesa, drama liturgikoa, drama lirikoa eta drama his torikoa bereizten dira.

Drama burgesa. G. Lessingek drama modernoari tragedia klasikoaren goi arnasa erantsi nahi izan zion, herri teatroa eta W. Shakespeare eredutzat hartuz, ikusle alemanei lehen drama burgesa hitz lauz eskaini zielarik: Miss Sarah Sampson (1755). Bestalde, drama burgesaren aldekoak ziren frantses antzerkigile batzuek (Voltaire, D. Diderot, Nivelle de la Chaussée...) Ingalaterran eta Espainian, besteak beste, ohikoa zen bezala, testu eta agertokiko egiantzaz kezkatuak, garaiko gizar te gaiak antzeztea proposatzen dute (familia, ofizioak, giza harreman arruntak, eta abar). Haien ildoari jarraiki, honako hau zioen V. Hugok Cronwell en aitzinsolasean (1827):

“Drama, Shakespeare da, arnas berean bateratzen baititu, hala irriga rria, nola hunkigarria direnak, goi-goiko izugarrikeria eta behe-beheko barre garrikeriak, tragedia eta komedia egoera hau poesiaren hirugarren aroaren ezaugarri berezian bilakatu delarik, alegia, gaurko literaturaren modu nagu sian.”

Eguneroko sentimenduak adierazten dituzten dramak XIX. mende osoan hain bat eratan moldatu ziren, batean patetismoa azpimarratzen zutelarik, bestean natu ralismoa edota arima barneko arazo eta kezken larritasunak.

XX. mendeko literatur kontzientzian drama burgesa sortzen ari zen, eta burge siak bere buruaren azterketa latz eta zehatza egin zezan balio izan zuen. Dramagileen artean aurki daitezke, besteak beste: R. M. Valle-Inclán, A. Txekhov, Pirandello… Euskal literaturan, A. Barriola da aipagarri. Oso ezaguna da, besteak beste, Pirandelloren Sei personagi in cerca d’autore ( Sei pertsonaia autore bila, J. Zabaleta, 2003).

Dramari eta epikari dagozkion berezitasun dialektikoak osatuz, alegia, ekintza, espazio-denborak eta pertsonaien tratamenduak kontrajarriz, hona nola aurrez aurre ipintzen dituen Patrice Pavisek, antzertiaren teorialari frantsesak:

DRAMA EPIKA
E KINTZA ikuslearen aurrean gertatzen da, orainaldian. G ERTAERA narrazioaren bidez moldatzen da, iraganaldian.
E KINTZA berriro biziarazi nahi du. G ERTAERA pausoz pauso aurkeztu nahi du.
E KINTZA krisi, pasio, une berezitara mugatzen da. G ERTAERA garrantzitsuen osotasuna eratzen du.
E SPAZIO - DENBORA ren aurkezpenari dagokionez, alde-aldiak NI eta HI pertsonen elkarrizketaz ematen ditu. K ONTALARIAK pertsonaien HARK / HURA fikziozkoa babesten du, eta ekintzaren aurrean distantzia hartzen.
E KINTZA aurrez aurre ageri zaio ikusleari multzo ezin hautsia, osotasun baten moduan. K ONTALARIA ez dago ekintzen menpe eta askatasun osoa dauka iruzkinak egiteko.
I KUSLEA liluraturik dago presentzia bizien indarren eraginpean. I RAKURLEAK askatasun osoa dauka istorioan aurrera edo atzera jotzeko.

Askatasun osoa dauka istorioan aurrera edo atzera jotzeko. Drama burgesaz aparte, beste zenbait antzerti motari ere drama izena egokitu zaio, hala nola: drama liturgikoari, drama lirikoari eta drama historikoari.

Drama liturgikoa . Europan X.-XII. mendeetan hasten da sortzen. Jatorri liturgi koa du, alegia, eliza jaietan du sorrera, hain zuzen ere, Elizaren bestak eta egute gia ospatzearren antolatzen baitziren, herriaren libertimendu izateko helburuz. Kristauek parte hartzen zuten elizkizunetan, poliki-poliki, bai Testamentu Zaharreko bai Testamentu Berriko agerraldiak eransten joan ziren, baina erabilitako hizkuntza jada ez delarik latina, baizik eta frantsesa, gaztelania, edota erromantzeren bat. Achile Jubinalek dioenez, elizetako kofradiek ez zieten askiesten misterioei buruz ko juglareen kantei, eta, beraz, ikusleen arreta areagotu nahi zutenez, ekintzak iru dikatzen hasi ziren, drama liturgikoak edo biblikoak sortuz. Horren ondorio izango dira XIV.-XV. mendeko misterioak, mirakuluak eta geroagoko zuberotar pastoralak.

Drama lirikoa . Operaren edo antzerti kantatuaren ordaintzat eman izan ohi da. Dramak eskuarki daukan ekintza bizitasunetik aldentzen da, batik bat bere mugi mendu eskasagatik; ordez, testuari berari ematen zaio garrantzia eta lirikotasuna. Lehen drama lirikotzat jotzen da C. Monteverdiren Orfeo antzerkia (1607). Ondoren, Europan zehar barreiatu ziren hainbat eratan musika eta letra batzen zituzten antze ko ikuskizunak. Egile beraren beste obren artean L’incoronazione di Poppea izeneko ak (1642) komediaren eta tragediaren sentimenduak elkartuz, melodrama eta opera modernoa iragartzen ditu.

Euskal Herrian, XIX. mende bukaera aldean hasi ziren antzezten euskarazko drama liriko hauek modu jarraituan, baina lehenago (1764 inguruan) Azkoitiko zal duntxoen zenbait emanaldi ere jokatu ziren, Peñafloridako kontea buru zutela. J. A. Santestebanen musikaz eta S. Barojaren testuaz Pudente obra izan zen aitzindari (1878). Geroago etorri ziren R. M. Azkueren Vizcaytik Bizkaira (1895) eresi-irautsi dsa edo zarzuela, hala nola, B. Zapirain eta T. Altzagaren Txanton Piperri (1899) ospetsua. Gailurra 1910. urte inguruan lortu zen, E. Decrepten eta Ch. Colinen Maitena, A. Etxabe eta S. Intxaustiren Lide ta Ixidor, J. M. Usandizagaren Mendi mendiyan, R. M. Azkueren Urlo eta Ortzuri edota J. Guridiren Mirentxu eta Amaia zirela medio. M. Lekuonaren Zigor obra ere aipagarri da, F. Escudero maisuaren musikaz lagundurik, 1967an estrainaldiz emana.

Drama historikoa. Aipaturiko V. Hugoren Cronwell izeneko obrak bezala, Hernani (1830) izenekoak ere izugarrizko arrakasta izan zuen eta Espainian jarraitzaile ugari sortu zituen. Hala, Rivas dukea, A. García Gutiérrez, J. Zorrilla eta E. Hartzenbusch, bide berriari atxiki zitzaizkion.

Euskal literaturan, dramak erromantizismo berankor baten fruitu dira J. M. Hiribarrenen (1810-1866) 891an eskaldun gerla, P. Harisperen Karmela (1886), Ramos Azkareteren Beotibarko atzarraren oroipena (1886), K. Eleizegiren Garbiñe (1916) eta Loreti (1918), eta beste hainbat, euskaldunen historia berreskuratzen eta goraipatzen dituzten obrak. Helburu berdintsua du, bestalde, egungo pastoralak.

Gerra zibilaren ondoren, bide berari jarraituko zaizkio euskaldunen artean, N. Etxaniz ( Irulearen negarra , 1953), P. Lartzabal ( Matalas , 1968), J. Etxaide ( Begia begi truk, 1978), edota A. Labaien ( Muñagorri , 1978) eta beste zenbait.

[P. U.]

Ikus, halaber, A NTZERTI . B IBLIOGRAFIA P AVIS , P.: Dictionnaire du théâtre. Messidor/Editions Sociales, Paris, 1980 / Dicciona

rio de teatro. Dramaturgia, estética, semiología , Paidós, Barcelona, 1980-1983. U RKIZU , P. et alii: Euskal antzerti eta zinea , Etor, Donostia, 2002.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: drama
 fr: drame
 en: drame

 

DRAMATIKA Ikus A NTZERTI .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: dramática
 fr: dramatique
 en: theatre

 
MIMODRAMA

(grek. mimo(s) + drama ekintza)

Soinaren keinuz, mimoz eta mugimenduez, dantza eta musika baliatuz, istorio oso bat eraikitzen duen antzerti mota. Mimodramen testua eszenaratzeko akota zioez edota antzezpen oharrez soilik osatzen da, eta ez du hizkuntza mintzaturik erabiltzen.

[P. U.] Ikus, halaber, M IMO , P ANTOMIMA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: mimodrama
 fr: mimodrame
 en: mime

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper