deskripzio - Literatura Terminoen Hiztegia

 
DESKRIPZIO

Literaturan irakurlearentzat onargarri edo sinesgarri bilakatzeko egiazko mun duaren erreferentzia ekarri behar dute berekin fikzioko gertakariek, hots, kokagune bat eta egileen ezaugarriak aurkeztu; beraz, bizidunak (abere ala jende) nahiz tokiak, bazterrak beren zabalean, gauzak eta edozein eratako gaiak, deskripzioen bidez erakusten dira.

a) Deskripzioaren ezaugarriak. Ezaugarriak literatur sail eta garaien arabera aldatzen dira. Halarik ere, nabarmenenak aipa daitezke:

1.– Kontaketaren aurrerapenean geldiune bat eratzen du deskripzioak, gehie netan. Baina, batzuetan, kontaketaren eta deskribapenaren arteko muga, haustura ez da beti hain garbia.

Mailak tarrapatan beheraino jautsi gabe, baratzen niz ezkaratzari so.Ttipia da, bainan dena marbre xuriz apaindua, eta begikoa osoki (...) Jauregi aitzine an ditut ene bideko lagunak, alde orotarat hasarre dabiltzala...”

(J. Etxepare, Beribilez )

2.– Aditzek izaerak eta egoerak azpimarratuko dituzte, ekintzak erakutsi ordez. Aldaketa horrekin batera, aspektuaren arazoa eta denboraren erabilera ohargarriak dira. Askotan, so egilea salatzen duen hitz bat edo beste, (aditza, eman dezagun) aurki daiteke narrazio-deskripzioen arteko mugan.

3.– Deskribapenaren gai nagusia lantzen duten hitz sareak ezagut daitezke, adjektiboak, era bereko sintagmak, espazioaren neurtzeko hitz ezaugarriak ere bai.

“Jeikitzerakoan, udaberria leihoko kristalean barrena: Urgulleko zuhaitzen berdea dakusak han, hiriaren beste aldera, (...) Aquariumeko terrazan bandera nimino batzuk haize epelean kulunkari, honantzago, Miramarreko Jauregian gaindi, badiako ur bare geldiak eta irlaren silueta lodikote lotia.”

(J. A. Arrieta, Abuztuaren 15eko bazkalondoa )

b) Deskripzio motak. Deskribapenen sailkatzeko ikuspuntuari ohartu behar zaio, erran nahi baita, nork ikusten duen eta nondik ikusten den galderei erantzun behar zaiela. Hala, deskribapenaren ikuspuntua kanpoan ala barnean kokatzen den jakin daiteke. Kanpotik ikusiz, kontaketa une batentzat utzirik, irakurleari falta zitzaizkion bazter, gauza edo jendeari buruzko xehetasunak ematen dizkio kontala riak.

Bainan Etxahunia, bere denboretan eraikintza ederra zen. Bazituen aintzi naldean, bigarren bizitzan, lau leiho lerro-lerro emanak eta bakoitzaren azpikal dean beste hiru leiho eta ate nagusia, denak harri urdin landuz hesituak. Estiloari gagozkiola, Etxahunia, Zuberoa’ko eraikintza gehienen tankerakoa zen: lau horma zuridun egoitza apal bat eta lau ixuridun harbelezko estalki txit aldapatsua elurraren txirristagarri.”

(J. Etxaide, Joanak Joan )

Barnetik ikusiz, irakurleari erakusten zaiona pertsonaia baten begietarik ikusia da; protagonistak jasotzen duen poxikaz jabetu daiteke doi-doia:

“Gizon hark erreka bat ikusi zuen behin, uholde egun batez. Uharreak zeramatzan errekak harro eta azkar. Uharretan edotariko zaborrak zekuskien gizonak: belar, orbel, egur zati eta abar. Bazekusan sasi-aihen luze bat ere. Erreka-ertzean ondo sustraitutako aihen bat zen, zurtoina errekaz kanpo zuen, baina punta uretan sartua. Puntara begira, sasia uraren abiadan zihoala ziru dion.”

(B.Gandiaga, Denbora galdu alde )

c) Deskripzioaren ekarpena.Deskripzioaren zeregina ez da beti bera izaten testuan, baina kontaketaren osagailua izan ala gertakarien harian eragile, ezinbestekoa da deskripzioa edozein narraziotan. Esate baterako, kontaketaren apainketa da deskripzioa, ematen diren xehetasunek ez badute ondoriorik, estetika mailan baizik:

“Athorra bat bazuen soinean elhurra bezain xuria eta athorra horren fola hain zen ongi lisatua non xut-xuta baitzagokon lephoan eta igaiten baitzitzaion beharriez gorago.”

(J.B. Elizanburu, Piarres Adame )

Deskripzioaren eragina estetikoa ez ezik, berebizikoa ere izan daiteke testu batean, deskribatu denaren ezaugarrien ondorio izan baitaitezke gertakizunak. Hala, testu honetan, aurkezten den pertsonaiaren itxurak berak iragartzen ditu, pertsonaiak bere edertasunarengatik bihotzean ezagutu behar dituen ezbeharrak:

“Bere izengoitia, ez zuen ebatsia Batitak. Benetan haundia baitzen, edo hobeki errateko, haundia izana... Gaztaroan, hemezortzi - hogeita bost urte zitue larik, mutiko ederra zen, biziki ederra. (...) eta oroz gainetik, begitarte airos baten erdian zeukan betiereko irri zintzoak, herriko neska guztien bihotzean –eta ezkon du batzurenean ere, funtsean !– pilpira kilikagarri bat sortzen zien, itxura pare gabe hura, alegia deusez, gurutzatzen zutelar ik....”

(D. Landart, Batita Haundia )

Horretaz gain, kokalekuen eta paisaien azalpenak bestelako funtziorik ere izan lezake: erakusten diren bazterrak eta giroa pertsonaien baitako egoerari lotuak dira eta berri horien ematean eraginkorrak bilakatzen dira kontaketa barruan:

Arratsaldea zan alakoa, ezti, garbi, eder ta esnagarria, biotzean egoak ipini ta animari zerurañoko bide zabalak ireki erazteko arratsaldea. Eguzki epel indar gabetua, lurrik geiena kerizean utzirik, azkenengo argi orratzak mendi gandorra ri sartzen zegoan, zearka-xortaka...”

(Tx. Agirre, Garoa )

d) Ikuspegi historikoa . Historian zehar deskribapenaren baliabideak asko alda tu dira. Maila arruntenean, zerrenda hutsa izan daiteke deskripzioa, gauzen edo gailuen izendatze zuzena edo horien zenbatze zehatza. Antzinateko grekoentzat eta latindarrentzat, deskripzioa ez zen errealitatearen ispilu leiala. Beste zeregin bat ematen zioten orduko idazleek; munduaren apainketa, berrantolaketa estetikoa egi ten zuten “ariketa” horren bitartez. Margolaritzan bezala, lekuak, gauzak eta bizi dunak bestelakotuak ziren (edertuak gehienetan), erretorikatik hartu tresna eta topi ko batzuen bidez, eredu nagusien lerroan sartzeko, Homerorekin haste.

Deskripzio molde hori egiazko mundutik urrunduz joan zen mendeetan zehar, hemezortzigarren mende hondarra arte. Idazle onartuen multzoan sartzeko, klasi koen itzalean ari izan behar zen, haiek finkatu arauen artean. Ordutik hara eta hemeretzigarren mende osoan, deskribapenaren mamia aldatu zen idazlearen iru diarekin batera. Erromantizismo garaian, gizarte mailako aldaketen lekuko gisa, idazle berriak bere nortasuna nahi zuen erakutsi, munduari buruz ikuspegi berezi bat azalduz. Bide batez, pertsonaiaren irudia ere berriz moldatua izan zen, barne kezkei hedapen gehiago emanez. Pertsonaiek erabiltzen eta kurritzen zituzten

lekuak gogo-bihotzetako gorabeheren ispiluak bilakatu ziren, eta, ondorioz, deskri bapenak garrantzi eta eremu gehiago hartu zuen ( F. R. Chateaubriand eta abar.)

Mende beraren bigarren erdian, deskripzioaren eginbehar literarioa aldatu zen, beti hedatuz joanez hargatik. Errealistek, eta gero naturalistek, mundua zen bezala nahi zuten erakutsi, eta beren kontaketei egiaren itxura eman beharrez, deskriba penaren saila landu zuten arta handiz. Beraz, lekuen, gauzen edo bizidunen des kripzioa ahal bezain nasaia, zehatza eta zuzena egitera behartuak ziren (H. de Balzac, O. Zola, B. Pérez Galdós eta abar.)

XIX. mende hondarrean eta hogeigarrenaren hastapenetik goiti, auzitan ezarri zuten deskripzio eredu hori (Flaubertekin hasi zen). Aise lehenagotik baztertua zuten poesia berritzaileek maila arruntenean giltzaperatzen zuelako hizkuntza. Prosan ere zokoratu zuten deskripzioa azkenean, kontaketaren osotasuna arrisku tan ezartzen zuelakoan, baita errazkerietara lerratzeko bidera eramaten zuelako ere, hots, ariketa ergel eta hutsalaren lerrora jautsarazten.

Bigarren Mundu Gerraren ondotik, literaturen egiturak errotik berritu ziren, elebe rriarenak batez ere. Nouveau Roman mugimenduan (A Robbe-Grillet, M. Butor, eta abar) sartu ziren idazleek deskribapenaren erabilera berriz moldatu zuten. Egiazko munduarekin gauzatzen zuen parekatze horri uko eginez, ordu arte ez zuen autono mia eskaini zioten deskribapenari. Alde batetik, deskripzioaren tokia nasaiki zabaldu zuten, mota horretako zatiak ugaritzen zirelarik eskola berriaren ezaugarrietarik bat bilakatzeraino. Hizkuntzaren gaitasun guztiak baliatuz (adierazleak, analogien joko ak…) eragin berri bat eman zioten fikzioaren sorkuntzan. Literatur mugimenduak hil korrak direnez, deskribapen mota hori ere auzitan izan da XX. mende bururapenean.

Geroztik, literatur kritikaren eskutik etorri da berrikuntza handiena. Deskribape naren “autonomia” berria kontuan hartuz, kritika sail berezi bat ireki diote, harekin batean tresna eta ikusmolde egokiak apailatzen zituztela. Narrazioaren aroa izan bal din bada mende erdi batez kritikaren arloan, eta hari buruzko jakintza jorituz joan bada anartean, pentsa daiteke deskribapenaren aldia ere etorria dela. Kritika eskola horretan sar daiteke narratologia sailean ezagun egin zen Ph. Hamon kritikaria, batez ere, Introduction à l’analyse du descriptif liburuan aurkeztu dituen ikerketengatik. Errealismoa eta Naturalismoa deitu mugimenduen inguruan azken urte hauetan egin diren ikerlanei esker (adibidez, H. Mitterandek E. Zolaren obraren inguruan egin dituen argitalpenak), deskripzioaren balioa gora joan da.

[J. C.] B IBLIOGRAFIA A DAM , J.M.; P ETIT -J EAN , A.: Le texte descriptif , Nathan, Paris, 1989. H AMON , Ph.: Introduction à l’analyse du descriptif , Hachette, Paris, 1981. M ITTERAND , H.: Zola et le naturalisme, P.U.F., París, 1986.

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: descripción
     fr: description
     en: description

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper