desbideratze - Literatura Terminoen Hiztegia

 
DESBIDERATZE

Literatur mintzairaren izaera mugatzeko erabili den kontzeptua da. Aristotelesek bere Poetika n jada literatur mintzairak izaera bitxia, harrigarria izan behar duela esan bazuen ere, XX. mendeko literatur kritika izan da arau hausketa legez edo arautik urrutiratze legez mugatu duena literatur mintzaira. Berez, literatu rari buruzko ikaskuntzen lehen joera modernoa eraiki zuten errusiar formalistek garatu zuten desbideratze kontzeptu horretara heltzeko prozedura metodologikoa. Jakina denez, beren jomugetariko bat literatur mintzaira definitzea zen eta mintzai ra horren berezitasuna azaltzeko bide egokitzat jo zuten literatur mintzaira egune roko mintzairarekin erkatzea. Errusiar formalismoaren hainbat oinarri bereganatu zituen Pragako Zirkulu Linguistikoan, J. Mukarovskik honela adierazi zuen egunero ko mintzaira eta mintzaira poetikoaren arteko alderaketa hau: arauaren hausketak, mintzaira estandarraren hausketak, hausketa sistematikoak, bideratzen du mintzai ra poetikoaren erabilera; desbideratzeko hautapen hori egin gabe ez legoke poe siarik.

Literatur mintzaira, arau hausketa moduan, arautik urrutiratzen den mintzaira moduan, arautik desbideratzen den mintzaira moduan zedarritzea kritikari askoren gan aurki daiteke. Literaturari buruzko ikaskuntzetan leku nabarmena hartu du: XX. mendeko teoria kritikoetan arrakastarik handienetakoa eskuratu duen ikuspegia da. Izan ere, ezin uka daiteke literatur mintzairari buruzko ikuspegi horrek testuetan dei garriak diren gertaera ugari azaltzeko gaitasuna duela. Ezin uka daiteke, era bere an, lizentzia poetikoen izenean edo askatasun sortzailearen izenean idazleak hiz kuntz erabilera normaletik urrutiratu egiten direla.

Literatur mintzaira mintzaira desbideratutzat jotzen duen ikuspegia oso zabal duta dagoen joera bada ere, sumatu du bertan ahuleziarik hainbat ikertzailek. Lehenik eta behin, badu eragozpenik araua mugatzeak eta zertatik aldentzen den zehazteak berak; izan ere, literatur mintzaira desbideratzea dela planteatzeko, jakin beharra dago zehatz-mehatz zerengandik urruntzen den. Araua zehaztu beharra eskatzen du. Egiteko horretan ez dira bat etorri kritikari batzuk eta besteak. Hala, batzuentzat araua hizkuntzaren erabilera orokorrak ezarriko luke, beste batzuentzat gramatikak deskribatutako erabilera onak... Dena den, arauari zenbait kokagune ezarri dizkioten arren, oinarri komun sendoa atzeman daiteke joera horretan: guz tiek desbideratzea aurkakotasunez neurtu nahi izana, hain zuzen ere. Prozedura berbera jarraitzeak lotzen ditu: aztergaiko, testuko desbideratzeak azaltzen dira testutik kanpo kokatzen den arau batekiko harremanean. Hitz batean, testuan dago elementu desbideratua, eta testuz kanpo kokatzen den araua da urrunketaren berri ematen duena. Horra hor oinarri komuna.

Zalantzarik gabe, arauaren ikuspegi paradigmatiko horrek zero mailako mintzaira zedarritzea eskatzen du, agerrera guztietan neutroa izango den mintzaira bat, unibokoa, L. T. Hjelmslevek semiotika denotatiboa deiturikoa. Baina zailtasuna agerikoa da, ez joeratzat ulertzen bada, bai ordea, zentzu hertsi-hertsian hartzen bada. Ez hori bakarrik. Arauaren ikuspegi paradigmatiko horrek badu beste ozto porik ere: testuaren azterketaren aurretik linguistikoki normalak diren elementu guz tiak ezabatzen dira desbideratuak diren haiek bakarrik gogoan hartzeko, arautik urruntzen den hura jotzen baita bakarrik literariotzat. Eta, jakina, linguistikoki nor malak diren elementu horietan egon daiteke elementu literario esanguratsurik.

M. Riffaterrek erantzun zien oztopo horiei arauaren ikuspegi sintagmatikoaren bidez. Riffaterrerentzat, araua eta desbideratzea, biak, testuan daude. Araua/des bideratze harremana kontrasteak mugatzen du eta ez aurkakotasunak. Alegia, araua testuari inmanentea zaio; testuingurua da. Honela mugatzen du testuingurua: uste gabeko elementu batek eteten duen eredu, patroi linguistikoa da; interferen tzia horretatik sortzen den kontrastea da estimulu estilistikoa. Beraz, termino mar katuaren eta ez-markatuaren arteko kontraste harremanaren bidez sortzen da esti mulu estilistikoa. Gisa honetan, testuinguruak markatzen duenez desbideratzea, zero mailako mintzaira baten bilaketan jardun beharrik ez du: estimulu estilistiko hori ezaugarri gramatikal bati edo agramatikal bati zor dakioke, testuinguruaren arabe ra. Ondorioz, hizkuntz elementu guztiak hartzen ditu gogoan, markatua dena eta ez dena testuinguruak erabakitzen duelako.

Dena den, araua mugatzeak sortzen dituen eragozpenez gain, besterik ere badakar literatur mintzaira mintzaira desbideratutzat jotzeak. Izan ere, badira idazleak erabilera onari lotzen zaizkionak, gramatikak emandako arauetatik urruntzen ez direnak. Beste batzuek, berriz, arauak ukatu nahi izan dituzte sistematikoki. Horrela, zenbait esperimentu poetikori edota oso estilo berezia duten idazleen idazlanei aplikatzean ateratzen zaio etekinik handiena literatur mintzairaren eraketa arau hausketari atxikitzen dion ikuspegi horri. Hortaz, desbideratzearen kontzeptua ez da gauza idazlan ororen berri emateko. Jakina, literatur mintzairaren izaera mugatzeko egitekoa duen kontzeptuak barruti literario osoa azaldu behar du; barruti literario osoa azaldu ez ezik, barruti horri dagokion ezaugarri berezia, edo ezaugarri bereziak, ezarri behar ditu, beste barruti batzuetatik bereizten duen hura, hain zuzen ere. Baldintza horiek ez ditu betetzen erabat literatur mintzaira mintzaira desbideratutzat jotzen duen ikuspegiak: ez arautik urruntzeak, besterik gabe, sortzen du balio literarioa, ez mintzaira literarioan bakarrik aurkitzen da urruntzea; eguneroko mintzairan bertan zenbait desbideratze modu erabiltzen dira; esate baterako, lagunarteko hizkeran “Joan hadi antzarak ferratzera!” esatean, mintzaira figuratu edo irudikatuaz baliatzen ari da mezu igorlea.

Beraz, batetik, desbideratzeak soil-soilik, berak bakarrik ez du ahalmenik lite ratur mintzaira zehatz-mehatz mugatzeko, desbideratze hutsak, besterik gabe, ez duelako efektu estilistikorik sortzen; bestetik, desbideratzeak ez dira literatur mintzairan eta literatur mintzairan bakarrik azaltzen. Ondorioz, desbideratzearen teoriak ez du ahalmenik literatur mintzairaren izaera zehatz-mehatz mugatzeko. Alabaina, literatur mintzaira denaren eta ez denaren artean mugarri finkoak ezartzeko ahalmenik ez izateak ez du ukatzen kontzeptu horren eraginkortasuna. Izan ere, Liejako Grouppe taldeak dioen bezala, mintzairaren zero maila muga tzea oso zaila da. Zailtasun horretaz jakitun, zero mailari mugarri finkoak jartzea ri uko egin eta printzipio eraginkorren barrutian etsitzen dute. Hala, zero mailaren definizio intuitiboa emango dute, irudirik gabekotzat joz, artifiziorik gabekotzat, kon notaziorik gabekotzat. Edo zero maila hori aurreikusten den mintzairatzat joko dute: egoera konkretu batean irakurleak itxaroten duena. Zeresanik ez, literatur mintzaira urrutiratu egiten da zero maila horretatik, desbideratu egiten da, irudiez, artifizioez, konnotazioez baliatzen delako, aurreikus daitekeena ez delako. Horrenbestez, des bideratzearen teoriak guztizkoa den modu batean literatur mintzairari mugarriak jartzerik ez duen arren, lanerako tresna behintzat eskaintzen du.

[A. T.]

Ikus, halaber, E RRUSIAR F ORMALISMO , E STILISTIKA , L ITERATUR TEORIA , Urruntze.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: desviación
 fr: déviation
 en: deviation

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper