denbora - Literatura Terminoen Hiztegia

 
DENBORA

Literatur idazlanaren azterketan erabiltzen den kategoria da, hala dramatikan nola narratiban. Kontaketaren azterketan denbora lerro batzuk bereizten dira: isto rioaren denbora, kontaketaren denbora eta irakurketaren denbora. Istorioaren edo fikzioaren denbora denbora kontatua edo irudikatua da; kontaketarena edo berbal diarena , berriz, esakuntza prozedurari lotua dago; eta, azkenik, hain agerikoa ez bada ere, irakurketaren denbora testua irakurtzeak eskatzen duen denborari dago kiona da. Hirurak testuan daude, barne denborak dira, elkarrekin harremanetan dauden denbora lerroak, hain zuzen ere. Harreman horien berri ematea dagokio denbora kategoriaren azterketari. Dena den, testua kanpo denbora batzuekin ere harremanetan dago: denbora historikoarekin, idazlearenarekin eta irakurlearenare kin.

Fikzioaren denbora eta kontaketaren denbora. Irudikatutako munduak ezartzen duen istorioaren denboraren eta mundu hori adierazteko erabilitako berbaldiaren arteko harremanak gutxienez honako hiru maila hauetan azter daitezke: hurrenke ra , iraupena, maiztasuna . Hurrenkeraren azterketak gertaeren jarraipenaren eta jarraipen horrek testuan hartzen duen eraketaren arteko harremana du oinarri. Iraupenarenak, aldiz, idazketaren unitate bati dagokion istorio denborari erreparatzen dio: istorioaren denborako unitateek –segundo, minutu, ordu, egun, aste...– testu mailan hartzen duten luzeraz arduratzen da, eta kontaketa abiadura neurtzeko behar-beharrezkoak diren xehetasunak agerian uzten ditu. Maiztasunak, azkenik, istorioaren eta kontaketaren errepikatze ahalmenak ditu aztergune.

Hurrenkera . Istorioaren eta kontaketaren denborek norabide bera dutelarik edo norabide ezberdinei tartea eginez aurkez daiteke kontaketa baten denbora hurren kera. Norabide beraren kasurik sinpleena denbora mailako bat etortze erabatekoan oinarritzen da. Gertaerek istorioan duten hurrenkera testuak bere horretan berega natzen du. Edo beste modu batera esanda: istorioaren gertaeren jarraikortasunari hertsiki lotzen zaio kontaketa berbaldiaren jarraikortasuna. Bi ardatz horien arteko bat etortze perfektua kasu bitxitzat jo daiteke; izan ere, kontaketa berbaldiaren eta istorio gertaeren hurrenkera mailako desadostasuna da ohikoena: anakroniaren erabilerak aspaldi liluratu zuen kontalaria, eta etekin zabaleko kontaketa baliabide bihurtu zen. Anakronia istorioa-kontaketa harremanaren iraulketa da, istorioaren ardatzaren kronologia berbaldiaren jarraikortasunak hautsi egiten du, gertakizun dena aurretiaz iragarriz (prolepsia) edo iragana dena ekarriz (analepsia). Horrela, bada, anakroniaren norabidea lehenaldiranzkoa (analepsia) edo geroaldiranzkoa (prolepsia) izan daiteke: kontaketaren ardatzean, une zehatz batean kokaturik dagoen istorioaren kronologia hautsi egiten du berbaldiak, aurrerantz ala atzerantz begiratzeko. Istorioaren orainak istorioaren lehenaldiari edo geroaldiari leku egiten dio berbaldian, kontaketaren ardatzean. Geroko gertaera bat istorioaren jarraipen kronologikoak eskatzen duena baino lehenago kontatzeak edo aurreko gertaera bat geroago egiteak istorioaren hurrenkeraren iraulketa dakar. Iraulketak denbora kate bakar bat (R. Saizarbitoriaren 100 metro , kasurako) nahiz zenbait katea (J. B. Elizanbururen Piarres Adame , esate baterako) hautsi ditzake, edo, G. Genetteren izendapenetara joz, kontaketa homodiegetikotan (lehen kontaketan azaldutako ekintzaren eremukoak diren iraulketak) edo heterodiegetikotan (lehen kontaketak azaldutako ekintzak ez bezalako istorio edukia dakartenak) aurki daitezke.

Genettek anakroniaren helmena edo alkantzua esaten dio (fr. portée ) kontake tak eteten duen istorioaren unearekiko anakroniak (prolepsiak edo analepsiak) hartzen duen denbora tarteari, hots, kontatzen ari den eta eteten duen istorioaren orainaldi horrekiko anakroniak denbora mailan dakarren urrunketa mailari. Anakroniaren zabalera (fr. amplitude ), aldiz, iraupenak emango du, hau da, ana kronia horrek har dezakeen luzetasun handiago edo txikiagoak. Dena den, istorioa ren eta kontaketaren denboren arteko desadostasunak, paralelotasun hertsi batetiko urrunketak, ez dira beti neurgarri, ez norabidean, ez helmenean, ezta zabalera pun tuan ere. Zenbaitetan urrunketa nabarmena bada ere, mugatzeko beharko litzateke en beste albisteekin ez da hornitzen: akroniaren adierazpena da, azterketa xeheago rik onartzen ez duen denbora desadostasunaren azaleratzea.

Errealitatea irudikatzeko helburuz, istorioa berbaldi bihurtzean egindako defor mazio tzat ikusi zuten errusiar formalistek istorioaren eta kontaketaren denboren arteko desadostasuna. Desadostasun horren berri emateko, fabula / argumentu (baita trama ere, argumentu ren ordez) kontzeptu bikotea eraiki zuten. Fabulak hurrenkera kronologikoan adierazten du istorioa; argumentuak, tramak edo bilbeak, aldiz, kronologia horrek kontaketaren ardatzean hartzen duen tratamenduaren ara bera adierazten du.

Goian esan bezala, etekin zabaleko kontaketa baliabide bihurtu du kontalariak anakronia. Ikusi besterik ez dago genero epikoak in medias res hasteari egin zion tartea. Homeroren Kantuetatik gaurko eleberrira, bada alderik anakroniaren erabi leran, baina jatorri jakina du: kontaketaren eta istorioaren denbora paralelotasunaren hausketarekin suspense efektua iritsi nahi izan da, besteak beste. Mendebaldeko kontaketa tradizioak erakusten duen anakroniaren erabilera oparoan analepsiarena prolepsiarena baino askoz ugariagoa den arren, kontaketaren ardatzaren jarraikor tasun horretan istorioa aurreratzeak izan du bere lekua: in medias res hasierak dira erakuskaririk nabarienak.

Iraupena . Iraupenak idazketa unitate bati proportzioan dagokion istorio den bora ezartzen du, kontaketa abiaduraren markagailu bihurtuz, hain zuzen ere. Denbora unitateen (segundo, minutu, ordu, egun, urte) arabera neurtzen den iga rotze baten –istorioa– eta leku unitateen (lerro, orrialde) arabera neurtzen den iga rotze baten –berbaldia– arteko harremana jartzen du aurrez aurre. Harreman hori mugatzeko erreferentzi puntua isokronia hertsia da. Zaila da, ezinezkoa ez esatea gatik, isokronia hertsi-hertsia aurkitzea. Kontalariaren esku hartzerik eta elipsirik gabeko elkarrizketa eszena hurbilduko litzateke isokronia estura, alegia, kontaketa atalaren igarotze eta istorioaren atalaren igarotze berdin-berdinera. J. Ricardouk dioenez, elkarrizketa eszena da bi ardatzen artean berdintasun moduko bat ezartzen duena; baina, Genettek erantsi bezala, ez dago elkarrizketa eszena isokronia hertsitzat hartzerik. Dena den, zentzu absolutu batez desjabeturik eta zentzu operatiboa emanez, elkarrizketa eszenari atxiki dakioke isokronia, berdinta sun konbentzionalaren kategoria emanez. Berez, denborazko berdintasun hori ez da zehatz-zehatza: elkarrizketa eszenak denbora unitate horretan esandako guztia jaso dezake, baina paralelotasun hertsi batek eskatutako baldintza oro betetzeak ihes egiten dio. Badira zenbait elementu testuak ezin beregana ditzakeenak, hala nola, elkarrizketako hitz jarioak hartzen duen abiadura edota elkarrizketaren harian egon daitezkeen hutsuneak, isiltasunak hitza ordezkatzen duen une hura. Nolanahi ere, iraupen erreal zehatzari erantzuteko oztopoa gainditzerik ez duen arren, elka rrizketa eszena isokronia mugatzeko erreferentzi puntu konbentzional gisa baliaga rria izan daiteke.

Kontaketa isokronoa zero maila gisa hartuz, –erantsitako ñabardurekin, jakina–, erreferentzia puntu horrekiko urrutiratzeak (norabide batean ala bestean) kontake taren azelerazio eta geldiketak ekarriko ditu, istorioaren iraupena / kontaketaren iraupena konstante gordetzen duen abiaduratik urrunketa azkarrago edo motelago bihurtzera doan bidea eginez, anisokroniara, hain zuzen ere.

Anisokroniak sortutako erritmo efektua mailaketa jarraikorrean koka daiteke; izan ere, elipsia den azelerazio mugagabe horretatik deskripzioak edo digresioak dakarren pausaldiaren geldotasunera doa, bi muturren artean tarte zabala utziz. Elipsiak, mutur batean kokatuta, kontaketa ezabatu egiten du, edo adierazpenik txikienera eraman, istorioaren zeinahi iraupen irentsiz edo hitz orez jantzi gabe. Pausaldiak, berbaldia nahi adina luzatuz, istorioaren aurreratzea geratzen du. Denbora pausaldietan, eszena eta laburpena kokatzen dira, eszenen erritmoan abiadura konstantea ezarriz; laburpenak, aldiz, mugimendu forma malgua erakutsi du: zenbait lerro, pasarte edo orrialdetan kontatzen ditu egun, hilabete edo urte batzuetan gertaturikoak; hitz batean, errepresentatzen ari den bizitzaren aldi luze bati leku txikia eskaintzen dio proportzioan testuan, baina, halaber, joko eremu zabala hartzen du, eszenatik elipsira doan esparru oso aldakorra bereganatuz. XIX. mendera arteko eleberrigintzan bederen, eszenatik eszenarako iraganbidea bete izan du laburpenak; kontaketaren hondoa eraiki eta hondo hori haustera zetorren eszenari erliebea sortzeko ahalmena eman dio.

Maiztasuna . Kontaketaren denboraren eta istorioaren denboraren arteko harre man horretan, maiztasunaren kontzeptua kontatutako gertaeren (istorioa) eta konta keta esakuneen errepikatze ahalmenak emana dator. Kontaketa esakuneak zenbait jokabideren artean aukera dezake, honako harreman hauek ezarriz testuan irudi katzen ari den istorioarekin: a) behin kontatu behin gertaturikoa (kontaketa singula tiboa), b) behin kontatu behin baino gehiagotan gertaturikoa (kontaketa iteratiboa) eta d) behin baino gehiagotan kontatu behin bakarrik gertaturikoa (kontaketa erre pikaria). Kontaketa iteratiboak abstrakzio eta sintesi maila bati erantzuten dio, beti berezia eta modu berdinean errepikaezina den gertaerak antzekoak diren beste batzuekin duen kidetasuna oinarri, enuntziatu igorpen bakarrera ekartzen ditu. Kontaketa errepikariak, aitzitik, gertaera errekurrentziari erantzuten ez dioten esa kune errekurrentziak dakartza.

Irakurketaren denbora . Idazlanaren irakurketak eskatzen duen denboraren errepresentazioa da. Aurretik aipaturiko istorioaren eta kontaketaren denborekin harremanetan dagoen barne denbora da, harreman horien azterketan sakondu ez bada ere. Dena den, baieztapen orokorren mailan, irakurketa bat azkarrago edo motelago, zailago edo errazago, luzeago edo laburrago bihur daitekeela nabaria da. Testuak erakusten duen egituratze sintaktikoak, kontzeptu mailako trinkotasu nak, hiztegi aukerak, hitz orearen banaketa moduak (pasarte, zati, kapitulu...) eta abarrek, irakurketaren iraupenean, erritmoan, maiztasunean eragiten dute; hitz gutxitan, irakurketa denboran.

Barne denboraren eta kanpo denboraren arteko harremana ikuspegi soziologi ko eta historikotik begiratu da bereziki. Kritika estrinsekoak edo kanpo azterketak, bada, idazlanak erakusten duen mundu erreferentzial historikoarekin, sortu duen idazlearekin eta irakurle izan dezakeen hartzailearekin izan ditzakeen harremanetan arakatzen du idazlana.

Kontalariek ardatz historiko ari emandako tratamendua zenbait jarreraren era kusle bada ere, kontaketek irudikatzen dituzten gertaerak garairen batean jazoak dira. Eleberri historikoa edota ipuin harrigarria dira elkarrengandik urrunen dauden bi jarreren adierazle. Lehenak ardatz sozio-historiko zehatz batzuetan kokatzen ditu gertaerak, hala jazotakotzat aurkezten ditu eta aurreiritzi horretatik irakurtzera gon bidatzen. Besterik da ipuin harrigarriaren proposamena: ez du zerikusirik mundu historikoarekin. Eleberri gehienetan zaila izaten da gertaeren kokatze garaia eza gutzea, non eta historikotzat aurkezten ez diren, eta hauexek dira gutxienak, hain zuzen ere.

Bestalde, idazlearen denbora k ere badu eraginik: idazleak garai batetik idazten du, kultura, konbentzio estetiko, uste, ohitura eta abar duen garaitik, eta berak parte hartzen du sistema horien eraikuntzan.

Azkenik, idazketaren eta irakurketaren denboren arteko sinkronia gabezia han diagoa edo txikiagoa dela bide, irakurlearen denborak eginkizun garrantzitsua hartzen du. Literatur komunikazioaren barnean idazle-idazlanak osagai konstante ak izanik, aldaketaren menpe ez dauden arren, bada osagai aldakor bat: irakurlea eta beronen erantzuna. Denborarekin, idazlanen esanahia, irakurketaren erabilera eta funtzioa aldatu egiten dira. Hitzen zentzuaren bilakaerak, bizimoduaren eta pentsamenduaren aldaketak lehenaldiko idazlana berrirakurtzea dakar. Irakurleak, idazketaren eta irakurketaren esperientzien urrunketa bitarteko, bere orainaldiko istorioa, hezkuntza, askatasuna... dakar lehenaldiko idazlanera.

[A. T.]

Ikus, halaber, A NALEPSI , A NAKRONIA , A RGUMENTU , D ISKURTSO , E LIPSI , E LKARRIZKETA , E RRITMO , E SAKUNTZA , F ABULA , H URRENKERA , I N MEDIAS RES , I RAUPEN , I STORIO , M AIZTASUN , P ROLEPSI .

B IBLIOGRAFIA

D UCROT , O.; T ORDOROV , T.: Dictionnaire encyclopédique des sciences du langage, Seuil, Paris, 1972 / Diccionario enciclopédico de las ciencias del lenguaje , Siglo XXI, Buenos Aires, 1974.

G ENETTE , G.: Figures III , Seuil, Paris, 1972 / Figuras III , Lumen, Barcelona,1989.

Z ENBAITEN A RTEAN : L’analyse structurale du récit , Seuil, Paris, 1966 / Análisis estruc tural del relato , Buenos Aires, Tiempo Contemporáneo, 1974.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper