dekorazio olerki - Literatura Terminoen Hiztegia

 
DEKORAZIO OLERKI

Herri poesiaren barruan, eta euskal literaturatik begiratuta, atal berezi bat da “dekorazio olerkia” deituriko pieza txikiek osatzen dutena. Piezatxo horiek olerki gintza estilizatu eta abstraktu baten lekuko dira, prozedura ludiko-koralez eraikiak, eta, eskuarki, leloak, haur kantuak, olerki pusketa onomatopeikoak eta abar hartzen ditu. Izen jakinik ez du lan sail horrek folklore biltzaileen idazkietan. J. Vinsonentzat Petites pièces eta Formulettes dira, J. C. Guerrak, berriz, Cantinelas hitza dakar.

R.M. Azkuek deitura bat baino gehiago erabiltzen ditu poesi mota hori izendatzeko:

Aurren Yolasak, Canciones cuneras, Canciones infantiles, Lo-kantak, Dringilin-dran guak eta Uauatxuak . P. Lafittek Kilixka-kalaxka bertsoak erabiltzen du poematxo hauek izendatzeko.

Manuel Lekuonak poesía decorativa esan zion sail horri, folkloristek bildutakoa aztertzeko orduan, pieza txiki hauek ikertzeko metodologia bat aukeratu behar-eta, arte plastikoetan, berak ongi ezagutzen zuen artegintzan, olerkitxook arakatzeko metodo egokia topatu zuen. Izan ere, pinturan, eskulturan eta arkitekturan bi erata ko artegintza bereizten da, figuratiboa bata eta dekoratiboa bestea, edo asuntorik gabea. Poesian ere bi eratako estiloak daude, hortaz: figuratiboa poesia asuntodu na, eta dekoratiboa pieza txikiotako olerki asunto gabea.

Bi multzoak markatzeagatik, bigarrenaren osagaiak finkatzerakoan, arte plasti ko dekoratiboak osagarri ditu marra, kolorea eta masa, eta figurazio argirik gabeko mezu artistikoa. Ikuspegi hori bera ezartzen ere die olerki pieza txiki horiei, hiru osa gai horiek honela zehaztuz: marrari dagokiona keinua litzateke, koloreari dagokiona hots irudiduna, eta masari dagokiona, berriz, hitz solteen eduki jakina. Beraz, poe sia horren esanahi osoa kontzeptualizatzeko, pieza txiki horiek aurkeztean eginda ko keinu eta gorputz espresioak dira lehenik kontuan eduki beharrak, hotsen adie razpen sujerentea bigarrenean, eta azkenik esanahi argia duten hitzen eduki soltea eta figuratiboa. Osagai horiekin guztiekin egiten den olerkigintzak bereak ditu arte dekoratiboaren nolakotasunak, eta izena ere poesía decorativa ezarri zion, hemen dekorazio olerkia deitzen dena.

Horregatik, pieza txiki horiek, ageriko mezu bat baino gehiago, sentikari bat komunikatzen dute, keinuz, hotsez eta hitz soltez komunikatu ere. Testu horien azterketan ez dago ahazterik haur jolasen lagun, lo kantuen eta abarren erritmoa eta kanpoko gorputz espresioa hartu behar direla gogoan, eta ahoskatzetik sorturi ko hotsen errepresentazio fonikoa, eta hitz solteen esanahi finkoa ere bai. Hori guz tia dira piezatxo horiek, eta hori guztia da kontuan edukitzekoa.

Definizio modura esan daiteke, dekorazio olerkiak olerki pieza txikiak direla, prozedura ludiko-koralez eginak, eta sentikari erritmiko bat komunikatzen dutenak.

Hiru eratakoak izan daitezke horrelako olerkitxo solteak, edota poesia figurati boetan agertzen diren apaingarri moduko txaplastak.

    1. Guretzat esanahi jakinik ez dutenak, testuaren jatorria eta ezagumen guztia galdu delako, eta gaur jostaketa baten lagungarri bakarrik erabiltzen direlako. Adibidez:
      “Ttolana-polana tton-ttilla-pon! Ttolana-polana tton-ttilla-pon! Ttolana-polana tton-ttilla-pon! tton-ttilla-nipon!”
    1. Izan daitezke esanahia dutenak, baina gaur egun esanahi ilunekoak. Ezagutzen dira kantu horien gorputz espresioa, hotsen adierazpena eta esanahi argia duten hitzen mezua. Baina ezezaguna da piezaren sorrerako esanahi zehatza; eta orain sentikari bihurturik agertzen dute mezua. Sentikari horren mezu figuratiboa zehaztu daiteke, baina beti itsumustuan. Adibidez:
      “Ttun-kurrun-kuttun-kuttun-k u ttun-kurrun-kuttuna ! Run-kuttun-kuttun-kuttun-k u run-kuttun-kuttuna ! Lo ! Run-kuttun-kuttuna!
  1. Testu figuratiboen txaplasta edergarri direnak ere badira. Estrofak berak darama kantuaren esanahia, baina pusketa apaingarri horiek ere beren egitekorik badute imitazioa, edo enfasia, edo ironia, edo beste edozein ñabardura markatuz, eta testuaren ezaugarririk berezienak areagotuz. Adibidez:

“Donostiako Gaztelupeko sagardoaren gozua! Hantxe edaten ari nintzala hautsi zitzaidan basua. Eta kriskitin-kraskitin arrosa, krabelin. Basua kristalezkua!”

Imitazioa, ironia eta enfasia ez ezik, beste efekturen bat bila dezakete txaplas ta apaingarri horiek. Hala nola, berez irensgaitza edo aipamen gordina litzatekeen zerbaiti, horrelako aipamen dekoratiboen bidez, umorea eta ironia ezartzen zaizkio, gordintasuna gutxituz gaiari:

“Ederra zira maitia, erraten dizut egia. Nork eraman ote deizu lan-larai-la, lara lai, lai, lai zure lehen floria.”

Eta beste zenbaitetan, aldiz, estrofaren azken esaldiak duen ezustekoa eta harridura luzatu egiten du horrelako txaplasta tartekatzeak, eta entzulea hobeto prestatzen du, azken esaldiaren zirtoa psikologia egokiz beregana dezan.

Piezatxoaren adierazpen maila finkatu eta gero, testu labur horien estilizazio prozedurak dira aipagarri hitzen aukeran eta erabileran. Hitzen eta esaldien berez ko formak, edota erabilera ohikoenak, aldatu egiten dira, eta eginkizun dekoratiboa ezartzen zaie olerkia edertzeko. Hitzen estilizaziorako erabili ohi diren prozedurarik nabarienak hauek dira:

1. Hitzak eta formulak errepikatzea, hitz geminatuak eginez, eta esaldi barruan bihurkiak sartuz, zerbait berria, jolasean bezala, etorrarazten dela, edota enfasia ematen zaiola, edota perpausa sintaktikoren bat azpimarratzen dela:

“Xirrixti-mirrixti, gerrena, plat”

edota beste hura : “Atxia-motxia, perolipan ! Nere semia errotan.

Hasierako geminazio horiek gauza bera esaten dute berez, baina esanahia are agotu egiten du errepikak. Eta bigarrena, bestalde, kantu baten bihurkia ere bada izan, memoriaren lagungarri, kantuaren apaingarri, esanahiaren indargarri.

    1. Onomatopeia eta hitzezko imintzioa. Figura ezaguna da hori, hotsa errealita tearen adierazpen hartzen delarik:
      “Txin-txirikitin txorie txoritxo txilibitarie.”
  1. Elisioak egitea. Estilizazio prozedura hori ere olerkitxoaren estilo berezia markatzeko da, eta oso nabaria da aditz formen ezabaketa, jostaketak eta keinu imintzioek betetzen dutelarik aditz jokoaren eginkizuna.
  2. Hitzen deformazioa. Prozedura hori ere oso gogokoa dute umeek, jolasean eginiko hitz aldaketetan. Adibidez:

“Baga-biga-higa, laga, boga, sega.”

Zenbakiak erabili behar eta, hitzak mozorrotu egiten dira, hizkera exotiko bihurtzeko, jostagai bihurtzeko, jostaketa arruntei magia kutsu bat ezartzeko.

5. Hitz arrotzak tartekatzea, dela gaskoina, gaztelera, latina, frantsesa edota beste zeinahi hizkuntza. Prozedura hori erabiltzen da, pertsonaien jatorria eta izae ra estilizatuta agertzeko, edota oharturiko aipamen bat egiteko. Adibidez:

“Marikita, mutxatxa! Ke mandai, madre?”

Edota, kantu ezagunaren errepika piperduna, maleziatsua:

“Fraide txar batek jakin zuen etxekandre bat gaizki zela haren senarra hor baitzen kyrie, kyrie haren senarra hor baitzen a la mezon kyrie eleison.”

6. Hots handiko hitzak tartekatzea, keinu bipilari ahotsez ere zerbait bortitza eta esanguratsua erantsiz, eta horrela ahoskatze ozena poemaren edergarri paratuz. Adibidez:

“Don-don, kikelabon edota , “Arriyola, briyola edota , “Uspelen, maspelen

Estilizazio prozedurak ezagutzeak asko errazten du testu azterketa, eta funtsez ko lagungarria ere bada herriak dekorazio lanetarako zein prozedura aukeratu dituen jakiteko.

Horrelako pieza txikietan bada olerkiaren esanahiarekin zerikusi jakina duen beste osagai bat ere: olerkitxoak kantatzerakoan erabiltzen den gorputz espresioa, keinu eta imintzio ekintzak. Hitzez esan baino gehiago mugimenduz adierazten da barne intentzioa, ingurugiroa, egoera psikologikoa. Horregatik, adi behar da egon nolako keinuz kantuari laguntzen zaion ikusteko.

Sehaska kantua bada, eskuek sehaskari eragiten diotela abestua, haurragana ko sentiberatasuna adierazten da, eta han doa poematxoaren esanahiaren barruan. Baina haurrari festak egiteko bada, edozein dela dantza modua, alaitasunaren kon notazioa darama berekin. Horrelakoa da piezatxoen sentikaria, keinuen esanahi ira dokorra.

Eskola-umetan, berriz, jolasak konnotazio jakina du. Adibidez, itsu nor gelditu erabakitzeko esaten bada, lehiaren konnotazioa adierazten du, eta jokoaren zirrara, eta askatasunaren irrika. Eta zer esanik ez, olerkitxo horiek dantzaren lagungarri erabiltzen badira: bat egiten dute panderoarekin, txaloekin, pauso, kriskitin eta jira bira guztiekin. Horrelako poematxoek une jakinetan kantatuz eta dantzatuz hartzen dute beren esanahi oso eta zehatza.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, A HOZKO LITERATURA .

B IBLIOGRAFIA

A ZKUE , R. M.: Euskalerriaren Yakintza. Literatura Popular del País Vasco , 1-4 alea,

Espasa-Calpe, Madrid, 1945, 1947, 1959, 1966 . A ZKUE , R. M.: Cancionero popular vasco , 1. alea, La Gran Enciclopedia Vasca , Bilbo, 1968 , 605-647 .

L AFITTE , P.: Le basque et la littérature d’expression basque en Labourd, Basse-Navarre et Soule, Le Livre, Baiona, 1941.

L EKUONA , M.: Idazlan guztiak , 1 alea, Gráficas Eset, Gasteiz, 1978, 259-540. L EKUONA , J. M.: Ikaskuntzak euskal literaturaz (1974-1996 ), Deustuko Unibertsitatea. Donostia, 1998.

V INSON , J.: “Le folk-lore du Pays Basque ”, in Les littératures de toutes les nations , 15.alea, Maisonneuve, Paris, 1883.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es:
 fr:
 en:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper