COMMINATIO
(lat. comminatio , mehatxua)
Figura erretorikoen artean, pentsamendu figura bat da, apostrofeen sailekoa. Zehazki, ondorio kaltegarriak iragartzen dizkio mezuaren hartzaileari, baldin jokae ra aldatzen ez badu, edo ohartarazten diona betetzen ez badu. Mehatxua, espre suki adierazia ez bada ere, modu gordean bederen adierazi ohi da. Mehatxuaren errepresentazio bat dago, diskurtsoaren teatraltasunari lotua. Errito tonua nabaria da. Konposizio edo ariketa da, hartzaile mota askotarikoei zuzendua.
Honako adibide honetan, Jainkoak abereak gizakiaren zerbitzuko sortu zituela ko legea nola hautsi zuten haiek azaltzen da:
“Batzarrera zihoazen (abereak), multzo bat haro eta argudiotan, bertze batzu jauzi eta burbutzika. Gizona ateratu zitzaioten bidera, eta erran zioten: Zertara zoazte hola? Uste duzue naski ni baino nausi hoberik atzeman. Zoroak!:
“Bilatzen duzue bonbon zuentzat izanen da zedebon.”
Zuen arabera, errege hautatzera zoazte. Zoroak! Diot berriz ere; ez duzue zuek hautatuko. Holako irakiduretan, azkarrena, edo hobeki oraino ozarrena, jartzen ohi da buru-buruko:
“Errege edo buruzagi, izenak ez du deusik erran nahi .”
Ene zuzena ukatuz, suertekari itsuetara sartzen zarete. Orai duzuen mana mendua baino ordukoa gogorrago izanen da, bereziki aitzindari berria balinba da burugabea eta gizon ahula. Gainera heltzen lagundu dutenek nahiko dute heien erranetik mana dezan. Haren izenaz baliatuz, zenbat tzarkeria eginen ez dute! Nausi baten orde, ehunka izanen ditutzue nausiak zuetaz axola gutikoak. Nahiko duzue bakea, eta zuentzat ez da izanen ez bake ez eta pausurik. Gerla! Gerla! Batean itsua, bertzean ageria. Orduan, gaizoak, zuetarik zenbatek bizkarretik ez ditutzue galduko haragi bizi zatiak!” (J. Duvoisin, Baigorriko zazpi liliak)
[X. A.]
Ikus, halaber, A POSTROFE .
es: comminación
fr: commination, menace incitative
en: commination