commedia dell'arte - Literatura Terminoen Hiztegia

 
COMMEDIA DELL'ARTE

Italian, XVI. mende erdian sortutako herri teatroa, antzezleak profesionalizatuz eta horien konpainia egonkorrak eratuz joan zena. C ommedia erudita deituan du jatorria, hartarik ditu gaia eta egoerak hartzen, arrunt bilakatzen eta inauterietako errituekin nahasten. Denboraren poderioz, pertsonaiak eta ekintzak fintzen joan ziren, testua labur-laburra gelditzeraino eta haren gainean antzezleek bat-bateko asmaketak egiten zituztelarik.

Gaia honako hau izan ohi da gehienetan: bikote maitemindua gurasoek ezartzen dizkioten trabak garaitu beharrean izaten da. Pertsonaien ekintzaren biziarazleak morroi-neskameak izan ohi dira ( Zanni ), eta horien estilizazioaren ondorio dira Brighella zuhurra, Trufaldino arlotea, eta batez ere Arlecchino. Horien inguruan dabiltza Pantalone (aita engainatua), Dottore (jakintsu nahasia), Capitano (amoran te militarra eta zalapartaria), Colombina (Arlecchinoren mirabe lanetan dabilen nes kame laguntzailea), Florindo eta Isabella maiteminduak, eta beste. Konpainia italia rrak XVI. eta XVII. mendeetan zehar Europa osoan barreiatu ziren. Espainiako antzerkiko el gracioso pertsonaiaren sorreran, hala nola J. B. Molièreren eta beste zenbait antzerkigileren pertsonaia anitzen sorreran antzerti mota horren eragina handia izan zen. Euskal antzertian adibidez, P. I. Barrutiaren Gabonetako ikuskizu na antzerkian (XVIII) agertzen da lehen aldiz graziosoa edo barregarriaren pertso naia.

[P. U.]

Ikus, halaber, A RLEKIN .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: commedia dell'arte
 fr: commedia dell'arte
 en: commedia dell'arte

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper