(fr. calembour , gazt. calambur )
Hitzezko figura mota bat, zehazki, hitz joko bat, hotsez antzekoak baina zentzuz ezberdinak diren hitzetan oinarritua, Littréren arabera (1956). Perifrasia da, ekiboko edo homofonia edo metanalisi bati aipamena eginik argitzen dena (metanalisia fenomenoa hiztunak eta entzuleak hizkuntza unitateak era ezberdinean mozten eta ulertzen dituztenean gertatzen da). Hitzak eta hitz andanak bereiz edota elkartuta esateko edo irakurtzeko modu ezberdinetik hitz joko anitz sortzen dira. Adibidez, “Zerukolore” (“Zeruko lore” nahiz “Zeru kolore” irakur daiteke). Ahozko tradizioan ezagunak dira honelako hitz jokoak. Esaterako, Azpeitia aldeko bi mendiren izenak azaltzeko ipuin gisako bat kontatzen da, esanez, mendietako batek besteari galde tu ziola: “—Hi zer haiz?—. Eta besteak erantzun ziola: —Hi zazpi”. (Hi halako zazpi). Eta horregatik lehenengoa Izarraitz deitzen da eta bigarrena Izazpi.
Ekibokoaren zentzu zabalean erabiltzen da maiz calembour terminoa, mota anitz hartuz bere baitan ( à-peu-près delakoa, hitz zakua eta abar). Ikus E KIBOKO .
[X. A.]