(grek. auto + bios + grapho , norberaren bizitza idaztea)
Narrazioaren enuntziatzailearen beraren bizitza kontatzea helburutzat duten tes tuak biltzen dira deitura horren baitan. Halere, enuntziatzailearen bizitza kontatzeko egileak har ditzakeen era bateko eta besteko hainbat testu modalitate sortu ditu, hala nola, memoriak edo oroitzapenak, egunkariak, autorretratuak, epistolarioak edo gutu neriak, autobiografia bera eta nobela nahiz poema autobiografikoak... Autobiografia azpigenero narratibo honen deitura orokortzat ematen da sarritan.
Aldiz, Philippe Lejeunek (1971) emaniko definizioaren arabera, autobiografia, zentzu murritzean, prosaz eginiko kontaketa da, helduarotik egina, pertsona erreal batek bere bizitzari buruz idatzia, bere nortasunaren bilakaera eta bizitza propioa ren berri emanez. Definizio horretan jasoriko ezaugarriak betetzen dituena bakarrik da autobiografia, eta bereizi egin behar da oso antzekoak diren memoria modalita teetatik, horietan sarritan norbanakoaren bizitzaz harantzago jotzen baita inguruko gertakarietara. Bestalde, autobiografiak ez dira biografiak, azken horretan bereizi egiten baitira kontalariaren eta pertsonaiaren paperak.
[L. O.]
es: autobiografia
fr: autobiographie
en: autobiography
(grek. bios + grapho, bizitza idaztea)
Pertsonaia erreal ala fikziozkoaren bizitzaren berri jasotzen duen narrazioa. Bizitza horren gorabehera esanguratsuenak edo bitxienak kontatzen dira, eta hirugarren batek kontatzen ditu (anabiografia), lekukotza eginez nahiz dokumentazioan eta besteren testigantzan oinarrituz. Norberak ere konta ditzake bere bizitzako gorabeherak autobiografia, aitorpen, egunkari edota gutunen bidezko modalitateak erabiliz, eta bizitza osoaren nahiz bizitzaren zati jakin baten oroitzapenak eskain ditzake. Autobiografian (aitorkuntza, egunkaria edo gutunerietan bezala) norbera pertsonaia nagusi izan ohi da; oroitzapen edo memorietan, aldiz, beste nornahik edo zernahik har dezake lehen maila; adibidez, Mikaela Elizegik, Pello Errotaren alabak idatziriko oroitzapenetan bertsolaria eta haren familia osoa da protagonista
(A. Zavalak jasoriko Pello Errotaren bizitza, bere alabak kontatua , 1963). Aitzitik, M. Olaizola “Uztapide”ren Lengo egunak gogoan (1974) eta Sasoia joan da gero (1976) liburuetan autobiografia gailentzen da. Oroitzapenenetan, lekukotza zehatz eta hotza baino gehiago, mintzo denaren ikuspegi pertsonala eta hark sumatu dituen inpresioak nagusitu ohi dira; biografiak, aldiz, kontalariak hartzen duen ikus puntuaren araberako taxua izan dezake, enpatikoagoa edo objektiboagoa. Zenbat eta literarioagoa izan biografia, pertsonaiak ere are eta literarioagoak bihurtu ohi dira; haien sentimenduak nagusitzen dira, eta gertaera historikoak era anitzetara bizi daitezkeela erakusten dute. Euskal literaturan, F. Laphitzen Bi saindu eskual dunen biziak (1867) da anabiografia adibide bat, Frantzisko Xabier eta Loiolako Inazioren bizitzak kontatzen baititu.
[J. K. I.]
Ikus, halaber, A UTOBIOGRAFIA , M EMORIA .