(lat. vigilia , gaupasa)
Frai Bartolome de Madariaga fraide karmeldarrak zioenez, “ Bigiraak dira beste olgeeta batzuk, baserri-etxeetan mutillak eta neskaak gabaz egiten dituenak” (1817). Arruntean neguko arratsalde luzeetan baserrietako ganbaretan artazurike tarako biltzen ziren neska-mutilek kantuak abestu, ipuin zaharrak kontatu eta erran doak antzezten zituzteneko gazte bilerak izaten ziren.
[P. U.]
Ikus, halaber, A RTAZURIKETA .
Gauez egin ohi ziren liturgi arloko antzerkitxoak ziren, eta hitzaren bigarren osa gaia latinezko vigilia tik heldu da: elizan errezoan eta lo egin gabeko gaua izenda tzen zuelarik, hedaduraz, testuinguru hartan egiten ziren antzezpenak izendatu zituen. Ez ziren soilik gazteek antolaturikoak izaten; Juan de Luzuriagak dioenez (Paraninfo Celeste, 1690), Arantzazura joaten ziren erromesek ere gau osoa iragai ten zuten Pasioaren eszenak antzezten. Honela azaltzen du:
“Con esta mira atención y reverencia visitan los Peregrinos las Cruzes, y Estaciones del Santo Calvario, que se representan a los ojos dentro de la Iglesia (a un lienço y otro) siguiendo los pasos de nuestro Redemptor Jesu Christo...”
S. Mitxelena frantziskotarrak berritu egin zituen gau bigira edo gau beila horiek Arantzazu. Euskal poema liburuan (1949).
[P. U.]