A. Greimasek (1966) eraturiko aktante eskemako osatzaileetako bat. Narratologiaren ikuspegitik, bidaltzailea deitzen den aktantea indar edo aktante egi tura batean sartzen da: ipuin edo kontaketa batean, eginbide emailea da bidaltzai lea. Bidaltzaileak objektuaren balioa ezagutzen du, eta subjektuari agintzen dio zer duen egiteko haren biltzeko, halaber, nola ibili behar duen hara-hona guztietan. Hots, bidaltzailea, objektuaren bilaketaren sortzailea da eta hark du ezagutzen sub jektuak egin behar duen ibilaldiaren zergatia.
Txano gorritxo deitu ipuinean, amak dio neskatxari egitekoa ematen, beraz, hura da kontaketa hartako bidaltzailea. Gisa berean, Garoa eleberrian, izadiak eta euskal ohitura zaharrek Joanes artzainari erakusten diote segitu behar duen bidea, Joanes bera bidaltzaile bilakatzen delarik semeentzat lehenik eta, ondotik, horien andre eta seme-alabentzat.
[J. C.]
Ikus, halaber, A KTANTE .