bertsolari - Literatura Terminoen Hiztegia

Aurkitutako sarrerak:

bertsolari
bertsolaritza

 
BERTSOLARI

Hitzaren etimologiari dagokionez, bertsoak ogibidez edo zaletasun nagusiz egiten dituena da, Iparraldean “koblakari” esaten zaiona. Definizio orokorrean, herri bertsogilea da, bertsoak bat-batean nahiz idatziz sortzen dituena. Eta, zehatzago esanik, ahozko estiloko poeta da, bat-batean sortutako bertsoak une berean jen daurrean kantatzen dituena, poetika tradizional bati atxikiz.

Ahozko estiloko poeta izateak bereizten du idatzizko olerkarietatik. Bat-bateko jardunak adierazten du bertsolariaren ezaugarririk bereziena, idatzizkoa ez den estilo bati eusten diola bertsoak sortzean, kantatzean, gozatzean, gordetzean. Jendaurreko jardun poetikoa izateak, bestalde, lotzen du ez gutxi bertsolaria erre torikaren legeekin entzulearekiko harremanetan, eta ahotsak, keinuak, ingurune jakinak zerikusia dute bertsozko komunikazio zuzenekoan. Gero, ahozko kanon estetiko tradizionalak finkaturiko muga barruan gauzatuko ditu kantuen egiturak, teknikak, baliabideak, mnemotekniako legeak, aforismo eitezko esaldiak eta abar. Muga-buru oso jakinean mugitzen da bertsolariaren hegada poetikoa.

Bertsolaria poeta, kantaria eta hizlaria da aldi berean. Diskurtso poetikoa sortzen du, artifizio erritmikoz eta figura ederrez jantziz mintzoa, herri poesiaren ildotik. Musika ere erabiltzen du, testua kantuz komunikatzen duelarik, doinua trans misore bihurturik. Gainera, hizlari baten gorputz espresioa du berekin; alderdi horrek ere eragin propioa du entzuleen baitan. Osagai horietaz baliaturik eginiko poesigintza da bertsolariaren herri poesigintza.

Bertsolarien kantu saioak bakarka egin balitezke ere, askotan elkarrizketan egin ohi dira, txandaka eta metrika berean abestuz. Eskuarki, banakako ariketa poetikoa azkarrago agortzen da eta itzaltzen, euskal bertsolaritzan behintzat, gai, genero eta metrika guztietara trebaturik dagoenez bertsolaria, eta ez gidoi luze bati, eta klixe finkoegiei. Baina agortezina gerta liteke, erlatiboki esanda, taldean eta gai librean eginiko bertso saioa.

Bertsolariaren rola, statusa eta dohainak hitzezko herri artistarenak dira. Lehenik, herri kontzientziaren zuzeneko interpretari gertatu ohi da. Herriak itsumustuan ikusi eta sentitzen duena bertsolariak hitzez zehazten eta janzten du, entzule en mundua barrutik ulertuz eta interpretatuz, zuzeneko irakurkera bizi-bizian. Gero, tradizioaren erabilera dago: idazkirik eta libururik ez dagoen kultur estadioan bertsolariak dira tradizioaren lekuko eta liburu bizi, tradiziozkoa une jakin bati egokituz. Eta horrek guztiak trebetasun berezia eskatzen dio bertsolariari: herri xehea baino ohartuagoa behar du izan bertsogintzako zereginean; eta dohain berezien jabe kantatzerakoan, sentiberatasuna, begirunea eta maitasuna edukiz entzuleari; azkarra eta bere buruaren jabe bat-bateko jardunean; bihotza, adimen zorrotza, hitz azkarra, memoria harrigarria eta irudimen aberatsa bere poema sortzean eta interpretatzean.

Historian zehar nabarmendu diren bertsolarien izenak gutxiasko sailkaturik eta balioztaturik daude euskal historiografian; aipagarri dira bereziki A. Zavala (1964) eta S. Onaindiak ( Gure bertsolariak , 1964) eta berrikiago, J. M. Lekuona ( Ahozko literatura 1982). Epekako sailkapenari atxikiz, XVIII. mendeko azken laurdenetik hasten da historia hori, eta horrela zatikatu daiteke beste literaturaren historien ara bera: 1) Erromantizismo aurrea (1800-1839), Pernando Amezketarra delarik entzu tetsuena eta garrantzizkoa; 2) Erromantizismoa (1839-1876), Xenpelar, Bilintx, Iparragirre eta Etxahunek markatzen dutelarik urrezko aroa; 3) Pizkunde aurre urru na (1876-1910), P. M. Otaño eta Pello Errota direlarik aurrenetarikoak; 4) Pizkunde aurre hurbila (1910-1935), Txirrita eta K. Enbeita direlarik aipagarrienak; 5) Bertsolaritzaren Pizkundea (1935-1975) I. Eizmendi “Basarri”, M. Olaizola “Uztapide”, Xalbador eta M. Lasarte direlarik aitzindari orduko bertsolaritzan; 6) Azken urteotako bertsolariak ere aipatzekoak dira, baina ikuskizun dago horien ibil bidea, nahiz eta oso garrantzizkoa izan Amurizaren lana orainaldiko bertsolarien artean.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, A HOZKOTASUN , B ERTSOLARITZA .

B IBLIOGRAFIA

A ULESTIA , G.: Bertsolarismo , Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo, 1990 . L EKUONA , J. M.: Ahozko euskal literatura , Erein, Donostia, 1982 . L EKUONA , M.: “Aozko literatura” in Idazlan Guztiak , Kardaberaz bilduma, 22-A ,

Gráficas Eset, Gasteiz, 1978 . O NAINDIA ,S.: Gure bertsolariak , Gráficas Bilbao, Bilbo, 1964 . Z ABALA , A.: Bosquejo de historia del bertsolarismo, Auñamendi, Zarautz, 1964 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: versolari
 fr: improvisateur
 en: basque troubadour

 
BERTSOLARITZA

Bertsolaritza jendearen aurrean kantaturiko ahozko estiloko euskal literatura da, herri bertsolariek gehienetan bat-batean eginiko jarduera poetikoa.

1. Osagaiak. Haren osagaiak honako hauek dira: erritmoa, puntua, kantua, bat-batekotasuna, gaiak eta entzuleria. Bat-batekotasun poetikoaren oinarrizko unitatea bertsoa da. Bat-bateko lana bertsoz bertso egiten da emanaldi bakoitzaren neurria eta erritmoa markatzen dituen doinuaren laguntzaz.

Erritmoa da bertsoaren funtsa. Bertsolariek erabilitako bertso mota ugari dago eta zenbait taldetan sailka daitezke, neurrien arabera. Euskal estrofagintza aberatsa eta oparoa bada ere, kultura eta estetika arrazoiak direla medio, bertsolariek beren saioetan erabiltzen duten bertso molde ohikoena zortzikoa da. Bestalde, euskarak, hizkuntza erromanikoa ez denez, hizkuntza horien errimen finkotasunik ez du. Beste alde batetik, bertsolari bakoitzaren arrazoi estilistiko eta estetikoek neurrien erabile ra baldintzatzen dute. Horrela, esate baterako, Txirrita eta M. Treku “Mattin”en pun tuak ez dira Xenpelar, Bilintx, P. Otaño, Xalbador, M. Lasarte eta X. Amurizarenak bezain landuak, azken horien puntuek hirugarren silaban errimatzen baitute.

Bertsolariek kantatu egiten dute. Euskal herri olerkia usadioz melodiko eta sila bikoa izan da, eta, euskal metrikaren urrezko araua silabismoa izan denez, horrek bertsolarien lana izugarri errazten du. Bestetik, testua ez da euskal herri literatura ren alderdi bakarra, bertso guztiak kanta daitezkeelako. Bertsolaritzan hitzari nagu sitasuna ematen zaio doinuaren gainetik, baina doinua aurretik emana dago. Oinarritzat duen doinuari esker sortzen da bertsolaritza, doinuaren eta hitzaren arte ko elkarketa egokiak berebiziko garrantzia baitu. Bertsolaritzan musika gero eta garrantzi handiagoa bereganatzen ari da, doinurik gabeko edo gaizki kantatutako bertsoak bere edertasunaren zati handia galtzen baitu. Gainera, doinuen aldaketa ere oso garrantzitsua da, bertsolariak aldatzen ez baditu monotono gertatu eta, ondorioz, entzuleak asper daitezkeelako.

Bat-bateko sorkuntza da bertsolariena. Bertsolaritzaren elementu nagusia eta berezia bat-batekotasuna da. Ahozko literaturen molde horrek ez du testu idatzirik onartzen, ezta aurretiaz prestaturiko formularik ere. Kontua ez da gauza bitxiak esa-tea, eguneroko gertaerak era azkar eta ederrean adieraztea baizik. Bertsoak egite aren alderik bitxiena, hau da, bat-batekotasunaren artea, aldi berean sortu eta kantatzea. Euskaraz “bat-bateko bertsoak” deritzo arte horri, eta azkartasuna behar-beharrezkoa da. Lana ematen zaion bezain laster, bizpahiru segundotan, bertsolariak doinua aukeratu eta bertsoaren azken puntua asmatzen du, puntu hori izanik eraikuntza artistikoaren oinarria bezalakoa. Bat-batekotasun horrek ez du olerkaritzan zilegi den geldiunerik onartzen, ez etenik, ez zuzenketarik. Bat-bateko tasun hori zirkuko trapezistaren jauzi hilgarriaren antzekoa da, baina zoritxarreko okerra izanez gero bizitza salba lezakeen sarerik gabekoa.

Bertsolaria funtsezko papera duen agente nagusia da. Baina bat-bateko litera tura horrek entzuleria aktiboa behar du, jendearekin eta jendearen aurrean egiten baita. Entzuleria ez da entzuleria hutsa, protagonista aktiboa baizik. Bertsolaritza obra artistikoaz gain, herri jolasa da, zelai huts eta itxi batean ezin jolas daitekeen kirolaren antzekoa. Jendea adierazpen literario honetan ezinbestekoa da, bertsola ritza artistaren eta bertsozaleen artean lotura sortzen duen gertakizun kolektiboa delako. Bertsolariaren eta entzuleen artean elkarreragin bikoitza dago. Bertsolaria herriaren ordezkari gaitua da eta herriak hari zenbait betebehar jartzen dizkio.

Bertsolaritzan, behar den bezala garatua izateko, arazorik garrantzitsuenetakoa gai egoki bat hautatzea da. Bertsolariek, tradizioz, erlijio, historia edo eguneroko bizitzari lotutako gaiei buruzko bertsoak egin dituzte; adibidez, kirola, kultura, natu ra, Jainkoa, heriotza, maitasuna eta abar. Bat-bateko saio batean ez dago aldez aurretik prestaturiko gairik. Bertsolariak edozein gai garatzeko gertu egon behar du, harrigarriena eta ustekabekoena izanda ere.

2. Bertso saio motak . Historian zehar jendearen aurrean bertsoak bat-batean eginez bertsolariak hainbat modutan aritu izan dira: desafio, herri jaietako saio, lore joko eta txapelketetan, besteak beste.

2.1. Desafioak. Bi bertsolari edo bi bertsolari bikoteren artean izan ohi ziren eta

XIX. mendean oso garrantzitsuak izan ziren, baina gaur egun erabat desagertu dira. Haietan baldintza batzuk errespetatzen ziren. Hona hemen: iraupena (gehie netan bi ordukoa), gaien ez-beharrezkotasuna, ohiko moldeak, eta hiru lagunek osatutako epaimahaia. XIX. mendeko desafiorik ospetsuena Billabonan (Gipuzkoa) egin zen. Sona handia izan zuen, bi lehiakideen kalitateagatik (Amezketako Zabala eta Hernaniko Txabalategi), epaimahaikideengatik (haien artean Fernando Amezketarra nabarmenena), entzuleen kopuruagatik (4.000 pertsona baino gehia go) eta apustuan jarritako diruagatik (urrezko bost ontza hain zuzen).

2.2. Herri jaietako saioak . Herri jaiak izaten dira bertso saioak egiteko erarik ohi koena. Kasu horretan helburua ez da jakitea zein den bertsolaririk onena, entzule riak ondo pasatu eta gustura izatea eta berarekin gozatzea baizik. Bertsolariak lehiaketetako tentsiorik ez du jasan behar, epaimahairik ez dagoelako. Bertsolariek honelako saioak gogoko dituzte, aske sentitzen baitira eta emanaldiaren prozesua, iraupena eta gaiak beren mendean baitaude. Gainera lehiaketetan adina teknika ez da eskatzen, hots, antolakuntza xumeagoa da, eta entzuleriarekiko harremanak besteetan baino estuagoak izan ohi dira. Saio hauen iraupena ez da erraza zehaz tea, baina bertsolari kopuruaren araberakoa izaten da. Bertsolari kopururik egokie na bikoa dela uste izaten da, horrela elkarrizketa eta lehia batera azaltzen baitira. Dena den, entzuleriari ondo pasarazten saiatu beharra dago, monotonia eta nekea saihestuz. Hauxe da, izan, entzuleria itzularazteko modurik hoberena.

2.3. Lore Jokoak eta Euskal Festak . Lore jokoak era askotako jarduera ugarik osatuta zeuden; adibidez, pilota partidak, dantza txapelketak, literatur lehiaketak eta abar. Lehen aldiz 1853an antolatu zituen Anton Abadiak Ipar Euskal Herrian, eta geroago Hegoaldean (Elizondon 1879an). 1853ko lehen lore joko horietan Etxahun koblakariak (1786-1862) parte hartu zuen eta nahitaezko gaia hauxe izan zen: Iparraldeko euskaldunen emigrazioa Ameriketara. Iparraldeko bertsolarien artean Otxalde ere aipatu behar da. Geroago, Lore Jokoak Hego Euskal Herrian egin eta Donostian J. Manterolaren (1849-1884) sorkuntza literariorako aurrendari gertatu ziren. Euskal Festetan ez zen behin ere bat-bateko bertso saiorik faltatu, eta Pello Errota (1840-1919), Udarregi (1829-1895) eta Txirrita (1860-1919) nabarmendu ziren.

  1. Txapelketak. Bertsolaritzaren historian, lehiaketa, desafioa, proba, artea eta jolasa izan da. Txapelketa literatur fenomeno berri samarra da 1935ean egiten hasi baitzen. Froga nagusia da, eta jendea bertara ondo pasatzera eta bat-bateko bertsoen edertasunaz gozatzera joan ohi da. Txapelketa nazionaletan, Euskal Herriko bertsolari ezagun gehienek parte hartzen dute eta epaimahaia eta gai jartzailearen beharra dago. Jende ugari erakartzen du. Epaimahaiaren osaketa, gai jartzailearen izendapena eta gaien aukeraketa batzorde antolatzailearen ardurak dira. Txapelketei esker, bertsolaritza instituzionalizatzen ari da, maila artistiko gore na lortuz eta 10.000tik gora laguneko jendetzak erakarriz. Txapelketa nazionalak 1935, 1936, 1960, 1965, 1967, 1980, 1982, 1986 eta 1989 urteetan, eta geroztik laur urtean behin egin dira eta denak garrantzitsuak izan dira, baina, aukeratzekotan, ekarri zituzten berrikuntzengatik, 1935 eta 1980koa dira gogoangarriak. Bietako lehenengoan, Basarrik 21 urte zituela lehen saria eskuratu zuen eta Txirrita miti koak ordezkatzen duen bertsolaritza tradizionalarekiko haustura gertatu zen, bertso laritza modernoa sortuz. Beste horrenbeste gertatu zen 1980an X. Amuriza eta J. Enbeita bizkaitarren artean. Aldaketarik nabarmenenak doinu berrien sorkuntza, euskara batuaren erabilera, puntu landuagoak agertzea, gai soziopolitikoetan aska tasun handiagoa eta bertsolari gazteen kultura maila altuagoa dira aipagarri. Dinamika berri horri esker, bertsolaritza mota berri bat sortu zen.
  2. Bertsolaritzaren historia . Atal honetan ez dira bertsolari handi guztiak aipatu nahi, haietariko batzuk bi taldetan sartu baizik. Lehenengoan, XIX. eta XX. mende etako zenbait garaitan gailendu zirenak dira eta bigarrenean fenomeno artistiko honen historian antologiko gisan iraungo duten testuen egileak.

a) Frantzisko Petrirena “Xenpelar” (1835-1869), inolako zalantzarik gabe, XIX. mendeko bertsolaririk osoena eta bertsolaritzan eraginik handiena utzi duena. Aparteko bat-bateko bertsolaria izan zen arren, bereziki bertsopaperengatik da ezaguna. Jakina denez, bertsolaritzak bi tradizio garrantzitsu ditu: bat-bateko bertsoak eta bertso jarriak. Azken horiek, idatzita egon arren, ez daude literatura idatzi eta kultuari atxikiak, bertsolarien eta olerkari kultuen teknikak eta gaien trata mendua arras ezberdinak direlako. Bertso jarrien tradizio horrek Xenpelarren garaia izan zuen unerik gorenena. Xenpelar, gainera, foruen arazoari estuen lotuta azaltzen den lehen bertsolari handia da. Haren meritu nagusietako bat darabiltzan tekniketan datza, eta azpimarratu beharra dago bertsoen itxura formalaren eta estiloaren zain keta berezia. Haren erritmoak hausnarketa sakon baten emaitza dira.

b) Ignazio Eizmendi “Basarri”(1913-1999) Espainiako Gerra Zibilaren aurreko urteetan, bertsolaritzarekiko gutxiespena negargarria zen. Jendeari barre eragitea helburua zuen pailazotzat hartzen zuten bertsolaria. Basarrik, K. Enbeita (18781942) bizkaitarraren ereduari jarraituz, bertsolaritza sagardotegi eta tabernetatik atera zuen, plaza, pilotaleku eta zinema eta antzoki bezalako leku itxietara eramateko. Baina Basarrik sortutako berrikuntzak bertsolaritzaren egituran, hots, gaietan, hizkeran, estrofismoan, puntuetan eta abarretan izan zuen eragina, egitasmo berriaz baitzetorren. Gaur egun bertsolaritzak duen itzala, neurri handi batean, Basarrik egindako lanari zor zaio, lehen aldiz, prentsa eta irratiaz baliatuz. Manuel Olaizola “Uztapide” (1909-1983) bertsolari bikainak lagunduta, hogei urtez gora herri askotan ibili zen, batik bat Gipuzkoan zehar, Francoren diktadura zela-eta baldintza gogorretan lan eginez. 1935eko txapelketa oraindik bukatu ez den bidearen hasiera baino ez zen izan eta fruituak agerian daude.

c) Xabier Amuriza (1941) X. Amurizak 1980ko txapelketan historian beste alda keta garrantzitsu bat eragin zuen. Bertsolari bizkaitar honi, berak sartutako aldake tengatik, tradizioarekiko haustura egitea leporatu zaio. Hala ere, haren ekarpen artistikoa iraganarekiko erabateko haustura ez baina jarraipena eta korronte berri bat uztartzen dituen berrikuntza da. X. Amurizak gorago aipatutako txapelketan egindako ekarpena gogoeta sakon batean oinarritzen da eta aro berri baten hasie ra aurkezten du, eta euskara batua, doinu ugaritasuna eta dramatismoz eta sinbo lismoz beteriko sorkuntza poetikoa nabarmentzen dira. Diktadura frankistaren amaiera aldean eta demokraziaren hasieran, bertso idatzietan zein bat-batekoetan, bertsolaritza konprometitu eta arriskutsuaren hazia ereiten joan zen. Askatasun eza ren salatzailerik sutsuen eta Euskal Herriari loturiko gai sozio-politikoen epailerik gogorrena bilakatu zen. Haren sorkuntzan euskal herri askotako gertakari historiko ei buruzko bertsoak ere aipatu beharrekoak dira. Ziur aski, haren nortasun bereziaz bertsolaritzaren hurbileko etorkizuna nabarien markatu duen bertsolaria da. Haren liburuen artean, Hiztegi errimatua (1981) eta Hitzaren kirol nazionala (1981) dira aipagarri.

Bigarren taldea, hau da, beren bertso antologikoengatik nabarmentzen diren bertsolarien zerrenda, honela osa daiteke: Etxahun, Bilintx, P. Otaño, Txirrita eta Xalbador.

a) Piarres Topet “Etxahun” (1786-1862). Etxahun koblakaria ziur aski XIX. men deko euskal literaturaren ordezkari nagusia da, ekialdeko Euskal Herrian bederen. Berarengandik heldu diren olerki apurrek ikaragarrizko balio literarioa dute. Senideek nahiz herritarrek baztertu, mesprezatu eta gorrotatutako koblakaria sor kuntza literarioaren berezitasun eta balio artistikoagatik oso harrigarria da. “Ofizialenak”, “Mundian malerusik” eta “Ahaide delezius huntan” aipatu beharreko lanak dira. Etxahunen nortasunaren eta obraren arteko identifikazioa guztizkoa da, eta ondorioz, beraren estiloak tristeziaz eta etsipen saminez bizi den jite suharbera bati dagokion satira bortitza du ezaugarri.

b) I. Bizkarrondo “Bilintx”(1831-1876). Bilintx ez zen eskola handikoa, baina bai kultur zaletasun eta sentsibilitate artistiko handikoa. Halaber, etorri errez, sentimen du sakon eta finezia izugarrizko bertsolaria izan zen. Bi gerra karlisten artean suer tatu zitzaion bizitzea, garai hartako bertsogintza oparoa eta, batez ere, gerrari buruzkoa izanik. Hala ere, tamalez, haietariko bertso anitzek ez dute egilearen izen perik, ezbairik gabe izan zitzaketen ondorioengatik. Hori dela eta, bertsolari donostiar horren 35 konposizio poetikoak bere produkzio osoaren zati bat baino ez dira. Ezagunenen artean “Domingo Kanpaña”, “Ja, jai”, “Potajiarena” eta “Kontxesirentzat” dira aipagarri, eta hurrengo belaunaldietan maiz erabiliak izan dira.

c) Pello Mari Otaño (1857-1910). Zizurkilen jaiotako “indianoa” euskal migra zioaren herrimina hobekien azaldu duen bertsolaria izan da. Haren erlijiotasun sakona, Euskal Herriarenganako laztana eta naturarekiko maitasuna “Aita-semeak”, “Amerikako Panpetan” eta “Txepetxa” bezalako bertso bikainetan agertzen dira. Izan zuen ilusiorik handiena, hainbatetan argentinar onbupean mamurtua, haren baserriko intxaurrondoaren ondoan hiltzeko Euskal Herrira itzultzea izan zen, baina, zoritxarrez, amets hori ez zen egia bihurtu. I. Eizmendi “Basarri” eta M. Olaizola “Uztapide”rentzat eredua izan zen.

d) Joxe Manuel Lujanbio “Txirrita” (1860-1936). Bertsolaritza klasikoaren aitale hen horrek gipuzkoar bertsolari onez osatutako aro garrantzitsu bati ematen dio bukaera. Bat-bateko bertsolari iaioa izan zen, baina bertsopaper ugari ere egin zuen. Foruen galerak eragindako askatasun eza bihotzean sartutako ziriaren antzekoa izan zen, eta, horregatik, gai horretaz bertso bereziak egin zituen; esate baterako, Canovasen (Espainiako Gobernuburu eta euskal askatasunen suntsitzai lea) heriotzari eskainitakoak.

e) Fernando Aire “Xalbador” (1920-1976). Erabiltzen dituen doinuengatik eta bere bertsoen kalitateagatik –idatzizkoak batik bat–, bertsolaritzan aparteko kasua da Xalbador. Eskola eta estilo berezi-bereziak zituen, batez ere bihotzeko senti menduak adierazteko. Gairik arruntenak sakontasunez pentsatu eta bitxitasunez agertzen zituen bakardadearen filosofo modukoa izan zen. Haren teknikan Nafarroa Behereko doinuen erabilerak garrantzi handia zuen, baita erritmo luzeen erabilerak ere, “Esperantzarik gabeko amodioa” olerkian atzeman daitekeen bezala. Haren bertsoen kalitatearen erakusgarri, “Emazte hil zenaren soinekoari” eta “Jainkoa eta ni”.

Azkenik, esan beharra dago bertsolaritza historian zehar garatuz eta moldatuz joan dela eta pentsatzekoa da aurrerantzean ere halaxe jarraituko duela, baina etor kizuna neurri handi batean euskararen beraren eta ikastolen etorkizunari eta komu nikabideei loturik dago. Euskarak bizirik dirauen artean, bertsolaritzak ere iraungo du. Gainera, euskal biztanle gehienak hirian bizi direnez gero, euskararen eta bertsolaritzaren etorkizuna hirian dago. Zuhaitz zaharraren adarrak aldatuko dira, baina sustraiek eta enborrak iraganean bezala iraungo dute.

Gaur egungo bertsolaritzaren giltzarrietako bat esperimentazio intelektuala da.

XX. mendearen azken laurdeneko bat-bateko bertsolaritzak bertsolaririk gazteenen esperimentazio intelektualerako joera berresten du: X. Amuriza, A. Egaña, J. Sarasua eta abar. Haientzat zeregin poetikoa ez da bat-bateko bertsolaritzaren atalik garrantzitsuena, garrantzia izan baduen arren. Gorputz adierazpena eta keinuak ere berebiziko baliabideak dira. Gaur egungo bertsolaritzaren ezaugarririk nabarmenenak honako hauek dira: doinu kopuru handia erabiltzen da –aurreko garaietako bertsolaritzan ez bezala–, ekitaldi ugari egiten dira, bat-batekotasunaren benetakotasuna, antolamendu maila handia, gazte sortzaileen presentzia eta, eskolan txertatuta egotea. Antolamendu mailari dagokionez, atzetik taldea dago, “Euskal Herriko Bertsozale Elkartea” hain zuzen, ia mila eta bostehun bazkide dituena. Haren helburuek belaunaldi transmisioa, dokumentazio ikerketa eta hedapenaren antolaketa dute oinarri. Gaurko bertsolaritzak bertso eskolakditu, Euskal Herri osoan zabalduak; gainera, 1997tik, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bidez nazioarteko topaguneetan parte hartuz, nazioartean harremanak ditu Bertsozale Elkarteak. Ondorioz, gaurko bertsolaritzaren arduradunek bat-bateko bertsolaritzarentzat esparru teoriko berri bat bilatzen dute. Esparru horretan erretorikak paper garrantzitsua izango du. Bertsolaritza genero erretoriko moduan aztertzeak ez du eskatzen printzipioz haren izaera literarioa alboratzea, izaera literario hori berez helburua ez den arren. Taldean egindako hausnarketaren emaitza da, hain zuzen ere, Bat-bateko bertsolaritzalana (2001).

[G. A.]

B IBLIOGRAFIA

A ULESTIA , G.: Bertsolarismo , Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo, 1990 . G ARCÍA , J. J.; S ARASUA , J.; E GAÑA , A.: Bat-bateko bertsolaritza , Bertsozale Elkartea ,

Donostia, 2001. L EKUONA , J. M.: Ikaskuntzak euskal literaturaz (1974-1996 ), Deustuko Unibertsitatea,

Donostia, 1998. L EKUONA , J.M.: Ahozko euskal literatura , Erein, Donostia, 1982. L EKUONA , M.: Literatura oral vasca , Auñamendi, Zarautz, 1964.

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: bersolarismo
     fr: improvisation
     en: basque troubadourisme

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper