bertsogintza - Literatura Terminoen Hiztegia

 
BERTSOGINTZA

Bertsogintza terminoak diskurtso poetikoa bertso lerroak edo neurtitzak deituriko unitate metrikoetan erritmoa gordez antolatzeko egintza izendatzen du, eta, metrika tradizionala denean, puntuak eta errimak zainduz eta etenaldiek ezarritako erritmoari eutsiz. Metrika grekolatindarra neurkera sistema kuantitatiboa da, mintzo doinua ahoskatzean gehiago edo gutxiago irauten duten arabera, eta, silaba luzeen eta laburren konbinaketan oinarrituta, oin mota zenbait sortzen ditu. Beste hizkuntzetan bezalatsu, euskaraz ere egin izan dira zenbait saio metrika kuantitatiboaren haritik poemak ontzen, baina ahalegin solteak izan dira. Erdi Aroko poesia latinez egindakoan bertsogintza kuantitatiboa lantzen bada ere, aurkitzen dira jadanik neurtitz edo bertso lerroak silaben kopuruari eta errimei lotuak (T. Navarro Tomás, 1974).

Euskal bertsogintzan gertatu denez, bilakabide progresiboa ikus daiteke, ban derizoen eta kantu zaharren eredu ez-finkoetatik hasi eta gaur egun bertsolaritzak lantzen dituen eredu luze, berdin eta zehatzak etorri arte. Ahaide nagusien eta ban derizoen garaiko bertsogintza zaharra nahiko ezezaguna da eta ongi finkatu gabe dirau euskal metrikan. Modulu finkoak dira puntutan; ez hala, ordea, silabatan eta bertso lerrotan. Antzeko eredu bat —”Aldaztorrea”, XVI. mendekoa— oinarritzat har daiteke, musikatua baitakar R. M. Azkuek ( Cancionero Vasco, 1968), hasi eta buka; eta testua eta doinua kontuan edukiz esan liteke eskema hau dakarrela hasierako bi distikoetan:

“Aldaztorrean (5) nengoenean (5) irra goruetan (6)

etorri ddatan (5) erroi zarra (4) grauetan (3)

Erroi zarra (4) zer dakartzu (4) albiste (3)

Alamarkea (5) galdu dala (4) dinoe.” (3)

Estiko bakoitzak segmentuka egiten du aurrera, hiru segmentu daudelarik neur titz edo bertso lerro bakoitzean. Distikoen lehenengo bertso lerroak ez dira silabaz berdinak. Perpausen ebakerara egokitzen dira:

“Aldaztorrean (5) nengoenean (5) irra goruetan” (6) (16) “Erroi zarra (4) zer dakarzu (4) albiste” (3) (11)

Hauetan ere badira silaba berdinak dituzten estikoak, distikoen bigarren zati koak:

“etorri ddatan (5) erroi zarra (4) grauetan” (3) (12)

“Alamarkea (5) galdu dala (4) dinoe” (3) (12)

Honen arabera, estiko bakoitzak hiru segmentu ditu, hitzetan eta melodian; gero biz bat eginez, distikoa da hemen agintzen duena; ez, ordea, balada osoan zehar, modulu luzeagoak badaudenez. Eraikuntza bera dute hemen silabetan izan ezik; eta malgutasun handia du melodiak, errezitatu baten antzera, esaldien eba kerara egokitzen delarik. Galtzen da estrofaren eraikidura karratu, berdina. Hipotesi modura esan daiteke horrelatsu eraikia dela balada zaharretako bertsogintza, gure etan antzinakoena.

K. Mitxelenak zioenez, (Miscelánea, 1978) Erdi Aroko kantu zaharrez geroztiko bertsogintza eskuarki oinarritzen da, mester de clerecían bezalatsu, silaben kopuruan eta erriman, eta “gutxienez Detxeparez gerokoek” hala egiten dute. Bestalde, aipatzekoak dira euskal bertsogintzan, nahiz eta estrofaren egitura gorde, silaben kopuruari jaramon hertsia egiten ez diotenak; horrelakoak dira pastoral zaharrenetako estrofak, eta kopla zaharretako zenbait eredu, hala nola, toberak deituriko eztei bertsoetakoak.

Bertsogintza librean, berriz, poema orok lortu behar duen barne erritmoa erdies teko, beste prozedura hauetaz baliatzen da poeta: kontzeptuen simetriaz, hitzen eta egitura sintaktikoen errepikatzeaz, paralelismoez eta beste figura batzuez.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, B ERTSO LERRO , M ETRIKA , O IN .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: versificación
 fr: versification
 en: versification

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper