Bertso neurkeran balantza edo fluktuazioa egiten dela esaten da neurtitz edo bertso lerro bati arauz dagokion silaba kopuru zehatza betetzen ez bada; silaba gehiago edo gutxiago izan ditzake eskema metriko bereko bertso lerroak. Horren arabera, 8a/ 8a/ izan behar lukeen ereduak, 7a/ 8a egin dezake: “Haltzak ez du bihotzik (7a)/ ez gaztanberak hezurrik” (8a).
Bertso lerroko esaldia silaba zehatzetara biltzeari baino garrantzi handiagoa ematen zaio esaldiaren betetasunari, eta silabetan sortzen den ezberdintasuna erritmoaren bidez konpontzen da. Gehienetan doinuak berak eskaintzen ditu posi bilitateak konpasa galdu gabe silaba bat gehiago edo gutxiago sartzeko: adibidez, anakrusako nota bat ( beltza deiturikoa) bi nota eginez (bi kortxea ). Gauza bera gerta daiteke konpaseko edozein klausularekin, neumadun multzoari bi nota ema nez: anakrusan, o/óo, oo/óo, hau egin dezake, oo/óo oo/óo; edota egin dezake kon pasaren barruko klausulan: oo/ó oo/óo gero oo/óo oo/óo bihurtuz. Silaben aldea handiagoa ere izan daiteke, batez ere modulu metrikoa periodizatua denean, hala nola, banderizoen kantuetan. Adibide aproposa da, esaterako, Aldaztorrea deritzan kantua:
“Aldaztorrean (5) nengoenean (5) irra goruetan (6) etorri ddatan (5) erroi zarra (4) grauetan (3) Erroi zarra (4) zer dakartzu (4) albiste (3) Alamarkea (5) galdu dala (4) dinoe (3)”
(R.M. Azkue, Cancionero popular vasco )
[J. M. L.]
Ikus, halaber, B ERTSOGINTZA , M ETRIKA , N EURRI .
es: holgura métrica
fr: balancement, oscillation
en: syllabic oscillation