bakarrizketa - Literatura Terminoen Hiztegia

Aurkitutako sarrerak:

bakarrizketa
barne bakarrizketa

 
BAKARRIZKETA

Testu bateko pertsonaia batek, solaskideen erantzunik espero gabe, bere pentsamendu, gogoeta eta sentimenduak kanporatzen dituenean bakarrizketan diharduela esaten da. Pertsona bakar batek bere buruarekiko eginiko solasa da, beraz. Elkarrizketatik bereizten da, eta antzertian soliloquio modura erabili da luzaz, baina egiantza eza, estatismoa eta aspergarritasuna egozten zaizkio sarritan akats modura. Antzerti naturalistak, egoera berezietarako ez bada (ametsak, mozkorral diak, une lirikoak...), ez du onartzen bakarrizketarik erabiltzerik. Antzerti klasikoan, ordea, oso baliatua izan zen (Hamlet, La vida es sueño...).

Barne bakarrizketaren aldean, bakarrizketan pertsonaiaren pentsamenduak eta gogoetak logikaren edo antolamenduaren galbahetik igarotzen dira. Hartara, baka rrizketa teknikaren bitartez, instantzia narratiboak berak bere mundua nolabait anto laturik aurkezten du, gogoeta jarioa zuzenean ematera jo ordez. Bakarrizketan, hor taz, pertsonaiak kontalari izaera bereganatzen du, bere gogoeta jarioa antolatuz eta eremu narratibo batean kokatuz. Esate baterako, B. Atxagak Sara izeneko gizona (1996) liburuan zazpi kapitulutan hirugarren pertsonan kontatzen dituen gertaka rien ondoan, zazpi bakarrizketa erantsi zituen pertsonaietako batzuek gertakizun horien harira zer pentsatu zuten aurkeztuz lehen pertsonan: “Merino tenienteak pentsatu zuena”, “Carrasko sargentoak pentsatu zuena”, “Valdivieso tenienteak hil ondoren pentsatu zuena”.

Ipuin eta eleberrietan ere aurki daiteke barne elkarrizketa ugari, ingelesez stre am of consciousness deitu ohi denaren muina edo sorburutzat jotzen dena. Adibidez, A. Urretabizkaiaren Zergatik Panpox (1979) eleberriaren hasieran, Ama pertsonaiak bakarrizketaren bidez ekiten dio kontaketari, bere gogoeten nondik norakoak azaldu nahian sumatzen du irakurleak. Eleberriak aurrera egin ahala, barne bakarrizketa pasarteak gailenduz doaz eta abandonatutako ama horren etsi pen nahiz bakardadea irakurlearen begietara modu zuzenean azaleratzen.

Gaiari buruzko bibliografian aipagarri da Dorrit Cohn ikertzaileak idatziriko La Transparence intérieure, Mode de représentantion de la vie psychique dans le roman ikerketa (1978). Cohnek pertsonaien pentsamendua irudikatzen duten dis kurtso motak soilik hartu ditu kontuan bere sailkapena egiteko. Sailkapen hau pro posatu du:

  • Psikonarrazioa : Cohnen neologismo honek objektua eta ekintza adierazten ditu, hots, psike baten kontaketa. Pertsonaia baten kontzientziari buruz kon talariak ekoizturiko diskurtsoa da.
  • Aipaturiko bakarrizketa : pertsonaia baten pentsamenduak aurkezten dira, eta bi diskurtso bereizten dira: batetik, pertsonaiaren ahotsaren aurkezpena egi ten duen kontalariarena; bestetik, pertsonaiaren beraren pentsamendua haril katzen dituena. Azken diskurtso horretan pertsonaia da kontzientzia-gunea eta enuntziatzailea.
  • Narraturiko bakarrizketa: pertsonaia baten pentsamenduak kontatzen dire nean, hots, kontzientzia-guneak pertsonaiaren pentsamenduetan arreta jart zean. Aipaturiko bakarrizketaren aldean, subjektu enuntziatzailea iradoki egingo da, ez da agerian nabarmenki itxuratuko.

[P. U., I. R.]

Ikus, halaber, B ARNE BAKARRIZKETA , E LKARRIZKETA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: monólogo
 fr: monologue
 en: monologue

 
BARNE BAKARRIZKETA

Testu bateko pertsonaia edo kontalari batek bere buruarekin hitz egiten duene an, bakarrizketan diharduela esaten da. Hala ere, bakarrizketa horretan pertso naiaren pentsamenduak kontalariaren logikatik iragazi gabe adierazten direnean, barne bakarrizketa esaten zaio. Barne bakarrizketan, pertsonaiari sortzen zaizkion moduan transkribatzen dira pentsamenduak, joskera eta logika irauliz, kontalariak ordenatu gabe. Pertsonaiaren barne solasa da, finean, eskaintzen dena. E. Dujardinek ( Les lauriers sont coupés, 1887) izan bazen ere kontatzeko teknika hori lehenengoz erabili eta definitu zuena ( Le monologue intérieur, 1931), J. Joyceren Ulysses en (1922) ostean bihurtu zen famatu barne bakarrizketa. Molly Bloomek ele berriaren amaieran duen barne bakarrizketa literatura unibertsaleko pasarte eza gunetakoa da. Dudarik gabe, H. Bergsonek denbora psikologikoaz edo S. Freudek inkontzienteaz egindako ikerketek eragin handia izan zuten eleberrigintza psikolo giko modernoaren baliabide garrantzitsu bihurtu den kontatzeko teknika horretan. Ingelesezko terminoa, stream of consciousness, W. James psikologoari zor zaio. Euskal eleberrigintzan barne bakarrizketaren erabilera luzerik bada, P. Urkizuren Sekulorun Sekulotan (1975) eleberrian egindakoa da, ezbairik gabe.

[M. J. O.]

Ikus, halaber, B AKARRIZKETA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: monologo interior
 fr: monologue intérieur
 en:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper