Antzertian, bereziki pastoraletan, jokolari edo antzezle batek antzezpenaren azkenean esan ohi duen mintzaldia edo azken solasa. Entzuleei eskerrak emateko erabiltzen da eta, batzuetan, trebetasun ezarengatik barkamen eskatzeko. Hona hemen J. Casenaveren Maitena Basabürü pastoraleko azken pherediküko bertso bat:
“Jei hau bihotzarekin
egün eman deizüegü,
orai pharka ezagüzüe
hüts hanitx egin badügü.”
[Tx. P.]
Ikus, halaber, L EHEN PHEREDIKÜ , P ASTORAL .