aurretestu - Literatura Terminoen Hiztegia

 
AURRETESTU

1. Idazleak behin betiko idazketa egin aurretik darabilen langai multzoari aurre testu esaten zaio kritika genetikoan. Aurretestua, idazleak behin betikotzat ematen duen idazketaren aurretiko zirriborroa da, eta jada argitaratutako idazlana ere izan daiteke zenbaitetan. Esaterako, J. M. Irigoienen Poliedroaren hostoak (1982) aurre testua da 1998an 1982ko testua birmoldatuz argitaratu duen Poliedroaren hostoak idazlanarekiko.

Garapen baten emaitza da testua, nahiz eta garapen horretako urrats gehienak edo guztiak desagerturik geldi zitezkeen. Idazlearen irudimenean idazlana nola joan den hezurmamituz ezin azter eta neur daiteke; bai, ordea, idazketan egindako urratsak, baldin eta behin betiko idazketara heldu aurretiko zirriborroak eta kopiak gorde badira behintzat. Zirriborro bakoitzak, kopia bakoitzak, geroztik birmoldaketaren bat izan duelako behin-behineko bihurtu den argitaratutako testuak, sistema autonomoa eratzen du. Idazketan izan duten kronologia jarraituz, gauzatze bakoitza bere aurretikoetan zeuden bulkaden emaitzatzat har daiteke. Gisa horretan, idazlanaren idazketaren historia eta aldaerak ezagutzeak jarduera sortzaile horretan egon den dinamismoaren berri ematen du.

2. Idazle batek bere proiektuaren lehen ideia izaten duen unetik liburu inprima tu gisa kaleratzen den arte ekoizten diren aztarna materialei, direnak direla, geno testu izen bateratzailea ematen zaie. Lau une bereizi ohi dira obra baten sorkuntza prozesuan: aurreidazketa fasea (idazlearen irakurketa oharrak, inkesta txostena, gidoia, planoa), idazketa fasea (testuaren gauzatzea), aurreargitalpen fasea (azken eskuizkributik proba inprimatuen zuzenketara) eta argitalpen fasea (lehen argital penetik idazlea bizi artean egingo den azken argitalpeneraino). Aurretestu edo genotestu deritzon kontzeptuaren ekarpen nagusia zera dateke, literatur sorkuntza prozesu dinamikotzat daukala, eta testuari denboraren dimentsioa itzultzen diola.

Eskuizkribu, zirriborro, ohar, dokumentu numeriko edo digital, editorearen froga eta abar biltzeaz eta deszifratzeaz arduratzen da testu genetika . Aldiz, kritika gene tikoak aztarna horien interpretazioa hartzen du bere gain. Genotestuaren inguruan egiten den lan bikoitz horrek obra jakin baten behin betiko edo “jatorrizko” bertsioaren gakoa aurretiko idazketa eta prestakuntza fasean aurkitzen delako ustea du berme. Erdi Aroan ez bezala, Gutenbergen galaxian sartuz gero obraren egiazko bertsioa egon badagoela esaten da. Jeinu artistikoaren mito erromantikoa ren agerpenarekin obra entitate perfektu eta ukiezin bihurtu da eta 60ko hamarka datik gorako testuaren teoria literarioek ere ez dute zalantzan jarri hori. Itxuraz, genotestua aintzat hartzea testu bukatuaren sakralizazioa kolokan jartzera dator, baina alderantzizkoa ere gerta liteke. Izan ere, ilusio teleologikoa dela medio, aurre testuaren osagai bakoitza behin betiko testuranzko etapa soil gisa interpretatzeko joera ematea erraza da. Arrisku hori saihesteko asmoz, kritikari batzuek proposatu dute idazketaren poetika bat gehitzea testuaren poetikari, genotestuaren izaera problematikoa bere osotasunean besarkatua izan dadin.

[A. T., U. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: pre-texto
     fr: pré-texte
     en: pre-text

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper