aszetika - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ASZETIKA

(grek. askesis, ariketa)

Teologiaren esparruan, perfekzioa bilatzeko espiritua landu eta zailtzeko ahale gin bat da aszetika. Aszeta hitza filosofo estoikoengandik jasoa da eta haiek jakitu riaren lanak atleten lanekin alderatzen zituzten; gorputzeko minari eta nekeari aurre egin eta plazer fisikoari uko egitea lortu behar zen, borondatea sendotzeko eta zintzotasun morala erdiesteko. Kristau giroan, Jainkoagandik eta kristau ikasbidetik ez aldentzeko bidea bihurtu zen, eta Kristoren sufrimendu salbatzailearekin bat egi teko modua. Teologian, aszetikaren bidea egin nahi duenak munduaren eskaintzak alde batera baztertu behar ditu, mundu mendetasunari uko egin eta haragiaren gri nei gogor eta etengabe eutsi. Adiera zorrotzenean, gorputza zigortzea ere eskatzen du, eta mundutik aparte bizitzea (eremitak dira adibiderik adierazgarriena).

Literaturan, ariketa espiritual edo zailtze ahalegin horri dagozkion gaien trata mendu literarioa eman dioten testuak hartzen ditu terminoak bere baitan. Aszetikaren aitzindariak XIV. eta XV. mendeko frantziskotarren espiritualtasunean, mistika alemaniarrean (J. Eckhart eta J. Tauler, Mistika liburuak , J. M. Lekuona, 1992) eta humanismoan aurkitzen badira ere, XVI. mendean garatu zen bereziki lite ratura aszetikoa eta mistikoa, ordena erlijiosoen berriztatze prozesuekin batera.

Aszetika eta mistika elkarri loturiko kontzeptuak dira. Teologoek arimaren purifikatze prozesuan hiru epe bereizten dituzte, garbitze-bidea, argitze-bidea eta, azkenean, Jainkoarekin bat egiteko bidea. Lehenengo bi faseek aszetika osatzen dute; azkenak, berriz, mistika; baina praktikan testu literario guztietan hiru bideak batera aipatzen dira eta testu mistikoek aszetikaz dihardute eta alderantziz ere bai. Hamaseigarren mendean, Kontrarreformaren aitzindari izan zen aszetikaren eta mistikaren arteko eztabaida garatu zen. Mistikak, nolabait, Jainkoaren grazia berez etortzen utzi behar zela eta haren bila joatea ia Jainkoari irain egitea zela irizten zuten. Hala ere, praktikan, aszetika eta mistika ez ziren hain urrundurik egon elkarrengandik. Idazle aszetiko aipagarriak izan ziren Frai Luis de Granada dominikoa (Guía de pecadores); aszetika gozo eta lirismoz beterikoa zen harena; Frai Luis de León agustinoa (De los nombres de Cristo), Santa Teresa de Avila karmeldarra (Camino de perfección, (euskaraz On bidea, J. Onaindia Baseta «Otar», 1963) eta San Ignazio Loiolakoa jesuita (Loiolako San Ignazioren Gogojardunak, 2003). Euskal literaturan aszetika gaiak garatu zituen P. Agerre “Axular”ek Gero liburuan (1643), Frai Luis de Granadaren ereduari jarraikiz.

Bestalde, C. Jansenen (1585-1638) doktrinak eragin nabaria izan zuen XVII. eta

XVIII. mendeko katolizismo europarrean, zorroztasun etikoa eta dotrina aldetiko exi jentzia aszetiko estua ezarriz. Hark idatziriko Agustinus (1640) liburua funtsezko bihurtu zen, batez ere, Saint-Cyran (Jean Duvergier de Hauranne) apaiz euskaldu naren eta A. Arnauten jarraipenari esker. Frantzian eta Holandan hedatu zen janse nismoa bereziki, eta aparteko eragina izan zuen Lapurdiko apaizen eta kristau eliz tarren artean. Jansenismoaren eraginpeko izan zen B. Pascal filosofo eta idazlea ere eta haren Les pensées (1662) liburuaren zenbait atal itzuli zituen Mogelek, P. Narbaitzek osorik ( Gogoetak , 1979). Iparraldeko nahiz hegoaldeko euskal literatu ran, gizartean eta erlijio bizitzan aszetikak izan duen eraginaren lekuko dira, azke nik, T. Kempisen Iesu-Kristoren imitazionea liburu aszetikoaren itzulpen eta edizio ugariak, XVIII. mendean M. Xurio (1720) eta M. Maister (1757) hasi zirenetik, XX. mendera arte.

Bestalde, zentzu zabalean, autore aszetikotzat har daitezke, aipaturiko P. Agerre “Axular”ez gain, J. Etxeberri Ziburukoa, J. A. Ubillos, Frai Bartolome eta beste zenbait. Autore horietan nabarmen dira arimak Jainkoaganako ibilbidean egin beharreko lehia espirituala eta santutasunezko ereduak. Maiz, aszetikaren aholkuak katekismo garatu baten elementuekin nahasten dituzte aszetikoek, nahiz eta ez sistematikoki.

[J. K. I., L. M. M.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: ascética
     fr: ascétique
     en: asceticism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper