aspektu - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ASPEKTU

1.-Aditzaren ekintzaren hasiera, garapena, iraupena nahiz amaieraren berri ematen duen kategoria gramatikala da. Aditzaren morfemek ekintza bat gertatzen deneko denboraren berri ematen dute: orainaldia, iragana, etorkizuna. Aspektu kategoriaren bitartez, garapenaren eta amaieraren ikuspuntutik har daiteke kontuan ekintza baten garapena. Euskaraz honako aspektu hauek bereizten dira: puntukaria (noa/ egiten ari naiz), burutua (apurtu da), ez-burutua (apurtzen da), gertakizuna (etorriko da), aspektu gabea (etor daiteke).

2.- Tzvetan Todorovek (1966) aspect terminoa erabili zuen diskurtso narratibo aren azterketaren alderdi jakin bat izendatzeko. Narrazio batean istorioa ( histoire ) eta diskurtsoa ( discours ) bereizi beharra azpimarratu zuen eta, Todoroventzat, kon tatzen dena da istorioa, eta diskurtsoa nola kontatzen den. Hala, diskurtsoaren azterketan hiru alderdi aztertu zituen: denbora ( temps ), modua ( mode ) eta aspek tua ( aspect ) hain zuzen ere. Beraz, aspektuaz mintzatzean, diskurtsoaren alderdie tariko batez dihardu. Kontalari batek istorio baten gertaerak kontatzeko erabiltzen duen ikuspuntua adierazten du aspektu terminoak, Todoroven hizkera kritikoan. Hartzaile edo irakurleak ez du gertaeren ikuspegi zuzena, kontalariak hauteman eta adierazten duena soilik jasotzen du. Testu batean ager daitezkeen hautemate motei narrazioaren aspektuak deritze. Hortaz, aspektu hitza bere zentzu etimologikotik gertu kokatzen du: grekoz “begirada” esan nahi baitu (Todorov 1966). Todorovek aspektu izendaturiko elementu horrek hainbat izen hartu ditu teoria kritikoen arabe ra: ikuspuntua ( point of view, vision ) eta fokalizazioa (focalisation) besteak beste. Todorovek berak (1967, 1968) aurreragoko lan batzuetan ikuspegia ( vision ) izenda pena ere erabili zuen. Todorovek J. Pouillonek eginiko planteamendua izan zuen gidari. Pouillonek (1946), berriz, hiru ikuspuntu ( vision ) bereizi zituen eleberrietan:

- Ikuspuntu partekatua ( vision avec ): eleberriko pertsonaia bakar baten barne mundua deskribatzen denean. Esaterako, A. Urretabizkaiaren Zergatik Panpox (1979) eleberrian, Antxonen amaren barne mundua irudikatzen da.

- Atzetiko ikuspuntua ( vision par derrière ): kontalariak pertsonaiaz guztia dakie nean. Esaterako, Tx. Agirreren eleberrigintzan irudikatzen diren kontalari orojakile ek beti pertsonaiaren inguruko ezagutza osoa dute.

- Kanpotiko ikuspuntua ( vision par dehors ): behagarriak soilik diren jokabideak aurkezten ditu kontalariak. Esaterako, R. Saizarbitoriaren Ene Jesus (1976) elebe rrian zentzumenen bitartez hauteman daitekeen informazioa eskaintzen da soilik.

Todorovek ikuspuntua aztertzeko ezagutza mota (subjektiboa nahiz objektiboa) eta informazioaren kantitatea hartu zituen kontuan. Sailkapen hirukoitz hori 1966an Todorovek honela planteatu zuen, kontalariak pertsonaiari buruz duen informazioa irizpidetzat hartuta, pertsonaiaren eta kontalariaren ezagutza mailen arteko harre mana adieraziz:

Kontalaria=Pertsonaia

Kontalaria>Pertsonaia

Kontalaria<Pertsonaia

Bestalde, ikuspuntua aldakorra izan daitekeela ere onartu zuen. Baina, Todorovek proposaturiko sailkapena orokorregia da, ez baitu bereizketarik egiten kontalariak esaten duenaren eta ikusten duenaren artean. Horregatik, Genettek bere azterketak Todoroven lanean oinarritu bazituen ere, ez zion aspektu deitu, eta ikuspuntuaren azterketan ordura arte nahasten ziren bi alderdi bereizi beharra azpimarratu zuen: batetik, nork hitz egiten duen aztertu behar da, ahotsa nor den, eta, bestetik, nork ikusten duen edo, zehatzago, nork hautematen duen.

[I. R.]

Ikus, halaber, I KUSPUNTU .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: aspecto
 fr: aspect
 en: aspect

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper