Antzerti klasikoan ekintzaren garapenak hiru zati izan ohi zituen: protasi edo planteamendua, epitasia edo gatazkaren lehertzea, eta, azkenik, katastrofea , haren konponbidea edo askaera. Narratiban ere, akzioa pareko beste hiru osagaiz osatu rik dagoela esaten da: planteamendua, korapiloa eta askaera. Ikus E KINTZA .
Drama klasikoan osagaien dispositio ak askaera logikoa eta betea ekarri ohi du, ikuslearen galdera eta zalantza guztiei askabidea ematen die modu azkar eta era bakigarrian. Baina antzertian nahiz bestelako egitura literario narratiboetan amaie ra irekia izan daiteke eta ekintzaren garapenak ez dakar zalantzen edo gatazken askaerarik; esate baterako, B. Brechten edo S. Becketten antzerki lanetan.
[P. U.]