artxiirakurle - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ARTXIIRAKURLE

M. Riffaterrek (1971) taxututako archilecteur terminoaren euskal egokitzapena, “estimulu bakoitzerako edo sekuentzia estilistiko oso baterako erabilitako infor matzaile multzoa” izendatzeko. Figura estilistiko pertinenteen bilaketan ager dai tekeen subjektibismoaren arriskuaren aurrean, Riffaterrek, estilistika estruktural afektiboaren barruan, gertakari estilistikoak objektibotasun handiagoz zedarritzea ahalbidetuko duten irizpideak aurkitu nahi ditu.

Literatur testuan, irakurlearen arreta pizten duten estimulu gisa jokatzen dute unitate estilistikoek, irakurlearen erantzuna sortzen edo eskatzen duten kinadak dira. Informatzaileak testuko estimuluek eragindako erreakzioak dira, eta haiek emango dute estimulu horien berri, hots, haien erantzun edo iruzkinak, kinada kodi fikatu horien zantzuak. Informatzaile horien bidez testuko kinada estilistiko baten presentziari buruzko irizpide objektiboa irits daiteke. Informatzaile multzo esan guratsu bat testugune batean ados jarri eta erantzun bateratuan gertakari estilis tikoaren presentzia aditzera ematen duenean, hor badago gertakari berorren existentziaren lekukotasun fidagarria, eta aztertzaileak bere ikerketan kontuan izan beharko du.

Informatzaileak, bai gaur egungoak, bai –aspaldiko literatura lanen kasuan– testuaren bilakaera historikoan zehar sortuak, mota askotakoak izan daitezke: ira kurle jantziak, hala nola, idazlea bera, analistak, kritikariak, itzultzaileak, eta abar, eta baita estimulu estilistikoak objektiboki atzemateko behar bezalako gaitasun lite rarioz prestatutako irakurle arruntak ere, edo testuaren ingurumarian sorturiko ira kurketak, oharrak, iruzkinak eta iritziak.

Artxiirakurlea, beraz, informatzaile multzo nabarmen hori da, gune diren pasar teetan bat etorriz testuko gertakari estilistikoen presentzia egiaztatzeko erabil dai tekeena. Ez da batezbesteko bat, irakurketa batura baizik. Artxiirakurlea testuko kinada estilistikoak agerian jartzeko tresna bat da, eta testuan bere arreta eskatu edo bere irakurketa erritmoa geldiarazten duena azpimarratzeko eskatu behar zaio.

Horrela, adibidez, zabala eta askotarikoa da P. Agerre “Axular”en idazlanean, zenbait termino sinonimo edo ia sinonimoren pilaketa jarraian datzan gertakari esti listikoaren presentzia ziurtatzen duen informatzaile multzoa edo artxiirakurlea, ideia argiago adierazteko eta irakurlea errazago konbentzitzeko.

Artxiirakurle kontzeptuak bermatzen du literatur ikerketan ez dela nahikoa hiz kuntzalaritzaren laguntza, eta, horretaz gainera, beharrezkoa dela, besteak beste, irakurleaz baliatzea. Hala ere, kontzeptu heterogeneo samarra da, mugatua eta ez behar bezain zehaztua. Bitarteko onargarri eta eraginkorra da, baina huts egin dezake, ez baita ezaugarri estilistikoen bilaketan subjektibismoa erabat ezaba dezakeen makila magikoa. Artxiirakurleak bere eskasiak orekatuko dituen beste iriz pide edo tresna batzuk eskatzen ditu. Horietako bat, benetan giltzarria, Riffaterrek berak nabarmentzen du: testuingurua. Testuaren testuinguru estilistikoak osatu eta kontrolatu egiten ditu artxiirakurlearen emaitzak.

[K. O.]

Ikus, halaber, E STILISTIKA , I RAKURLE , T ESTUINGURU .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: archilector
 fr: archilecteur.
 en:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper