artazuriketa - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ARTAZURIKETA

1. Artazuriketa, berez, artaburuari zurikinak kentzea da. Lan luzea, auzolanean egin ohi zena, gazteria bereziki partaide zela. Horrelako lanetan, nekea arindu alde, dibertigarri erabiltzen ziren joko, kantu, imintzio eta hizketaldiek era askotako jokamoldeak zituzten: ipuin eta alegiak, asmaketak, kantuak, lectio epistolae izenekoak, eta ezkontzako hitzarmena, bikote ausartenaren artean egina, jokamolde parateatralen eredu jakina. Horrelako bigirak lekuan lekuko herri literaturaren tradizio agerpen biziak izan ohi dira. Aipatzekoak kantu irrigileak, elezahar edo legendak, asmakizunak, eta beste era askotako piezak, harrobi bat osatzen dutenak; eta, literatur ekintzetan ere, probaleku eta nolabaiteko eskola direnak.

2. Artazuriketa deitura ematen zaie, bestalde, auzolanaren testuinguru horretan egin ohi zen herri teatro mota bati ere, zenbait tokitan errando deitura berezia hartu zuenaren baliokide. Bereziki aipatzekoak dira gazteriak antzezten zituen pantomi mak, ezkontza irrigarri bat jokatuz. Zuberoako fartsetan gai nagusia epaiketa den bezala, artazuriketan ezkontza zerratzea izaten da; oso barregarriak gertatzen dira pasadizoak eta erabat burugabeak ezkontzeko hitzarmenean sartzen diren bal dintzak. Ezkontzako xehetasunei dagozkienetan, testu mintzatuak bat-batekoak izaten dira, eta testu kantatuak, berriz, tradiziozkoak, eskuarki behintzat.

Ahozko euskal literaturaren biltzaileetako batzuek zenbait artazuriketa zati bildu zituzten, bereziki, Manuel Lekuona ( Literatura oral vasca ) eta Jean Elizaldek. Oiartzu nen bilduak dira honako artazuriketa zati hauek:

“- Jaungoikuak egun on daizula, Andre Brigida,

-
Aspaldiyan etzaitut ikusi orren goiz jeikiya,
-
Beti bezela derakazkizu kolore gorriyak...

- Ez dira bada eman dizkidalako gosari-txikiyak

- Neroni ere barurik nator, kulpak dituzte ardiyak. “

Errando (gazt. Fernando pertsona izenetik) artazuriketa edota linoaren lanak egiteko bilera edo bigiretan bildutako neska-mutilek antzezten zituzten fartsa ttipiak izendatzeko erabiltzen den hitza da, era berean. “Artazuriketa” da fartsa horien dei turarik hedatuena; errando hitza Goi Nafarreraren eremuan soilik erabiltzen zen, eta Ataunen Zelemin eta Zelemon izenez ezagutzen ziren. Hona adibide gisa, R.M. Azkuek Cancionero popular vasco n bildutako errando bat, Orixek Euskaldunak poeman artazuriketa batean neskatxa kantari baten ahotik jalkiarazten duena:

“Neure senar tontozko arto-jale aundizko zazpi talo bear ditu otorduan jateko. Tra-la-ra-la la-ra-la-la-la la-ra-la-la-la la-ra-la-la-la zortzigarrena kolkoko gose orduan jateko. Neure senarra tentere Ez yaut maite batere.

Iru seme baitiat baina

hirerik ez batere.

Tra-la-ra-la la-ra-la-la-la

la-ra-la-la-la la-ra-la-la-la

hi baino maiteago diat

auzoko ahuntza bedere.”

Nekazari giroko antzezpen horietan gazteen arteko ezkontza tratuak eta gura soekiko eztabaidak errepresentatzen dira. Ama-alaba edota senargai-emaztegaien arteko eztabaida horiek sarritan modu zakarrean amaitzen dira: amak alabari erratzaz erasotzen dio ala andregaiak senargaia dagoen saskia iraularazi eta bota egiten du. Manuel Lekuonak bere sorterrian jasotako errando baten testua argita ratu zuen lehenengo aldiz (1933). Honako hau, aldiz, Orixek jasoriko artazuriketa baten zatia da, Euskaldunak eko oin ohar batean emana:

“Amak: Non ditun, non ditun , nik emandako ehun dukat , auntz adar-motza , txerri isats-motza , arkakuso begi-bakarra , zorri larru-urdin a non ditun ? Alabak: Oriek guziak jan netian nik!

[J. M. L., P. U., L. O.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es:
     fr:
     en:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper