apostrofe - Literatura Terminoen Hiztegia

 
APOSTROFE

(grek. apostrophe , beste aldera itzuli; lat. aversio )

Pentsamendu figuren artean kokatu ohi den prozedura hori hitzalditik desbide ratze edo saiheste modu bat da, hizlaria edo idazlea bere hitzaldiaren hartzaile berezkoa ez den norbaiti edo zerbaiti zuzentzen zaio, bat-batean. Hasieran, Kintilianoren Institutio Oratoria ren arabera, judizio edo biltzar aurreko hitzaldietan erabilitako figura da, non hizlaria epailea ez den beste norbaiti zuzentzen baitzaio, akusatuari berari edo bertan ez dagoen norbaiti eta abar.

Apostrofearen adibide eredugarria da Zizeronen lehen Katilinaria: “Quosque tandem abutere, Catilina, patientia nostra?” J. A. Mogelek Versiones Bascongadas (1802) liburuan eginiko itzulpenean: “Noiz arteraino geroenean, Katilina, gaiztoa gotuko zara gure onegitasunaz?”

Apostrofea, pathos a eragiteko , entzulearen nahiz irakurlearen parte hartze emo tiboa bultzatzeko erabiltzen da. Entzulea edo irakurlea zuzenki hunkitzen du. Boka tiboaz baliatzen da, eta askotan inperatiboaz, hots, hizkuntzaren funtzio konatiboa eragiten duten elementuez; horiek erabiliz mintzatzaileak diskurtsoa bigarren pertso nari buruz zuzentzen du, enuntziazioan sarraraziz pertsona hori.

Hona hemen Axularren adibide bat: “Zoaz, nagia, xinaurriagana, eta konsidera itzatzu haren bideak eta bidex kak, joan-etorriak eta itzulinguruak, nekeak eta trabailuak, eta ikasiko duzu zuk ere nola behar duzun aitzinerat eta betiere bizi, ibili eta gobernatu.” ( Gero )

Poesian, oso figura garrantzitsua da. Lizardiren Biotz-begietan liburuan oina rrizkoa da apostrofea, bereziki olerki batzuetan. Adibidez, “Bultzi-leiotik” poeman:

“Oi, lur, oi, lur ! Oi, ene lur nerea!.. . Oi, goiz eme , parre gozoz ernea!...

Edo, poema berean, izadiko edergarriak erakutsi ondoan, nekazariari zuzentzen zaiola:

“Nekazari, gizandi bat iduri soroan zut: beiondeizula zuri!...”

Beste figura batzuk ere apostrofe motatzat hartzen dira, jarrera teatral eta liri koa erakusten dute, otoi edo erreguzkoak, edo madarikaziozkoak, edo zin egiteko ak:

- Inbokazio, deprekazio edo erregua, halako izaki bati dei egiten dion figura da, eta laguntza eskea edo otoia da; adibidez, poema baten sarreran Musei (Oihenartek) edo “Goi Arnasari” (Orixe) zuzentzea.

- Exclamatio edo oihua izeneko figura ere bada, aditza bigarren pertsonan dagoela (“O , argi betikoa, zeure bakartadean zaudena, zeuk bakarrik zeure buruari ulertzen diozuna ...” Dante, Divina Commedia; Jainko-antzerkia, S. Onaindia, 1985)

- Optazioa : nahi bat adierazten du; batez ere, era lirikoan; gurari hori gauzatzea gizakiaz gaindiko indarren esku dago. J. Miranderen “Eresi” olerkiak gudariaren heriotza eta birsortze gogoa adierazten ditu:

“Aineza gal bizia goiz batez, iskiludun, ixil eta zutik guduan, lur zahar hunen maitez, mendietan etsaien eskutik. Ainendi hil gazterikan, nihaur, ikurrinik eta ikurrik gabe, ezpainetan otoitzik ez, burhau itzalik ez, baikor ez herabe.”

- Exekrazioa: apostrofe mota honetan inoren aurkako madarikazioa egozten da. Etxahunen bertsoetan aurki daiteke adibide bat:

“Jinkuak maradika beza Gaztelondo Topetia eta neskatila praubetan amorio ezartia batetan ezari nilakoz izan niz desprimütia egüzaitak egin zereitan / ordeñiaren haustia.”

(Etxahun, “Ahaide delezius huntan”)

- Obsecratioa (obsecratio edo obtestatio ): Jainkoa edo erlijioko gauza sakra tuak lekuko ipintzea da, zin edo lekukotasun adierazpenetan.

Apostrofe motatzat har daitezke imprecatio ak eta deprecatio ak ere. Horiek ere jarrera teatrala eta lirismorako joera erakusten dute. Bi irudi horietan elkarrizketa ageri da, alegiazkoa, tenka batean gertatzen dena, askotan etsaiarekin.

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: apóstrofe
     fr: apostrophe
     en: apostrophe

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper