Akotazio edo antzezpen ohar esaten zaio antzerkigileak idatzi eta aktoreak esa-ten ez duen baina zuzendari nahiz aktoreei obra nola ulertu eta nola antzeztu argitzen dien testu orori. Greziar antzerti klasikoan ez zen jokamoldeko oharrik bate-re, baina gero eta garrantzi handiagoa izatera iritsi da; naturalismoan eta surrealismoan, esaterako. Antzezpena nola egin argitzen duten ohar eta arau multzoek didaskaliak osatzen dituzte, hots, testua agertokian nola jokatu behar den erakus ten duten argibideak. Batzuetan, bereziki arroztasun efektua areagotzeko, zenbait zuzendarik, hala nola B. Brechtek, nahiago izaten du metatestu horiek pertsonaia batek edo off eko ahots batek edo kartelen batek adieraztea.
[P. U.]
es: acotación
fr: indication scénique
en: play margin note, stage directions