Antzezlaria, aktorea edo aktoresa(s)a; antzerkia jokatzen duen pertsona. Zuberoako pastoraletan jokulari deitua. Denbora luzean aktore izatea elizarentzat ofizio duintasun gabea izan zen. Hala dio Frai Bartolome Madariaga (1817) fraide eta sermolari bizkaitarrak: opicijo inpamia ta pecatuzcua dela. Gaitzespenen garai ko egoera horren ondoren, fama eta ospe garaia iritsi zitzaien antzezleei, batik bat
XVII. eta XVIII. mendeetan; XIX. mende bukaeran, aldiz, zuzendariaren teatro aroak ordezkatu zuen aktorearen teatro aroa, eta lehia gogorra sortu da, bi ofizioen arte an protagonismoa lortu nahirik. Gehienetan zuzendaria atera da garaile, berak obra osoa hartzen baitu kontuan, eta, horrenbestez, aktorearen nortasuna gainditzen baitu; egun, zuzendariaren eta antzezle nagusiaren arteko oreka talde lanaren bitar tez lortzen da. Zenbait antzezle ospetsu antzezlanen sortzaile edo antzerki zuzen dariak ere izan dira, hala nola, J. B. Molière eta W. Shakespeare, edo gure garaio tan Vittorio Gassman, Laurence Olivier, Nuria Espert...
[P. U.]
es: actor ,actriz
fr: acteur, actrice
en: actor, actress
Antzezteko helburuz bilduriko aktore edota antzezle multzoa. Antzertia lanbide ez dutenek ez dute antzoki finkorik izaten gehienetan; batzuek antzoki irekiak, bes teek karpak edota elkarte bateko areto arruntak erabiltzen dituzte. Antzerkia lanbi de dutenek antzoki finko bat izan dezakete; orduan, taldea iraunkorragoa izango da. Halere, ibiltari izan litezke besteak bezala. Erdi Aroan, andrezkoak eta gizonez koak elkarrekin zeuden taldean. Eliza Katolikoak, haien artean gertatzen ziren ohai detasunez arduraturik, XV. eta XVI. mendeetan zigortu egin zituen talde mistoak, eta Justizia Parlamentuek debekatu. Antzerkia lanbide zuten taldeek, hala ere, bal dintza horietan misto izaten jarraitu zuten XIX. mende azkenera arte, hasieran erre geen babesa izan baitzuten. Geroztik, amateurren antzerkietan, gizonak andrez janzten ziren gizonezkoen taldeetan, eta andrezkoek gizonarena egiten zuten bere netan.
[Tx. P.]
es: grupo de actores
fr: troupe de comédiens
en: group of actors