Antzerkiak idazten, sortzen eta moldatzen dituen idazlea. Mendeetan zehar errepikatu izan da nazio batzuetan eta besteetan Antzinateko eta klasizismo garai ko antzerkigile ospetsuenen artean daudela Sofokles eta Euripides tragedian eta Plauto nahiz Aristofanes; XVI. mendetik hona, berriz, J. B. Molière, W. Shakespeare, Lope de Vega, F. Schiller, B. Brecht...
Pastoraletan errejentak izaten ditu antzerkigile zereginak.
[P. U.]
Ikus, halaber, A NTZERTI , E RREJENTA .
Japoniar drama lirikoa. Antzerki horretan errezitazioak, elkarrizketak, kantuak, mimoak, musika eta dantza integratzen dira. Etorkia tenpluetako dantza erritualetan du, hala nola, herri dantzetan eta poesian, mitologian nahiz japoniar eta txinatar legendetan. XVII. mendean jo zuen gailurra.
Kabuki deritzan Japoniako herri antzertiari kontrajartzen zaio. No antzertia arte aristokratikoa da, eta bereziki azpimarratzen da ahozko testuaren mintzaira lirikoa maila estetiko oso jasoa eta iradokitzailea duela, eta, haikuak bezala, irudien sortze plastiko miragarriak sujeritzen dituztela No antzerkiko testu lirikoek. XIV. mendean sortu zen, eta garaiko gizarte aristokratikoa islatzen du eta budismo Zenaren ideal etikoaren adierazpide argia da. XIX. mendearen bukaeran hasi zen mendebaldean ezagutzen, eta gaur egun ere antzezten da.
[P. U.]
Ikus, halaber, K ABUKI .