Literatura Terminoen Hiztegia

antologia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ANTOLOGIA

(grek. anthologia, lore bilketa)

Garrantzitsu edo esanguratsutzat jotzen diren testu nahiz testu zatien bilduma da antologia. Testu zati horiek autore batenak nahiz anitzenak izan daitezke, eta egilearen irizpidearen arabera hautatzen den testu sorta da antologia. Gehienetan, genero edo azpigenero baten harian osatu ohi da; horrela sortu da hainbat antolo gia poetiko, ipuin antologia, eta abar. Gai baten inguruan ere gauzatu daiteke anto logia bat: umorearen inguruan, izu-laborriaren inguruan, erotismoaren inguruan…

Antologiak osatzerakoan erabiltzen diren irizpideak ardatz ugaritan oinarritu daitezke: batzuetan, autore baten edo belaunaldi baten lanaren ikuspegi orokorra erakutsi nahi da; beste batzuetan, ikuspegi bereziagoa eskaini nahi da, ideologia ren arabera, joera literarioaren arabera… eta, maiz, antologia egilearen gustu pertsonalaren arabera, besterik gabe.

Euskal literaturaren arloan, lorategia terminoa erabili zuen P. Lafittek, grekoz antologia hitzak duen jatorrizko adieran oinarrituz; Lan hautatuak edota Lan Oroigarriak deiturapean ere argitaratu dira zenbait antologia. Gehienbat antologia mailegua erabili da liburu mota hori izendatzeko, eta adibide gisa aipa litezke, bes teak beste, 1973ko I. Sarasolaren Gerraondoko euskal poesiaren antologia ( 1945 1964 ), non garai jakin bateko testuen hautapena egiten duen, edo I. Aldekoaren Euskal ipuinen antologia bat (Alberdania, 1993), non genero jakin bateko testu gogoangarrienen hautapen pertsonala egiten duen, edota P. Urkizuk eginiko testu erotikoen antologia, Eros, eros. Bertso eta poemak izenekoa ( Literatur Gazeta , 1985).

[J. K. I.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: antología
     fr: anthologie
     en: anthology

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper