anbiguotasun - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ANBIGUOTASUN

Literatur mintzaira anbiguotzat jotzen du W. Empsonek ( Seven Types of Ambiguity, 1930); bestela esanda, esanahi bakarrekoa gabe, esanahi anitzekoa dela baiesten du. Literatur zeinua konplexua da; izan ere, aldi berean zenbait esanahire kin jokatzen du. Literatur zeinua esanahi anitzekoa da, polisemikoa, eta konnotazio ugarikoa. Adibide gisa, hona hemen Lauaxetaren “Neguko gaba” poemako ahapal di bat:

“Odeizko yantzijan dator negu latza: betiko gorubaz edurren matatza

eunduten diñardu ortzijan. Ameslari lerrak mendijan....” ( Olerkiak )

Neguak, sasoiak dakartzan elurrekin, egoera deseroso edo oztopoduna adie razten du. “Proba garai” mintsua aditzera eman dezake, proba garaia eta “garbi kuntza garaia” (elurra: garbikuntza). Ahapaldiak dioenez, urtaro horretan “Ameslari lerrak mendijan...” daude. Testuinguru horretan “ ameslari” hitzaren esanahia anbi guoa izan daiteke: errealitate oztopodunetik ihes egitea esan nahi ote du? Elur era soari aurre egiteko modu bat adierazten ote du? Literatur zeinua anbiguoa –bere baitan zentzu asko biltzen dituena– izatearen ondorio dira interpretazio anitz horiek.

[A. T.]

Ikus, halaber, L ITERATUR KRITIKA , L ITERATUR TEORIA , K ONNOTAZIO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: ambigüedad
 fr: ambiguïté
 en: ambiguity

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper