analogia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ANALOGIA

(grek. analogia, antza)

Analogiak, oro har, antzekotasun erlazioa adierazten du, dela hitz, kontzeptu eta abarren artean. Hizkuntza prozedura arrunta da eta metafora eta konparazioa rekin lotua da, bereziki. Aristotelesek bere Poetika n metaforak aztertzean, analogia bidezkoak aintzat hartzen ditu, lau terminoen artean bigarrenak (B) lehenarekin (A) duen erlazioa eta laugarrenak (D) hirugarrenarekin (C) duena berbera denean. Adibidez: Zahartzaroa (B) da bizitzarekiko (A) nola arratsaldea (D) egunarekiko (C). Hortik atera daiteke, laugarren terminoa (C) kenduz, “Zahartzaroa bizitzaren arratsaldea da” edo “Arratsaldea bizitzaren zahartzaroa da”.

Metaforak eta analogiak antzekotasun loturak adierazten dituzte, eta, R. Jakobsonen iritziz (1963), metaforaren ardatzean kokatzen dira analogiak. Genettek ere (Figures, III, 1972) analogia bidezko irudien artean kokatzen du metafora, baita konparazio mota batzuk ere. Erretorika estrukturalaren arabera, konparazioan oinarritzen da metafora, eta konparazioa eta analogia parekoak dira. Konparazio eliptiko edo laburtu bat da metafora, hortaz. Analogian edo konparazioan, gauza bat bera ordezkatzen duen irudiarekin egiten da konparazioa; metaforan, ostera, irudia bera jartzen da gauzaren ordez. Adibidez, Akilesi buruz zera dio Homerok: “Jauzi egin zuen, lehoi batek bezala”. Eta hau konparazioa da, baina, Akilesek lehoiaren kuraia baitzuen, “lehoiak jauzi egin zuen” esaten bada, orduan metafora da. Nolanahi ere, analogiak, konparazioak eta metaforak solasaldia apaintzeko balio dute bederen, ulergarriak, koherenteak, egokiak eta ahogozo onekoak badira, eta ez gehiegizko, ez urruneko.

Perelman-Olbrechts-Tytecak (1958) analogia erlazioen antzekotasuna dela esa nez definitzen dute, eta analogiazko argudioen barnean sartzen dute metafora ere, analogiatik sortzen delako, horren trinkotzearen ondorioz. Beraz, haien arabera, analogia argudio mota bat edo argudioak sortzeko bide bat ere bada. Hala ere, analogiak zailtasun handiak bide ditu froga edo argudio bezala erabilia izateko. Parekotasun edo antzekotasun multzo bat ezartzen du, baina ez da antzekotasun lotura huts-hutsik, erlazioen antzekotasuna baizik. Analogia bidez “hedatu” egiten dira erlazioak arlo batetik bestera. Perelman-Olbrechts-Tytecaren terminologian tema deitzen dira A eta B; eta hortik atera nahi da konklusioa; C eta D foro dira, non oinarritzen baita arrazoiketa. Adibidez, “Demokritok esan ohi zuen bizitza bat (A) josteta gabekoa (B) zela, bidaia bat (C) ostaturik gabekoa (D) bezala zela”. Eskema: josteta (B) bizitzarako (A) da ostatua (D) bezala bidaiarako (C).

Analogia bikoitzak ere badira. Adibide bat, aipatu liburukoa:

“Jakintsu bati dagokion filosofatzeko era duina zera da, naturako obrekin ez egitea Brasilgo basatiek beren txorien luma ederrekin egiten dutena –alegia, buruan apaindurak jartzea itxura erakargarriagoa izateko–, baizik buru-argita sunari hegoak ipini eta Jainkoagana igotzea.”

Eskema: tema (jakintsua / naturako obrak), foroa (basatiak / txori lumak), foroa (adornua / burua), tema (hegoak / buru argitasuna). Bigarren analogian metafora bat ere badago: buru argitasunari hegoak ipini. Baina analogia dago, huts-hutsik, baldin tema eta foroa , hots, konparatzen diren erlazioak, arlo ezberdinetakoak badi ra. Zeren, arlo berekoak badira, orduan etsenplu eta ilustrazioa baitira. Hiru osagai bakarrik dituen analogiarik ere bada. Adibidez: “Gizona (B) haur bat bezala da Jainko(ar)en aurrean (A), nola haurra bera (C) gizonaren aurrean (B)”. Eskema: B / A=C / B.

Aipatu egileen arabera, argudiatzean analogia erabiltzea kasu konkretu bakoitza garatzeko eta hedatzeko ahalbidearekin lotua dago. Aho biko armak dira analogiarenak, gehiegi hedatzen bada etsaiaren argudioak zuloak aurki baititzake. Beraz, analogiaren bidezko argudioen indarra zalantzan jartzen da. Analogia arrazoiketa induktiboan kate begi bat baino ez da, eta, bestalde, arlo batzuetan eta besteetan eginiko obserbazioak, konparagarriak diratekeenak, baliagarriago dira asmatzeko bitarteko gisa, frogatzeko argudio gisa baino. Hala ere, ondo asmatutako analogia bat “kontzeptu batzuen aplikazio esparrua zabaltzera irits” daiteke. Adibidez, argindarra deskribatu zuten lehen zientzialariek “korronte” hitzaz baliatuz deskribatu zuten, eta deskribatzeko era horrek eragina izan du zientzian. Beste adibide bat: kode genetikoko “kateak” dira. Izan ere, kontzeptuak analogia bidez sortuz aitzinatzen da zientzia, eta hizkuntza ere bai, zeren analogia hizkera figura tuaren –ez hitzez hitz ulertzekoaren– oinarrian dagoen mekanismo sortzailea da (metafora, metonimia, antonomasia eta abar).

Kontaeraren arloan, istorio bat analogotzat hartzen da, beste hizkuntzetan eta literaturetan parekoak edo antzekoak dituenean. Halakoak dira ipuin anitz, besteak beste, El mundo en la mente popular vasca (1960-61) bilduman J.M. Barandiaranek jasotako “Andre doekabea” ipuina, edota Brabanteko Genovevaren bizitz arrigarri miragarria bertsoak, J. K. Zapirainenak (1899), edota J. Barbier-en Ixtorio-mistorio (1929) liburuko zenbait ipuin.

[X. A.]

B IBLIOGRAFIA

P ERELMAN , C H .; O LBRECHTS -T YTECA , L.: La nouvelle rhétorique. Traité de l’argumenta tion , PUF, Paris, 1958.

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: analogía
     fr: analogie
     en: analogy

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper