anakronia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ANAKRONIA

(grek. ana+khronos, denbora alderanzketa)

Gertakarien jarraipen kronologikoa apurtzeari deritza anakronia. Istorio batean gertakariek izan duten hurrenkera irauli egiten da, eta, esaterako, denboran geroa go gertatzen direnak hastapenetan kontatzen dira. G. Genettek (1972) frogatu bezala, tradizio handiko estrategia narratiboa da eta bi motatakoa izan daiteke: batetik, analepsi edo flash-back ere deitua, denboran atzeranzko jauzia egiten denean sortzen den anakronia mota. Iraganeko pasadizoen oroitzapenek eragin ohi dituzte analepsiak, eta modu kontzientean ala inkontzientean egindakoak izan dai tezke horiek. Lehenengoen kasuan, pertsonaia batek bere iragana gogoratzen du eta hala adierazten. J.M. Irigoienen Lur bat haratago (2000) eleberrian, kasu, pro tagonista nagusiak bere bizitzako pasarte garrantzitsuenak laburbiltzen dituen gutun luzean transkribatzen ditu iraganeko oroimenok. Beste kasu batzuetan, aldiz, iraganeko oroitzapen horiek modu inkontzientean datozkio gogora pertsonaia edo

kontalariari. Halaxe gertatzen da M. Prousten Du côté de chez Swann (1913) libu ruko honako pasarte ezagunean: protagonistak madalena zati bat dastatzen due nean, gaztaroko oroitzapenek bat-batean asaldatzen dute.

Prolepsi edo flash-forward deritzan bigarren anakronia motan, denboran gero ago gertatutakoak iragartzen dira, istorioaren kontakizunak eragindako suspensea nolabait murriztuz. L. Oñederraren Eta sugeak emakumeari esan zion (1999) ele berrian, esaterako, hasieratik jakinarazten da protagonista nagusiak, hots, Teresak W.ra eginiko bidaiak izango duen amaiera deigarria. Prolepsiak maiz erabiltzen dituzten testu narratiboek irakurlearen jakingurarekin jolasten dute, arreta gertaka rien bilakaeran edo kontaketan bertan jarriz. G. Genettek (1972) analepsien nahiz prolepsien azpisailkapen hirukoitza proposatzen du, barne analepsiak/prolepsiak, kanpo analepsiak/prolepsiak eta analepsi/prolepsi mistoak bereiziz.

[M. J. O.]

Ikus, halaber, A NALEPSI , D ENBORA , P ROLEPSI .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: anacronía
 fr: anachronie
 en: anachronism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper