amplificatio - Literatura Terminoen Hiztegia

 
AMPLIFICATIO

(lat. amplificatio , zabaltzea, hanpatzea, hedatzea)

Helburu intelektual edo artistikoaren kariaz adierazpenak eta ideiak hanpatu edo hedatzean datzan prozedura erretorikoa da amplificatioa . Hedapenak gai baten garrantzia handitzen du, helburu bati jarraiki; adibidez, epaiketa batean ardu ra egozterakoan, edo, literatur testu batean, edertasuna indartzeko (jasoagoa edo sublimeagoa egin nahian). Hedapenaren bidez, adierazpena luzatu egiten da, maila jasoago bat lortu nahirik eskuarki; xume esanda baino kontzeptu gehiago eta adierazpen luzeagoak ipintzen dira zerbait adierazteko. Hedapen prozedura era biltzen da hainbat figura erretorikotan; esaterako, hitzezko figuretan, eta parafrasie tan nahiz metaketetan. Anitz eratan egin daiteke hedapena, esate baterako:

a) Sinonimoak erabiliz, edota mailaketa edo gradatio aren bidez.

b) Gogoeta bera molde berean errepikatuz edo beste modu batzuetara adiera ziz, parafrasietan.

c) Antitesia, metaketa edo galdera erretorikoak gehituz.

d) Gai baten azpiatalak hedatuz, deskripzio, konparazio, perifrasi, metaketa eta abarren bidez.

Hedapena edo amplificatio a, autore klasikoetan, figura erretoriko oso erabilia da; esate baterako, Axularren estiloaren ezaugarrietako bat dela esan liteke heda penez jokatzea; azken batean, Gero liburua “gerotik gerora ibiltzeak dakartzan kal teak” esaldiaren hedapen amaigabe bat baino ez da. Maiz, ironiaren baliabide ger tatzen da amplificatio a. Euskal literaturan, adibidez, baliabide horren erabilera agerikoa da K. Linazasororen lanetan, ironia eta giro absurdoa lortzeko; esaterako, Zer gerta ere liburuan (1995).

[J. K. I.]

Ikus, halaber, P ENTSAMENDU FIGURA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: amplificatio
 fr: amplification
 en: amplification

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper