Gaztelaniaren eremuan, verso alejandrino deritzana hamalau silabako neurtitz edo bertso lerroa da, zazpi silabako bi hemistikio dituena. Erdi Aroan, Gaztelan Mester de clerecia deritzan generoan mamitu zen; Gonzalo de Berceo olerkariak baliatu zuen cuaderna vía ahapaldian. Ikus adibidez, Miraclos etan:
“Yo maestro Gonçalvo de Verçeo nomnado,
iendo en romería caeçi en un prado
verde e bien sençido, de flores bien poblado,
logar cobdiçiaduero, pora omne cansado .”
Frantses literaturan alexandrin hamabi silabako neurtitza da gehienik enplega tua edozein generotan. XII. mendeko Roman d’Alexandre obran dokumentatu da lehenik eta hain zuzen hortik datorkio izena. XVII. mendean, P. Corneille, J. Racine eta J. B. Molièrek bertso alexandrinoez baliatuz idatzi zituzten antzerkiak.
Gehienetan (6 + 6) egitura dauka, etena seigarren silabaren ondotik duela: “Ariane ma soeur, de quel amour blessée vous mourûtes aux bords, où vous fûtes laissée.”
(J. Racine, Phèdre )
Bertze egitura batzuk aurki daitezke bertso alexandrino klasikoan, hala nola, 2 + 2 + 2 + 6: “Je vois, je sais, je crois, je suis désabusée.” ( Corneille, Polyeucte )
XIX. mendean erromantikoek bertze erritmo bat ematen diote bertso alexandri
noari, hiru zatitan sailkatuz: 4 + 4 + 4: “Tantôt des bois, tantôt des mers, tantôt des rues.”
(V. Hugo, La Légende des siècles - Les Petites Epopées)
“Tu fais l’effet d’un beau vaisseau qui prend le large.” (Ch. Baudelaire, « Le beau navire »)
Euskaraz, frantses bertso alexandrinoen eraginez agian, hamabi silabako neur titza aise gehiago enplegatua da Iparraldean Hegoaldean baino. Hala elizako kan tuetan (6 + 6) egiturarekin:
“Agur izar eder, Birjina maitea, agur ama gozo, zeruko atea.”
[J. H.]
Ikus B ERTSO LERRO .