alegoria - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ALEGORIA

(grek. allegoria, bestela hitz egiteko moldea, mintzaira figuratua)

Tropo edo ordezkatze prozeduraz baliatzen den baliabide estilistikoa edo figu ra erretorikoa da. Kontakizun sinboliko edo zehar aipamenezkoan datza alegoriaren muina, egintza kateatuak eta pertsonaiak (gizon-emakumeak, abereak, abstrakzio pertsonifikatuak) agerrarazten ditu; horien atributu eta janzkerak, egitate eta kei nuek sinbolo edo zeinu balioa dute, eta leku eta denbora orobat sinboliko batean dihardute, H. Morier-ek dioenez. Adiera zabalago batean ere erabili ohi da: irudi edo sinbolo multzo literario koherentea, non termino bakoitzak beste kontzeptu edo esanahi bat eta elkarrekin mintzagai osoa adierazten duten. Alegorian bi mundu edo bi alde agertzen dira elkarrekin lotuta: bata testuaren alde literala; bestea, haren esanahi moral, psikologiko, filosofikoa edo teologikoa. Adibidez, abereen mundua eta gizon-emakumeena daude alegia batean, haietaz hitz egiterakoan gizon-emakumeen munduaz ari baita egilea (interpretazioa egilearen esku ez ezik, irakurlearen esku ere badago). Izan ere, alegia, parabola, mito, exemplum asko ale gorikoak dira. Bestalde, pertsonifikazioari lotuta agertzen da maiz alegoria, horrela mintzagaia argiago ikusten baita. Bestenaz, alegoria irudi edo sinbolo multzo kodi fikatua denez, hura ulertzeko kultura kodeak ezagutu behar dira.

Alegoria tradizional edo klasiko bat itsasontziarena da (estatua adierazten du, baita giza zoria ere): itsasontzia ekaitz (gudak) edo ur biziek (alderdien arteko borrokak) inguratzen dute, eta portuan (bakea) aingura bota nahi du (jakina, kapi taina Estatuburua da, eta marinelak populua). Kristau kulturaren eraginez, itsa sontziak Eliza adierazi izan du (baita kristauaren zoria ere), ur arriskutsuetan (mun dua) barrena doana eta portura (salbazioa) onik iritsi nahi duena. Hona J. Etxeberri Ziburukoaren Manual Debozionezkoa tik harturiko testuan (P. Altunaren edizioa, 1981) :

“Edo ezperen Eliza duk untzi berregindua , ifernuko uriz eta haizez tormentatua . Hara huna ziabilak haize kontraz luietan , eztuk, ordean, sekulan galduko uhinetan . Hunetxek dik ardiasten belan parabisua , zeina baita khristau onen salbatzeko portua . Salbamendua duk hemen eta ez untzi berzetan , zeinak hondatzen baitire hunen inkuntruetan . Barkha hunen burjesa duk ene Aita eternoa , ni nauk gero buruzagi haren hurrenekoa . Espiritu sakratua itsasoko pilotu , zeinak tormentetan baitu bide onaz gidatu . Ama duk gure ondoan lehenbizi parzuner , Apostoluak agintari, laiekoak pasaier , lagun aphez eta fraide munduaz ukhatua k eta ene gatik bizi penosa hautatuak . Soldaduak doktor eta predikari iakinak , garaituaz doazela hirur etsai gordinak : heretiko, thematsuak, araueko presuner , Eliz-ama sainduari zeinak baitzaizko aiher . Hunelako Eliza duk iendez eskifatua , onak eta gaixtoak ere badik bere lekhua , bainan komunki Eliza guk aditzen duguna , giristino guztien duk katholiko bilduma.

Beste alegoria klasiko bat haurrari jaten ematen dion edo hazten duen amare na da ( alma mater ), dela musa, aberria, eta abar. Justiziarena ere halakotzat hartzen da: andre gazte bat, begiak estalita, balantza bat eskuan... Balio abstraktu baten pertsonifikazio sinboliko hutsa barik, zerbait ‘bizia’ den alderditik begiratuta behintzat, ongia eta gaizkia pisatzen du, auzia erabakitzen, irudiak egintza batzuk inplikatzen dituen heinean (H. Morier).

Euskal literaturan, herri antzerkian, inaute tragikomedietan, Phantzart, jatunke riaren alegoria aipa daitezke; halaber, Gernikako Arbola ere alegoria da, Iparragirreren bertsoetan agertzen den gisan.

Sinbolo eta metaforatik bereizten da alegoria. Sinboloaren ahaide hurrekoa da, mundu erreal bat –bigarren adiera batez betea– irudiztatzen duena, eta, bestalde, era bateko eta besteko interpretazioak izan ditzake, balioaniztuna baita. Alegoria eta sinboloa biak uler daitezke literalki, metafora ez bezala, baina alegoria, sinboloa ez bezala, sistematikoa da eta testu zati oso baten gainean hedatua. “Metafora jarraitu moduko bat” dela definitu dute (Kintiliano, Lausberg), baina alegorian irudiek banan-banan eta jarraian aditzera ematen dute mintzagaia (gogora itsasontziaren alegoria) eta ez orokorki, metaforan bezala. Alegoria, “metafora jarraitua” baino areago, sinboloz osatutako elkarte edo zeinu konstelazio bat da H. Morier-en iritziz. Egile horrentzat, egintza kateatu batzuk gertatzen dira alegorian.

Alegoria mota asko bereizi ohi dira. Asmoaren arabera, alegoria batzuk amarru edo tolestura gabekoak ( naïf ) eta irakasteko asmokoak dira, eta, beraz, ahalik eta ulerterrazenak; halakoen tipo eredugarria alegiak eta elezaharrak dira, eta tesi nobelak ere ia alegoria dirateke. Beste batzuk, ostera, asmo jakinekoak eta ironiko ak dira: alegoria satirikoak, politikoak nahiz antiklerikalak, zer adierazi nahi duten gordetzeko motiboa dutenak. Nobela nahiz erretratu nahiz beste genero mota batzuetan ager daitezke. Ingeles literaturan aipa daiteke, adibidez, G. Orwellen estalinismoaren salaketa, The Animal farm (1942), zeina Abereeneko iraultza itzuli zuen I. Unzurrunzagak (1981) eta A bereen etxaldea J.M. Elexpuruk (1982).

Adituen arabera, zenbait alegoria gordeak dira, espresuki aipatu gabe gauzak ulertarazten dituztenak (“alegoria osoak”). Horiek batez ere poesian agertzen dira. Beste batzuek, ostera, parte batzuk agerikoak dituzte (“alegoria ez osoak”). Interpretazioaren arabera, eta literalki adierazitakoa alde batera utzita, egileak eman nahi izan dionaz bestelako interpretazioak aurkitzen dituzte irakurleek, bata bestetik aldentzen direnak eta gehitzen. Alegoria “kontingente” horiek “osoak” dira halabeharrez, eta gainera balioaniztunak (H. Morier). Bibliako pasarte batek, adibi dez, zer esan nahi duen jakin nahi denean, idorotzen da izan ditzakeela bigarren adiera bat edo batzuk, lehen adiera bikoiztu eta alegorizatzen dutenak.

Alegoria metafisikoak (Platonen “harpeko mitoa”) eta teologikoak ere badira. Mitoak ere konposizio alegorikotzat jo daitezke (Adan, Luzifer, Ikaro, Fausto...), ale goria nagusi baten ingurukoak baitira su ebasle zen Prometeorena bezala. N. Fryerentzat, interpretazio alegorikoa justifikazio nahi batetik sortua da. Argi dago behintzat mitologiako jainkoak eta are Itun Zaharreko pertsonaia asko ez direla moralaren eta gizatasunaren eredu. Eta, beraz, Itun Zaharreko pasarte anitz, adie ra alegorikoa duten gertaera legendazkoak diratekeenak, Itun Berriaren argitan interpretatzen dira, alegoria profetikotzat hartuz. Alegoriaren printzipio filosofiko gisa ‘tipologia’ agertzen da, analogia edo korrespondentzien printzipioaren arabe ra esplikatu nahirik errealitatea. Horren arabera, alde batetik errealitate eredugarria edo tipoa dago, eta bestetik irudi islatua, ereduaren mamitzea edo antetipoa, tipo eta antetipoaren artean korrespondentziak egonik: adibidez, Adan eta Kristo, Eba eta Eliza edo Maria, eta abar. Nolanahi ere, alegoria oso zaharra da, dirudienez erli jioari lotuta sortua, mendebaldean.

Testuen interpretazioa alegorikoa da. Herrialde askotako literatura lan bikain asko alegorikoak dira, hala nola, Biblia, mito klasiko gehienak edota Dante Alighieriren Divina Commedia, euskaraz Jainko antzerkia(S. Onaindia, 1985). Erromantizismoan, mito eta alegoria subjektiborako joera agertzen da (adibidez, W. Goetheren Faust). 1900etik aurrera, bereziki S. Freud, A. Adler eta K. Jungi esker, psikoanalisiak arrazoibidezko interpretazioak baztertzen ditu, eta horrekin batera kontaera mitikoak –alegoriatzat joak– eta erritoen esanahi sakona azaldu nahi du, literaturaren kritika alegoriko eta psikoanalitikoa garatuz. Sinbolismoa ere sub- kontzientean sartzen da (barne munduko irudi enblematiko horiek, denboraz kanpoko ingurunean kokatuak, ametsetakoak, ikuskizun liluragarri eta oposizio-mundu bati dagozkionak dira, irudimen logiko bati baino areago). Mito eta errito iniziatikoekiko interesa sortzen da eta iniziazioen etapak islatzen dituzten alegorien adibideak eskaintzen ditu literaturak.

Alegoriaren poetikotasun mailari dagokionez, erromantikoek alegoriaren poeti kotasun ezari sinbolismoaren poetikotasuna kontrajartzen zioten. Haien arabera, alegoria ideia abstraktu –berez poetikoak ez zirenen– multzo bat zen, iruditeria ( imagerie ) poetiko jakin batean emana; sinbolismoa, ostera, irudi poetiko batetik abiatzen dena eta berak iradokitzen dituen kontzeptuak irudi horri erantsiko dizkio na. H. Morier-en arabera, bereizketa hori alegoria naif ari dagokio, alegoria “kontin gentea” –sinbolismoa bezala– balioaniztuna baita.

Egile berak alegoria poetiko mota batzuk aintzat hartzen ditu, mailaz maila igoz: alegoria filosofikoa, enigma (ikus lerro batzuk beherago), aztikeria edo harantzago koaren zantzuen alegoriak (esaterako, E. A. Poeren “Belea”, J. Mirandek itzulia), alegoria sinbolistak eta “kontingenteak”. Alegoria sinbolisten artean, aipa daiteke alegoria irrazionala eta onirikoa, bai eta ideia morala zenbait sinbolo konbentziona letan mamitzen duena: poetak objektu enblematikook objektu errealtzat hartzen dituelako itxurak egiten ditu, istorio bat kontatzen du eta sinbolo multzo batekin ale goria egiten.

Adibidez, Lizardiren poema batzuetan sinbolo multzo koherenteak agertzen dira, bizitasunez beteak:

“Ordun eguzkiz yantzi zan

asaba zaarren baratza;

ordun, zuaitzak igaliz;

ordun baratza leeneratu zan

mugak berriro zabaliz.

Ta leen ikusi-gabeko

zuaitz bat zegoan

erdian, guzien buru..

Aren gerizak erri-baratzak.

ezin-ilkor egin ditu.”

(Lizardi, “Asaba zaarren baratza”)

“Euskal Pizkundea” poema ere alegorikoa da, eta bertan amona , hautsak edo sua , asaben lorea eta abarrek sinbolo multzo koherente bat osatzen dute. Ikus zati batzuk:

I. VII. Gau luzea, gau latza, Ger oztik ari nauzu gau izar gabea, auts zaarrak astintzen; nekez gendun ikusi aiton-amon guztien aren azkentzea. ipuiak jasotzen; Gau-erdian, il zaigu Erriaren pitxiak amona gurea; magalean biltzen. esku gogortuetan Ez baita il gure Erria! dauka gurutzea. Zutitu gaitezen!

V. IX. Ordun belaunikatu Egizute nerekin nintzan auts gañera. aberri bidea. Ark gordetako sua Bildu dezagun nonnai zu’re, il ote zera? asaben lorea. Autsa pitinka urratu Ta gaurdanik goritu nuan, beldur-bera. gure sukaldea. Sua bizirik dago! Ni nor naizen? Asmatu Galduak ez gera! Euskal-Pizkundea.”

VI . Poz oiuak esnara z nindun bat-batean . Zer dakust Yaun aundia ! Amona? Benetan ? Zerau zakust biziri k begi ninietan ! Maitez erantzun zidan : Gaxoa! Ametsetan ?

Egoera batean berez eta bilatu gabe sortuak edo “kontingenteak” dira poetiko enak, H. Morier-en iritziz, poesiak oihartzunak sortarazten eta balio alegorikoak garatzen baititu, edo, alegoria hitzaren etimologiak dioenez, “beste gauza batez” mintzo baita.

Enigma alegoria mota bat da, alegoria “osoa”. Iluna da eta asmakizun gisa aur kezten da, ideia nagusia gordeta baitago gakoa eragozten duten lotura ilun batzue tan. Egintza kateatuak agertzen dira, gainera, H. Morier-en arabera. Enigmak tradi zio handia du literaturan (esfingea, profeziak...). Edipo eta esfingearena da adibide bat, esfingeak honako enigma hau proposatu zion Edipori: “Zer gauza da gazte denean lau zangoz dabilena, gero bi zangoz, eta azkenik hiru zangoz, biziaren arratsaldean?”(horixe da enigma). Eta Edipok erantzun: “Gizakia da. Zeren haurra denean arrastaka ibiliz hasten baita, gero zutik ibiltzen ikasten baitu; eta azkenean, zaharra denean, makilaren laguntzaz ibiltzen baita”.

Ohar bedi azkenik, alegorismoa (“metafora luzatu eta jarraitua”, Fontanier) ez dela alegoria, alor semantiko bereko elementuak baliatzen dituen metafora sail bat baizik.

[X. A.]

Ikus, halaber, T ROPO .

B IBLIOGRAFIA

F ONTANIER , P.: Les figures du discours, Flammarion, Paris, 1968 . M ORIER , H.: Dictionnaire de poétique et de rhétorique, jat. 1961, PUF, Paris, 1975 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: alegoría
 fr: allégorie
 en: allegory

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper