alegia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ALEGIA

Euskaraz, alegi(a) eta ipuin hitzez izendatu da gazteleraz fábula eta frantsesez fable deitzen den kontaera generoaren azpimota. Izan ere, fabula hitza latinetiko mailegua da eta ‘solas’ edo ‘ipuin’ esan nahi du, beste gabe, nahiz eta narratolo gian beste zenbait adiera eman zaizkion. Ikus I STORIO , F ABULA .

Alegiak kontakizunak dira, maizenik abereak dira protagonistak, eta irakastea dute helburu (bizitzako gauzak, ohitura onak eta abar). Kontakizunari aterabide morala darraio, bukaeran formulatua batzuetan (gazt. moraleja , fr. moralité ).

Aitzindariak ekialdeko kulturetan dituen arren, azpigenero narratibo gisa Esopo greziarrak finkatu edo sortu zuen K.a. V. mendean prestatu zuen bilduman. Esopok greziarren alegiak jaso zituen eta geroago Fedrok latinezko kulturara egokitu zituen, beste zenbait gehituta. X. Kintanak itzuli zituen batzuk, Azeria maltzur, zikoina maltzurrago (1989), besteak beste. Erdi Aroan, Europa mendebaldera igaro zen tra dizio hori, India eta Ekialdeko eragin berrituekin nahasiz, eta ezagun egin ziren, adibidez, otsoa eta bildotsarena edo azeria eta mahatsena. Alegia edo fabularen antzekoak dira Erdi Aroan landu ziren mota bi: frantses literaturako fabliau dela koa eta gaztelaniazko literaturan ugaria den apologoa (Hitako artzapeza, On Juan Manuel, Calila e Dimna ). Fabliau deritzana Frantzia Iparraldean eta XII.-XIV. mende bitartean landu zen; neurtitzez egina, irri eta trufazkoa da eta populua jostarazteko asmoa du. Apologoa, aldiz, hitz lauz emana eta serio eta gogoetatsua da, alegia ez bezala.

Alegiaren urrezko garaia XVII. eta XVIII. mendeetan izan zen, Frantziako klasi zismoan eta ondorengo neoklasizismoan. Orduan bihurtu zen genero artistikoa, euskarri prezeptiboa hartuz eta garai hartan nagusi ziren argitasunez irakasteko asmoei eta gizarteari on egiteko gogoari erantzunez. Horretaz gain, kritika soziala nabarmena da generoan, hala nola La Fontaine eta Fedroren alegietan. La Fontaine frantsesarekin gailurra iritsi zuen generoak, Alemanian G. Lessing eta Ingalaterran

J. Gay ere aipagarri diren arren. Espainiako neoklasizismoan poesia didaktikoaren paradigma da alegia. Adibidez, F. Samaniego arabarrak, alegi moralak idatzita –Bergarako Mintegiko ikasleei eskainiak–, jostatuz irakatsi nahi du.

Alegiagile klasikoen antzera, Samaniego eta Ibañez de la Renteria lekeitiarra ren ereduari atxikirik, J. A. Mogelek euskarara itzuli zituen lehen alegiak B. Mogelekin batera, eta azken horrek argitaratu zituen lehen aldiz ( Ipui onak , 1804). Gehienak hitz lauz izan baziren ere, alegiagintza, oro har, eta euskarazko alegia gintza bereziki, neurtitzetan ondu da gehienbat. Mogeldarren ondoren, J. Mateo Zabalak ere itzuli zituen, baina argitaratu gabe geratu ziren ( Fábulas en dialecto vizcaíno ). A. Iturriagak, aldiz, F. M. Samaniegoren alegiak itzuli zituen eta irakas kuntzarako baliatu zen haietaz ( Fábulas y otras composiciones en verso vascon gado , 1842). Iparraldean La Fontaineren alegiak itzuli zituzten J. B. Artxu zubero tarrak ( Lafontainaren aleghia berheziak, 1848; Elkar, 1990) eta L. Goihetxe lapurtarrak ( Fableak edo alegiak Lafontainenetarik berexiz hartuak, 1852).

Erromantizismo garaiko alegia politika gaietara lerratu bazen ere, XX. mende koak haur poesiarekiko atxikimendua erakutsi du, eta horren erakuskari onak dira euskal jeinua eta metrika, erritmo eta hotsez itzuli eta are birsortu baitituzte alegiak, alde batetik, G. Adema “Zalduby k ( Fables. Artzain beltxaren neurtitzak , RIEV , 1908-1909), eta, bestetik, L. Léonek ( La Fontaineren alegien itzulpena ), eta, berezi

ki, J. Moulier “Oxobi”k ( Alegiak , 1926), haurrentzat alegi bikainak birsortuz. Hona hemen Oxobiren Belea eta axeria.

“Behin bazen bele bat: Ez litake xoririk bele bat beltza, ez, ala fede, pika bezen ohoina, ederrez joan lironik bainan zozoa! zuri, jaun bele!

Hartu zuen gasna bat, Bele jaunak orduan, gasna bat gaitza, ordu berean, ardi esnez egina, mokoa du ideki...

bainan gozoa!

gasna erori!

Zurxuri baten punttan,

punttaren punttan, Axeriak ttapattan,

gure belea zagon ttapa tta pattan,

nola gasna jan! ber ea ez du hetsi...

gasna iretsi!

Axeri bat ttapattan , ttapa tta pattan ,

Aho legun, muttur luz, zurxurira jin zaion zenbat axeri gosea tripan!

bele gaizoen gostuz Egun on, bele jauna, direnak bizi!!” ori zure soina! Kanta hain eder balitz, zinez dautzut hitz.

[X. A.]

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: fábula
 fr: fable
 en: fable

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper