Zeinahi alorretako historiari dagokion prozedura da langaiak unitate batzuen arabera ordenatzea, eta literaturaren historiak ere beharrezkoa du prozedura hori. Baina badirudi historia berezi bakoitzak irizpide bereziak eskatzen dituela. Hala, literaturaren historiak irizpide literarioak jarraituz egindako aldikatzea eskatuko luke. Ikuspegi horretatik, aldikatzea ez da planteatzen sailkapen tresna soiltzat, baizik eta zientzia baten azterketari heltzeko oinarrizko irizpidetzat. Mutur-muturrekoak diren joerak aurki daitezke kritikarien artean: joera metafisikoarentzat, benetako izaera du; nominalistarentzat, berriz, edukirik gabeko etiketa hutsa da. Ondorioz, ez da harrigarria heterogeneotasuna nabaria izatea literaturaren aldikatzearen alor horre tan. Zatikatze kronologikoa bera aldien eta belaunaldien arabera bideratu da.
[A. T.]
Ikus, halaber, A LDI , B ELAUNALDI , L ITERATURAREN HISTORIA .
es: periodización
fr: périodisation
en: periodisation