Berria edo albistea egiazko gertakizun baten narrazioa da, kazetaritzako lehengaia. Gertakari egiazkoa eta egiazta daitekeena da –iturri fidagarri eta kon trastagarrietatikoa–, argitaragabea, egunekoa edo gaurkotasuna duena, ororentzat interesgarria eta publiko zabalari ezagutarazia, komunikabidea kontrolatzen dute nek hura bildu, interpretatu eta balioztatu ondoren.
Albistearekin jokatzeko erak informazioa, interpretazioa (informazioaren osaga rria eta hari lotua) eta iritzia dira. Hortaz, albistea huts-hutsik eta beste gabe konta daiteke, nahiz interpretatu, nahiz hari buruz iritzia agertu.
Genero mota bat ere bada, egunekotasuna eta interesa duten gertaera edo berriak huts-hutsik kontatzen dituena, komentario edo iritzia agertu gabe.
Albistea egituratzeko eredu jakin bat da nagusi, eta piramide iraulia deritza eredu horri, albistearen eduki edo zertzeladen kontaera garrantziaren araberakoa baita. Lehen pasartean, sarrera edo lead izenekoan albistea labur, trinko eta doi-doi kontatzen da, gertakariaren inguruko zertzelada edo galdera garrantzitsuenei eran tzunez (nor(k) zer, non, noiz, nola, zergatik, nondik eta albistearen iturria). Lead horrek informazio oso eta autonomoa osatzen du –irakurlea albisteaz handi-handi ka jabetzeko lain–, laburra da eta ondoko pasarteetatik bereizirik egon daiteke diseinuz edota tipografiaz. Lead horretatik ateratzen da izenburu nagusia (aurre izenburu nahiz azpiizenburu bat izan dezake, egunkariaren ohituraren arabera). Sarrera horretan kontatutako berria ondoko pasarteetan garatzen edo azaltzen da, horietan ere piramide itzuliaren teknika aplikatuz, eta, beraz, zertzeladak kontatzen dira pasarte bakanduetan, beti garrantziaren arabera antolaturik.
Kontatzerakoan, estiloari dagokionez, albisteak doi-doi, labur, garrantziaren arabera ordenaturik noski, biziro eta modu erakargarrian kontatu behar dira (idatziz kazetan, ahoz irrati-telebistetan) eta izenburuak eta sarrerak edo lehen paragrafo ak jakingura piztu behar du.
[X. A.]
Ikus, halaber, I NFORMAZIO K AZETARITZA .