(grek. akros+stikhos, bazter neurtitza)
Neurtitzen ezker bazterreko edo bertso lerroen lehen letra goitik behera edota behetik gora irakurrita mezu bat edo izen bat osatzen denean, poema akrostikoa deritzo. Literatura latindarrean landu ziren bereziki akrostikoak, eta Erdi Aroan ere bai; maiz, dama baten izena agerrarazten zuten. Barrokoan ere garatu ziren, adi men zorroztasunaren erakusgarri, edota kritikan, zurikerian nahiz maite jokoetan erabiltzeko.
Beste akrostiko mota bat, berriz, neurtitz bukaerako letrek, edota erdikoren batek, hitz edo esaldi bat osatzean datza. Labirintikoak edo gurutzatuak ere badi ra, bestalde: goitik behera ezkerreko bazterretik eskuinekora, edo alderantziz.
Euskal literaturan barroko garaian agertzen dira; adibidez, Noelak eta bertze kanta espiritual berriak (1630) liburuko eskaintza batean, Ziburuko J. Etxeberriren izenaren akrostikoa irakur daiteke:
“Joannes Etcheberri liburu hunen egilleari bere adiskideak koplak . (E)tzare zuzenez baize n (E)stimatzen lehena . (T)ubalen hitzak ahoa n (T)uzten eskaldunena . (Z)eruetan aingerue k (Z)utzaz dute mireste n (H)arrizko zure burua k (H)anbat nola dirauen . (E)txeberri zare, harr i (E)gina gogorrenez . (B)ethi berri izanen zare , (B)ehin ere zahar ez . (E)txearen leihoak zu k (E)ztitutzu zarratzen ; (R)hima, aitzitik, ditutz u (R)aroenak banatzen . (R)aphael lagunekie n (R)abitua espantuz , (I)autsi da zeruetari k (I)khustera zu kantuz. ”
P. de Argañaratz, Praedicator
1891ko Iurretako Lore Jokoetara bidalitako soneto batean, F. Kasalen “Zazpiak Bat” izenburudunean, “Zazpiak Beti Bat” irakur daiteke goitik behera ezkerreko baz terrean. Akrostikoak kazetetan ere erabili dira, adibidez, prentsako josteta sailetan.
[X. A.]
es: acróstico
fr: acrostiche
en: acrostic