aipamen - Literatura Terminoen Hiztegia

Aurkitutako sarrerak:

aipamen
zehar-aipamen

 
AIPAMEN

Aipamen, aipu edo zitazioa baliabide erretoriko bat da, pentsamendu figuren artean sailkatzen da eta hedatze prozeduraz baliatzen. Norbaiten testu zati bat, hitzez hitz beste idazle baten edo egilearen beraren beste testu baten barruan sar turik eta ezagutzeko moduan nabarmendurik aipatzean datzan baliabide estilistikoa da. Aipaturiko autoritatearen bermea eskuratzea izan daiteke testuartekotasun mota horren helburua, halako tradizio ideologiko edo kultural batekiko harremana adie raztea, edo, bestela, asmo ironiko, parodiko edo satirikoen adierazpide izatea.

Prozedura egoki erabiltzeko, aipamen edo zitazioak ez du luzeegia izan behar, eta zehatz-mehatz egina behar du, ezer aldatu gabe eta komatxo artean adierazia; batik bat, egilea eta jatorriko testuan zuen esanahia eta eginkizuna errespetatu behar dira. Literaturan aipamenak sarri erabili izan dira, eta antzinako testu askoren berri aipamenen bidez soilik heldu da. Gaur egun, askotan ikusten da aipamen bat narrazio edo poema zenbaiten hasieran, testuari halako girotze iragarpen bat ema teko edo; saiakeretan, berriz, aipuak oinarrizko lekua du, batez ere zenbait testuren azterketak egiten direnean. Gainera, testu literario asko aurreko beste testu batzuen gainean eraikitzen dira, batzuetan aipamena aitortu gabe; bide horretatik, indar handia hartu du joera metaliterarioak, literaturari buruzko literaturak.

Euskal literaturan, gure klasikoek sarri baliatu izan dute aipua, zuzenean ala zeharka, hitzez hitz ala glosak eginez. Aipagarriak dira, besteak beste, Axular edo

J. B. Agirre Asteasukoa. Gaur egun ere, oso baliabide erabilia da: J. Sarrionandia ren joko metaliterarioak eta aipu ugariak har daitezke adibidetzat, alde batetik; bes tetik, eredugarria da A. Lertxundiren Letrak kale kantoitik (1996) liburua, aipuz eta glosaz osatua.

[J. K. I.]

Ikus, halaber, F UNTZIO M ETALITERARIO , T ESTUARTEKOTASUN , Z EHAR - AIPAMEN .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: cita
 fr: citation
 en: quotation

 
ZEHAR-AIPAMEN

Erretorika klasikoan pentsamendu figuren artean sailkatzen den figura litera rioari allusio zeritzan, eta joko, josteta esan nahi zuen. Grekoz, aldiz, hipónoia zeritzan, eta iradokizuna, intsinuazioa esan nahi zuen. Zerbait zeharka aditzera ematean datza, gordeka, espresuki eta argi adierazi gabe, hartaz pentsarazten duen beste zerbaiten bidez. Ez du egitura gramatikal edo semantiko berezirik, tes tuinguruan uler daiteke, hartzailearen konplizitatea eta ezagutza eskatzen du, baina subjektiboa da, eta, hortaz, baliabide baliotsua izan daiteke zerbait aditzera ema teko, egilea zerbait hori esan izanaz inork akusatu ezingo duen eran.

Tropoetan bezala, adiera saiheste bat dago zehar-aipamenetan, baina hori per pausean gertatzen da maiz, eta, beraz, zehar-aipamen metaforikoak, metonimiko ak, alegorikoak eta abar daude. Baita, edukiaren arabera, alusio historikoak, mito logikoak, literarioak, politikoak, erotikoak, pertsonalak eta abar ere. Badira hotsen bidezko alusioak ere. Zehar-aipamen mota bat da ebokazioa deritzan pentsamen du figura ere, diskurtso baten barneko kontakizun gordea. Zehar-aipamen mota asko dago beraz, zirkunstantziak nolakoak diren. Perifrasi bidez agertzen da asko tan, edo aipamenarekin batean. Hainbat testu motatan aurki daiteke: literaturan, kazetaritzan, publizitatean...

Hona hemen zehar-aipamen mitologiko batzuk B. Gazteluzarren Egia Katolikak liburutik:

“Urrun hadi, Parnasseko Musa zahar profanoa, Eta [zu] zato, zeruco Musa berri dibinoa.”

“Adio, Febus, hire etx e Hire itsaso gustia , Ez zarete aski hilzek o Ene egarri handia.

[X. A.]

Ikus, halaber, P ENTSAMENDU FIGURA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

  

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper