ahozkotasun - Literatura Terminoen Hiztegia

 
AHOZKOTASUN

1.- Aho tradizioko literaturatik ahozkotasun kontzeptura . Ahozko produkzioari eman behar zaion izendapenari buruzko eztabaidak gogoan hartzen du aho tradi zioko literatura kontzeptu letraduna dela, berez letrarik gabekoa den arloan. Hori dela eta, gaur egun egin ohi diren ikerketei jarraiki, ahozkotasun kontzeptua era biltzen da. Halere, eta gaia mugatzeko edozein ahalegin egin baino lehen, komeni da bi izendatze modu horiek argitzetik abiatzea, eta bien artean izan daitezkeen ezberdintasunak ikustea. Berez, aho tradizioko literatura esatea ez da erabat ze hatza, eta ez ditu barne hartzen tradizioz ez datozen beste ahozkotasun moduak. Hortaz, aho tradizioko literatura kontzeptua argitu behar da lehenik. Bi osagai batzen ditu: literatura eta ahozkotasuna, nahiz biak elkarren kontrakotzat hartu izan diren kritika landuaren tradizioan. Hala ere, horko hirugarren kontzeptua ez da alde batera uztekoa, tradizioa alegia, horren harian baitatoz ahozkotasunari buruzko ikerketa berrien ekarpenak.

Ahozko literaturatzat hartzen dena, herriak sorturikoa eta ahoz eta ez idatziz igorritakoa izan ohi da. Herriak sortua da eta ez kultura arloko eliteek. Herri kultura bakoitzak ahozko produkzioa gustu estetiko jakin batez egin ohi du, beraz, folklorearen eta herri jakituriaren hitzezko emaitza da. Bestalde, literatura hitzak lettera edo letra kontzeptua berekin badarama ere, ontzat ematen da esanahiari eremu zabalagoa ere ematea hitzezko produkzio estetiko mailan, ezen herri produkzioak ahozkoak dira, eta ez letradunak. Horri buruz, P. Zumthor-ek (1991) honela egiten du literarioaren eta ahozkoaren arteko bereizketa: “Arlo honetan ‘literariotzat’ hartzen dudana duela bi mendetik honantz harturiko konnotazioen oihartzunetan oinarritzen da: alegia, instituzio bati dagozkionetan, balio espezializatu etnozentriko eta kulturalki inperialistekin osaturiko sistema bati dagozkionetan”. Baina, horren zorrotz hartu gabe, esan daiteke, erromantizismotik aurrera, “goi mailako kulturaren” idatzizko produkzioaren eta behe mailako klaseek sorturiko “ahozko literaturaren” arteko bereizketa bere mugak galtzen hasten dela. “Zenbait gizarteren barruan bi tradizio kultural zeuden: ikasi batzuen “tradizio nagusia” eta gainerakoen “tradizio txikia.” (K. Burke, La cultura popular en la Europa moderna, 1991)

Azken batean, esan daiteke literatura kontzeptuak bi esanahi arlo dituela: bata, estua, letrari egokitua, eta zabala bestea, hizkuntzaren bidez sorturikoarekin elkartzen duena bera, hala idatzizkoa, nola ahozkoa.

Halere, idatzizkoa eta ahozkoa hain adierazpen ezberdinak direla kontuan har turik, gaur egun, batez ere iparramerikarrek ahozkotasunaz aritzea nahiago dute, eta ez ahozko literaturaz. Honi buruz, W. J. Ongek (1987) zera dio: “Jakitunen arte an testuek duten agintea nabaria egiten da gauza batean: gaur arte, ahozko artea, den bezala agertzeko, ez da sortu kontzepturik, ez era zehatzean aditzera emango duenik, eta are gutxiago era dotorean, idatzizkoari heldu gabe (zein kontzienteki, zein inkontzienteki). Eta hori horrela da, nahiz eta idatzizkoaren aurretik milaka eta milaka urtetan ahozko forma artistikoak osatu diren, bestearekiko batere loturarik gabe”.

2. Aho literaturaren definizio anitz eman da. M. Eliade, adibidez, “noizbait nor baiten ahotik jaulkitako zerbait kolektibitateak gorde duena” dela esanez mintzatzen da produkzio estetiko horri buruz. Bestalde, M. Lekuonak zioen bezala: “Idatzizkotik aparte dagoen izate literario guztiari deitzen diogu ahozko literatura”. Orokorki, ahozkotasuntzat hartzen da balio estetikoa ikusten zaion hitzezko ekoizpena, ahoz igorria eta giza elkarte batean dirauena, errepika bakoitzean birsortuz. Hala eta guztiz ere, edozein definiziok arazoak dakartza, zeren definitzen zail den oinarri batetik abiatzen baita, balio estetikotik alegia. Zailtasun horretaz gain, ahozkotasu nak berekin dakar beste zenbait kontzeptu, berarekiko lotura dutenak eta banaezi nak direnak gainera, eta horiek ere azaldu beharra dago, aho tradizioko literaturak esan nahi duenaren ikuspegi orokor bat eduki ahal izateko, hots, tradizioa eta igor pena.

F. L. Utleyk honako lau irizpide hauen bidez definitzen du literatura folklorikoa: ahozkoa da, igorpena edo transmisioa behar du, iraun egiten du eta erkidekoa da. Utleyrentzat igorpena eta tradizioa sinonimoak izanik ere, esan liteke igorpena kon tzeptu orokorragoa dela, eta tradizioa, aldiz, kontzeptu diakronikotzat hartzen dela. Iraupena , berriz, Utleyrentzat, testu fosilduei iraunaraztea litzateke. Ahozkotasuna ren kontzeptu modernoan ontzat ematen da testuak aldakorrak direla, eta igorpen ekintza bakoitzean aldaerak sortzen direla. Erkidekoa dela esatean, Utleyk esan nahi du testuak erkidetzan sortzen direla ahozko testuak. Hipotesi horren aurrean, gaur onartuagoa dago R. Menéndez Pidalen ikuspegia, elkarren arteko egile-jabe go tradizionala hartzen baitu oinarritzat; ahozko testua, jatorrian ez da tradizionala, egile ikasi edo erdi eskolatu batena baizik, eta egile horrek testua diakronikoki komunikatzen du.

Ahozko literaturari buruzko ikerketa modernoetan, tradizio kontzeptua izan da arreta gehien bereganatu duena. Benetan kontzeptu giltzarria da ahozkotasunaren fenomenoaz jabetzeko: tradizioa da ahozko literaturaren bizitzeko era, etengabeko igorpen katea sortuz. Jan Vansinak ( La tradición oral , 1967) honela definitzen du tradizioa: “Ahozko tradizioak ahoz kontaturiko eta lehenaldiari dagozkion lekukotza guztiak dira. Horrek esan nahi du ahozko eta kantuzko lekukotzak bakarrik hartu behar direla kontuan”. P. Zumthor-ek ( Introducción a la poesía oral, 1991), zehatza go, zera dio: “(Ahozko produkzio osoari dagokion) performance a ekintza konplexua da, eta horren bidez mezu poetiko bat hemen eta orain igorria eta irentsia da une berean. Logika mailan ezberdinak diren operazio serie baten erdigunea da perfor mance a: 1. produkzioa, 2. igorpena, 3. harrera, 4. iraupena eta 5. errepikapena. Badirudi arazoaren datuen sinplifikazioa egiten dela, baina hortik datorren ondorio batean oinarritzen da justifikazio metodologikoa; izan ere, gertakizunen historiak egiten duen antzera, bereizteko aukera ematen du poesiaren ahozko igorpena ren ( 2 eta 3 eragiketak) eta ahozko tradizioa ren artean (1, 4 eta 5)”.

Tradizioa, hortaz, komunitatean irauten duen hizkuntz produkzioaren formaliza zioa da. Igorpena, aldiz, mezu estetikoaren komunikazioari bakarrik dagokio, igor learen eta hartzailearen artean halako batean edo gehiagotan gertatzen baita. Horrek ondorio garrantzitsu bat dakar ahozko literaturaren ikerketa eremuan, hots, bi ahozko literatura mota daudela esatea: alde batetik, tradiziozkoa, gero igortzen dena, komunitateak bereganatzen duena; bestetik, ez tradiziozkoa; azken horretan, komunikazio estetikoa behin bakarrik egiten da, eta, agian denborarekin tradizional bilakatzea gerta baliteke ere, hasiera batean ez dago errepikapenik.

Horretatik ondoriozta daiteke herri literaturaren eta ahozko literaturaren arteko oinarrizko bereizketa. J. Juaristik herri literaturaren eta ahozko literaturaren artean bereizketa egiten du, azken hori bitarteko inprimaturik gabe igortzen dena baita, eta tradiziozko literaturaren eta ez tradiziozkoaren artean ere bereizketa egiten du. Tradiziozkoak diakronikoki irauten du komunitatean, ahoz aho igorriz. Ez tradizioz koa, ordea, une bateko ekintza batean gertatzen da, ez dago errepikapenik, ez dago tradiziorik. Bertsolarien produktu asko arlo horretan sartzekoak dira, behin bakarrik kantatuak izateko egiten dira. Euskal pastoralak ere hor sar daitezke, ez baitira tradizio bilakatzen (ez dira memorian itsasten, ez ikasten, ez osoki erre pikatzen).

Bereizketa horrek bigarren arazo bat dakar, herri literaturaren igorpena ahozkoa izan liteke, edo beste komunikazio bidetan zehar sortua: inprentak, orri solteen bidez (euskal testuinguruan, bertsopaperak), colportage literaturaren bidez, gaur egun irrati bidez, disko grabaketen bidez; komunikabide guztien bidez igor daiteke herri literatura. Hori dela eta, W. J. Ongek ( Oralidad y escritura, 1987) zera dio: “`Lehen mailako ahozkotasuna’ deitzen diot idatzizko edo inprimatzeari buruzko inongo ezagutzarik ez duen kultura batekoari: ‘lehen mailakoa’ da, ‘bigarren maila koari’ kontrajarria, azken hori gure teknologia handiko kultura honetan gertatzen baita, ahozkotasun berri bat sortuz, telefonoaren, irratiaren, telebistaren, edo beste aparatu elektronikoen bidez, eta horiek izango badira, aurretik idazkera eta inpri maketa dago”. P. Zumthor ere bereizketa horren alde dago ( Introducción a la poe sía oral , 1991). Lau mota idealetara laburtzea proposatzen du egoera posibleen aniztasun handi hori:

  • Lehen mailako ahozkotasuna edo garbia, ‘idatzizkoarekin’ inongo harrema nik gabea; idatzizkotzat harturik begiratzeko erabiltzen den sistema zehazki kodifikatua eta hizkuntzaren bidez adieraz daitekeena.
  • Idazketarekin batera bizi den ahozkotasuna . Bizikidetasun horren arabera, bi eratara ager daiteke: edo ahozkotasun nahasi moduan, idatzizkoaren eragi na kanpoan, era urrian eta berandu geratzen denean, edo bigarren mailako ahozkotasun moduan, zeina idatzizkotik abiatuta berregiten baita, idatzizkoa ahotsaren gainetik dela, zein erabilera erabileran zein imajinazio arloan. Euskarazko ahozkotasunari dagokionez, J. M. Lekuonak aztertu zuen hori “Erdi ahozkotasunaren literatur estiloaz” hitzaldian (1989).
  • Bitarteko mekanikoen menpe dagoen ahozkotasuna ; beraz, denboran edo espazioan diferitua. Ahozkotasun mota horixe da, esaterako, almanaketan, aldizkarietan, bildumetan argitaratua.

Edozelan ere, ahozkotasuna, literatura folklorikoa edo herri literatura da Europa Modernoan behe mailako klaseen aho produkzio estetikoari buruz aritzeko kontzep tua, eta horren barrenean sar daiteke aho tradizioko literatura (baladak, poema liri koak, narrazioak), eta honela definitua izan da: “Tradizionalak dira ‘betidanik’ herria ren oroimenean, idatzizko laguntzarik gabe, gordetzen diren eta denboran zehar bizi direnak” (K. Biguri, 1990) eta bat-batean igortzen den literatura, berriz, ez tra diziozkoa da: bertsolaritza eta pastorala, esaterako. Tradiziorik gabeko herri litera tura mota horien igorpena idatziaren menpe dago, baina hori garbi ikusten da pas toraletan, ez horrenbeste bertsolaritzan.

Tradizio kontzeptuari tradizio asmatua kontzeptua gehitu zaio; hori gizarte modernoetan kontzeptu egokia baldin bada ere, gizarte tradizionalei dagokienez ez da horren egokia: “En aquest sentit la ‘tradició’ de distinguir clarament del ‘costum’ que domina las anomenades societats ‘tradicionals` (E. J. Hobsbawm, L’invent de la tradició, 1988). Bigarren berezitasun batek ere bereizten du gure ikerketa arlotik: asmaturiko tradizioak ideologikoak edo sozialak izan daitezke, eta ez hitzezko ekoizpenak. Dena den, balio du behintzat ahozkotasunaren ikertzaileari aditzera emateko era bateko eta besteko tradizioak badirela (adibidez, badirudi garai haue tan bertsolarien generoak agintzen duela euskal ahozkotasunaren eremuan), eta tradizio arloan bertan ere bai, esate baterako, euskal baladetan zenbait bilakaera aro bereiz daitezke. Ikus B ALADA .

3. Ahozkotasunaren erretorika . Ahozkotasunak bere arau erretorikoak osatu izan ditu, eta horietatik gehienak memoriaren lagungarri izateko sortuak dira,W. J. Ongek dioenez, ezen oroimenean gordetzen ez den oro galdu egiten da. “Ahozko kultura batean, ezagutza lortu ondoren, behin eta berriz errepikatu beharra dago, galduko ez bada: formulazko pentsaera eredu finkoak oinarrizkoak ziren jakituria rentzat” (1987).

3.1. Ahozkotasunaren erretorikaren oinarrizko ezaugarria formulismoan datza: formulak erabiltzen dira, esanahi jakineko esaldiak, horrela kontakizuna begiz jota bezala aurreratzen da eta. Baladetan, esate baterako, formulak ahozko literaturan hitz bakarrak edo hitz multoz ihartuak bezalakoak dira. Formula horiek testua oroitzen laguntzen dute. Ezagunak dira baladentzako formulak –beharbada aztertuenak izan dira– eta herri ipuinak hasteko eta amaitzeko formulak ere bai.

M. Parryk definitu zuen lehen aldiz ahozkotasunaren formulismoa, “hexametro aren eraikuntzan, hitzen eta hitz formen aukeraketaren mendekotasuna” zegoela esanez (Ong, 1987; A. Parry, The Making of Homeric Verse, 1971). Homerorengan bertsoaren neurriak formulen erabilera baldintzatzen zuela erakutsi zuen. Homeroren epitetoa, ikertzaileek onarturiko ahozko konposizioaren lehen formula, ikerketa-bide berrien erakusle izan zen. Parryren aurkikuntzatik ondorio garrantzitsuak datoz: Homero, gaurko beste ‘rapsoda’ herrikoiak bezala, aurretik sorturiko materialekin aritu zen lanean, komunikazio ekintza bakoitzean birsortuz, “Homerok aurrez osatu riko materialak elkartu zituen” (Ong, 1987). Eta formula horiek behin eta berriz erre pikaturiko gaien inguruan biltzen ziren.

    1. Parryren ikerketen ondoren, ahozkotasunaren ikerketak osatu duen ondo riorik garrantzitsuenetako bat egitura irekia kontzeptua izan da. Tradiziozko sor kuntza igorpen ekintzetan gertatzen den testuaren aldaketa etengabetik dator J. Juaristiren arabera. Ondorioz, kantu bat esaten edo kantatzen den bakoitzean, esa taria egitura mental bat birsortzen eta orainaldira ekartzen ari da hitzez, eta hori tes tuaren hezurdura argumentaltzat har daiteke, “memoriazko sintesi bat” (A. Bold, The Ballad, 1988). Herri esatariak ez du testuaren hezurdura ikasten, baizik eta lin guistikoki antolaturiko testu bat. Baina horrek ez du ekiditen testuaren birsortzea gertatzea. Esperientziak erakusten du esatari batek ez duela beti era berean esa-ten testu bat. Aldaketak eta aldakiak sortzen dira, eta honela ikusten da testua ire kia dagoela bi aldeetatik: esatariaren sormenaren aldetik eta hartzailearen eragina ren aldetik. Bertsolariek batzuetan formula bera erabiltzen dute, dauden herriaren izena besterik aldatu gabe.
    2. Esan daiteke, aho tradizioko literaturan, esatari edo kontalariak hitzez antolatu riko testua ikasten duela, eta hor aldaketak sartzen dituela. Eskema irekiak buruz ikastea ez tradizioko literatura folklorikoari gehiago dagokio. Adibidez, pastoralie rrak argumentu hezurdura ez zehatz bat ikasten zuen, eta gero dramatikoki berre giten zuen. Hala eta guztiz ere, ez dago pentsatzerik tradizioko literaturako aldakiak ‘estilistikazko mikroegiturari’ bakarrik dagozkionik; baladen aldaki zenbaitek, esate rako, egitura narratiboa errotik aldatua dute, edota esanahia ere bai, eta hala ere baladaren gai berberaren barruan diraute.
  1. Ahozkotasunaren psikodinamika .W. J. Ongek dioenez (1987), ahozkotasuna teknologia bat da: errealitatea interpretatzeko modu bat, munduari aurre egiteko modu bat, baliabide bat. Idazkera ezagutzen ez duten ahozko kulturetan, mintza menezko baliabide batzuk sortzen dira, idazmenaren eremuan hezi direnentzat ulergaitzak direnak. W. J. Ongek honako ezaugarri hauek seinalatzen ditu ahozko tasunaren psikodinamika definitzeko:

4.1. Hitz artikulatuaren indarra. Aladinoren ipuinean, esaldi magikoak lapurren leizeko atea irekitzen dueneko metafora izan liteke aproposena ahozko munduan hitzari zein balio ematen zaion irudikatzeko. Hizkuntza ekintza modu bat da eta ingurukoen jokabidea eta izadiaren martxa aldatzen du. Hona hitzei ematen zaien bertute magikoa: hitzek sendatu, osatu, alaitu... egiten dute; azken batean, izenek gauzei indarra ematen diete.

4.2. Memoriaren garrantzia . Ahozkotasunaren eremuan, oroitzea da jakiteko bide bakarra, oroimena da bizirik irauteko baliabide bakarra. “Oroi dezakeena bakarrik daki batek” dio W. J. Ongek. Testurik gabeko kultura bat kondenaturik dago oroituz bizitzera, ahazturikoa ezin baita berreskuratu. Baina kantu bat gal dai tekeen bezala, sukalde errezeta bat ere gal daiteke, edo sua pizteko formula, bizi rauteko ezinbesteko dena. Horregatik da hain garrantzizkoa oroimena, ez bakarrik ahozko literatura sortzeko, baizik eta bizitzeko ere bai; oroitzeko beharrezkoak dira formulak, memoriaren prozesuari lagunduko dion edozer gauza. Horregatik dira hain errepikatzaile eta formula zaleak ahozko literaturak.

4.3. Adierazpide modu jakina du. Ahozkotasunaren bi oinarri horietatik abiatu ta, adierazpide modu bat sortzen da: ahozkoak bata bestearen ondorengo per pausak hobesten ditu; koordinazioz lotuak errazagoak dira, menpeko perpausak baino. Pilatzea hobea da, aztertzea baino. Memoriaren lagungarria da, ezen for mulak ez baitira, maiz, hitz hutsak, hitz multzoak baizik: paralelismoak, termino kon trajarriak edo epitetoak. Bestalde, jario handiko adierazpidea da: ahozkotasunaren adierazpide modua erredundantziaz egin ohi da; idatzizkoa, berriz, lineala izan dai teke. Ahozko komunikazioak nahiago du itzulinguruka ibiltzea, ezen diskurtsotik eta burutik kanpo ez baitago beste ezer, eta esandakoa desagertu egiten baita ahos katu orduko; horregatik joan behar du polikiago pentsamenduaren adierazpenean.

4.4. Gordetzailea eta tradiziozalea da: Ezagutza galzorian dagoenean, ahozko kulturak denbora asko pasa behar du kontzeptuak errepikatzen. Horrela ikasten zen Erdi Aroko eskoletan. Hortik dator zaharrekiko begiramena, ezagutzaren gordailu baitira. Idazkerak, ordea, berriaren alde egiten du, aurkikuntza berrien alde.

4.5. Esperientziari atxikia . Idazmenak bultzatzen dituen kategoria analitikoak kanpo utzirik, jakitea eta jakite hori komunikatzea bizi esperientziaren oso hurbilean jartzen dira. Ahozko kulturetan ez dago zerrendarik: genealogiak harreman pertso nalen kontakizun dira. Arrazoi berarengatik, ez dago ahozko kulturetan ofizioak ikasteko trataturik, egunean-egunean ikasten baitira, beste pertsonekiko harrema nean. Esperientziak duen garrantziak darama askotan ahozko literatura metonimia erabiltzera: abstrakzioa edo sentipena zehaztapenen bidez adieraztera, hots, barne mundua adierazteko objektua izendatzen da haren ordez.

4.6. Ñabardura agonistikoak . Ahozko literatura agonistikoa da, borrokazalea. Ahozko adierazpen asko eta asko erronkak dira. Igarkizunak ez dira joko hutsak, entzuleari erronka egiteko moduak baizik. Euskal Herrian bertsolarien arteko erron ken tradizio sendoa dago, jakina denez. Bestalde, ahozko produkzio anitz biren arteko borrokan antolatzen dira, eta testuinguru horretan, xikito zuberotarrak ere adibide egokiak dira.

4.7. Enpatikoa da. Kantariaren eta entzulearen arteko identifikazio argia dago. Bertsolaritza oso adibide ezaguna da euskal testuinguruan.

4.8. Homeostatikoa da. Ahozko testuak inguruko gizarte aldaketekin batera aldatzen dira. Orainaldirako baliorik ez duten oroipenak galdu egiten dira. Orainaldi etengabe horretan arkaismoak laster galtzen dira. Baina hori ez dagokio hitzari bakarrik; adierazitako egoerak eguneko errealitatearen arabera aldatuz joaten dira. Horri buruz, W. J. Ongek Nigeriako Tiv herriaren jokabidea aipatzen du; han gene alogiak aldatu egin dituzte, komunitateko liskarrak konpontzeko. Berrogei urte atze ragoko genealogien erregistroek garbi adierazten dituzte aldaketak, baina Tiv he rrikoek erregistro idatziak okertzat jotzen dituzte eta ahoz eraldatu dituztenei atxikitzen zaizkie.

4.9. Egoerari lotua eta ez abstraktua . Edozein pentsamendu kontzeptual berez abstraktua den arren, ahozko kulturetan ikusten da kontzeptuak egoerei lotuak dau dela. Hala, 1931-1932 urteetan Uzbekistango pertsona alfabetatu gabeen artean galdekizunak egin zituen A. R. Luria ikertzaile errusiarrak erakutsi zuen ahozko kul tura batean pentsamendua kategoria ez-abstraktuekin erlazionaturik dagoela. Luriak ahozko kulturako pertsonei buruz, besteak beste, zera esan zuen, objektuen zehaztapena egoeraren arabera egiten dutela eta ez sailkapen kategorien arabera. Izan ere, ahozko kulturan bizi diren pertsonek ez dute pentsaera silogistikoan eta harilkatuan aritzeko trebeziarik lantzen.

5.-Ahozko generoak. Ahozko literaturaren edozein bildumatan, genero litera rioak berezi ohi dira. Orokorrean, literatura kontzeptua ahozkotasun eremura era matea onartu ondoren, hiru genero handiren inguruan egiten da bereizketa: narra ziozkoa, lirikoa eta dramatikoa.

Tradiziozkoen artean honakoak:

  • Narraziozkoan, tradiziozko kontakizuna (ipuinak, legenda edo elezaharrak) eta, kontapoesiak (balada eta erromantzeak).
  • Lirikan, herri lirika, kantuak eta paremiologia.
    • Dramatikoan, inauterietako antzezpenak, hala nola, Maskaradak eta Auto Sacramentalak .
    • Tradiziozkoak ez diren generoetan bi sail aipa daitezke:
  • Bertsolaritza, bai narraziozkoa, bai dialektikoa, bai lirikoa.
  • Pastoral antzezpenak.

[J. K.]

Ikus, halaber, B ERTSOLARITZA , I GORPEN , T RADIZIO .

B IBLIOGRAFIA

B IGURI , K.: “Euskal ahozko literatura tradizionalari buruzko ikerketa XX. mendean”, ASJU , 24 (1994), 63-92.

B URKE , K.: La cultura popular en la Europa moderna , Alianza, Madrid, 1991.

G OODY , J. (ed.): Cultura escrita en sociedades tradicionales , Gedisa, Barcelona , 1996 . G OODY , J.: La domesticación del pensamiento salvaje , Akal, Madrid, 1985 . O NG , W. J.: Oralidad y escritura, FCE, Mexico, 1987 . Z UMTHOR , P.: La lettre et la voix du Moyen Age, Seuil, Paris, 1987 / La letra y la vo z

de la literatura medieval, Cátedra, Madrid, 1987 . Z UMTHOR , P.: Introduction à la poésie orale, Seuil, Paris, 1983 / Introducción a la poe sía oral , Taurus, Madrid, 1991 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: oralidad
 fr: oralité
 en: orality

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper