Literatura Terminoen Hiztegia

ahozko literatura - Literatura Terminoen Hiztegia

 
AHOZKO LITERATURA

Arlo zabal honen ezagutzan eta zehaztapenean, lagungarri ona da M. Eliadek ahozko literaturaz emaniko definizioa: “Noizbait inoren ahotik irten dena eta oroitza pen kolektiboak gorde duena”. Nahiko ezaugarri egokiak dira definizio horretan aipatzen direnak: ahistorikoa dela mintzo eder hori, hots, historikotasuna ezinezko edo bigarren mailako duela; anonimoa dela gainera, hots, autorearen figura eta eskakizunak aintzat hartzen ez dituen zerbait bilakatzen dituela; giza ahalmenetan bakarrik bizi dela: ahoan sortuz, belarrian gozatuz, buruan gordez; eta gizabana koen eta euskalkiaren tradizioetan bizirik eta bere osoan irauten duela.

Ahozko literaturari buruzko azterketen artean bereziki adierazgarria da M. Joussen ikerlana, M. Lekuonaren lanen bide erakuslea. Bibliako testuei eskainitako ikaslanetan, eta 1925-1930 urteetan, hitz eragileei (les verbo-moteurs) buruzko estudioak garatu zituen. Hitz eragile haien ahalmen mnemoteknikoak eta prozedurak ikertu zituen bereziki: erritmoa eta mugimendua, bilateralismoa eta paralelismoa. Ikerketa horiek Bibliaren ulerkuntzan hasieran uste bezalako eraldaketarik ekarri ez bazuten ere, euskal ikaskuntzei dagokienez, M. Joussen lanek eragin era bakigarria izan zuten euskal esparruko herri literaturaren ezagutzan, eta bereziki ahozko literatura deituz Manuel Lekuonak harturiko ikuspegi sistematizatuagoan.

Hitz eragileen inguruan sorturiko teorizazioez aparte, gerora etorri diren ikasla nek ere izan dute beren ekarria ahozkotasunaren ezagutzan, gaiak eta izendatzeak zehaztuz eta osatuz. Azken hirurogei urte hauetan aurrerabide ezin ukatuak gerta tu dira linguistikan, antropologian, soziologian, etnografian eta literaturan. Ahozko literaturaren arloko ikerketan ondare berezia ekarri dute, ahozkotasunari buruzko ikuspegia sakonduz eta zabalduz.

Ahozko literaturaren ezaugarriak markatzeko, bikoiztasun zenbait eduki izan dira gogoan: estilo idatzia eta ahozkoa, literatura kultua eta herri mailako testu gintza, mundu tradizionala eta mundu modernoa. Alderdi horiek kontuan hartzeak eman dezake bide ahozkotasunaren gertakariak adierazi, sailkatu eta balioetsi dai tezen. Ahoz igorririko literaturaren bi alderdi nagusi azter daitezke: alderdi sozio kulturalak eta literarioak.

1. Alderdi soziokulturalak ahozko literaturaren igorle-hartzaile harremanak eta ezaugarriak aztertzen ditu, eta igorle-hartzaile horiek partekatzen duten tradizioa.

1.1. Entzuleak. Herri artistak begi aurrean dauka entzuleria, ahozko literaturaren berezko giro eta euskarri gisa. Multzoak emango dio literatur saioari izateko arra zoia, batez ere literatura festaren ospakizun denean. Entzuleak ekinaren ekinez parte hartzen du jardunetan, artistarekin batean literaturgintzan baitihardu. Herriak ezarriko du tradizio erreferentzia, eta une historikoari egokitu beharra. Laguntza ere emango dio, errepikak eginez, dantzatuz, antzeztuz. Eta, saioa bukatutakoan, han egin den testugintza zuzendu ere egin dezake herriak, memorian ezarri aurretik aukera bat eginez ohartuki. Jendeari esker loratzen da, mamitzen eta gerorako gor detzen, luzarora denona den literatura.

1.2. Tradizio altxorra. Usadioak ere zerikusi handia du ahozko literaturan, feno meno horren harrobi gisa. Eta harrobi horren emari dira herriak landu dituen hitzak, hitz hotsak, esaerak eta esaldiak; herriak markaturik utzi dituen literatur egiturak, teknikak, baliabideak eta legeak; herriak aukeratu eta jaso dituen testu ereduga rriak. Altxor eta gordailu horrek agintzen du ahozko literaturaren prezeptiban eta ira kaskuntzan, sortze lanean eta interpretazioan, kritikagintzan eta balioespenean, bil dumen osakuntzan eta gaiaren aurkezpen berriagoetan. Usadioari buruzko erreferentzia hori lege gorena gertatu ohi da herri literaturaren berezko dimentsioak finkatzeko garaian. Tradizioaren testigu aparta behar du izan artistak, eta tradizio horren sentiberatasuna entzuleak du, horrela lortzen du-eta herri literaturak bere garapena, eta horrela hartzen bere norabidea.

1.3. Egilearen egitekoa. Herriak itsumustuan ikusi eta sentitzen duena hitzez janzten du artistak, kolektibitatearen mundua barrutik ulertuz eta interpretatuz, zuzeneko irakurketa bizi-bizian. Gero, tradizioaren erabilera dago. Idazkirik eta libururik ez dagoenez, usadioaren lekuko dira artistak, ondare horren hartzaile eta erabiltzaile. Eta, horretaz gainera, askotan gauza berririk sortzen ez badute ere, tradi zioaren altxorra une konkretu bati egokitzen diote, pieza berriak moldatuz. Horrek guztiak trebetasun handia eskatzen dio herri literaturaren autoreari: herri xehea baino ohartuagoa behar du izan literaturgintzaren alorrean, eta piezak sortu eta buruz jasotzeko dohain berezien jabe. Halatsu gertatu ohi da beste kulturetan ere: rabbi hebrearrak, rapsoda grekoak, brahma hinduak, poeta arabiarrak, tuareg bertsolariak, Erdi Aroko juglareak, Hego Ameriketako payadorea k, eta abar; dohain berezien jabe diren herri artistak dira horiek guztiak, herriaren ordezko eta eragile.

1.4. Bat-bateko jarduna. Literaturgintzak berritik eskatzen duen neurrian, eta testu zaharrak egokitzen ez diren heinean, beharturik dago literaturagilea gauza berriak bere gaitasunen arabera sortzera, bat-batean jendaurrean jardutera. Eta, ahozko giroan, testu idatziak eskueran egonik ere, bat-bateko saioetara jarririk dagoen herriak ez du nahi izaten aldez aurretik prestaturiko testurik, horiek galara zi baitezakete une berean sortu, interpretatu eta ahogozatzen diren sorkarien gra zia. Berezienik bertsolaritzan agertzen da bat-batekotasunaren alderdi hori. Eta lite ratura mota guztiek ere badute bat-batekotasun puntu bat, nahiz eta ez neurri berean: antzerkiak eta kontaerak testuaren aldetik finkotasun bat eskatzen dute aldez aurretik, gidoi bat gutxienez; eta, testu zaharretan oinarri harturik, abildaderik bada noski bilbe berriaren sorketan, kontaera berrien emankizunetan, eszena berrien eranstean. Baina gauza hila lirateke bat-batekotasunik gabeko teatroa, kon taketa, kopla eta errepinak, ahozko literaturaren esparruan.

1.5. Oroimen harrigarria . Berezko dohaina du hori ahozko literaturak; izan ere, ahozko literaturan, idazkeraren bermerik ez denez iraun ahal izateko, herri literatu raren egileak –dela autoreak, dela hartzaileak– memoriaz baliatu izan dira tradizioa gordetzeko, gogoratzeko eta molde berrietan emateko. Libururik eta idazkirik ez izateak, ahalmenak lantzea eta garatzea eskatu du, eta oroimenaren lantze harri garria. Tradizioa ezkutatuko ez bada, eta ahalik eta zehatzen eta fierren iraungo badu, eta, gainera, eginik dauden literatura lanak behin betiko galduko ez badira, eta gero kreazio lanetako garaian tradizio eta literatura lan horiek presentzia indar tsua izango badute beren eraginez, beren ekarriaz eta beren barne oihartzunez..., orduan ezin uka oroimen landu baten eskakizuna eta beharra. Oroimen hori izan daiteke kolektiboa nahiz gizabanakoarena: kolektiboak talde, bailara edo herri baten literatura gorde eta erabiltzen du, baldintza batzuen barruan, agente bakar batek sekulan gogoan har ez dezakeena bilduz eta erakutsiz. Horren argigarri har daiteke Oiartzungo kantutegia, bertako herri memoriatik (1999) bilduma. Memoria hori gizabanakoarena denean, berriz, harrigarria dela esan ohi da, eta zinez memo ria harrigarria behar izan dute artistek eta berdin hartzaileek, herri mailako literatu ra prozesuan.

2. Alderdi literarioen ezaugarriak honako hauek dira:

2.1. Irudien eta ideien mugimendu azkarra. Funtsean ahozko literaturaren alderdi logikoa da hemen nabarmendu beharrekoa. Literatura mota horretako pentsaerak eta sentierak agertzerakoan, artistaren irudimenak harrigarriro egiten du txango ideia batetik bestera, sentimen batetik bestera. Eta literatura idatzian, berriz, eskuarki behintzat, nekezago eta astiroago, mailakatuago egiten dira horrelako pasabideak, logika zehatzagoz noski. Aipatu askatasun hori berezkoa du ahozko literaturak, literatura idatziak ez bezala. Herri literatura bizikizun eta esperientzia eginik duen pertsonaren baitan, etengabe barreiatzen da prelogikotasun bat. Mementoko afektu iragankorrak du garrantzia; eta joera nabaria du herri artistak elisioak egiteko, gauzak estilizatuki eskaintzeko. Askotan, erabiltzen dituen literatur egiturak, musikari atxikiak eta neurkera oso laburretan emanak, bortxatuak gertatzen dira, eta testua zeharo estilizatzera daramate.

Lau eratan emanik aurki daiteke irudien eta ideien mugimendu azkar hori, Manuel Lekuonak dioenez: a) elipsiak ugarituz; b) prozedura erretorikoak kenduz; c) logikaren eta denboraren ordenari ez jarraituz; d) irudien eta esanahien arteko loturak agerian ez jarriz, eta pentsabidearen logikazko abiadan jauziak eginez.

2.2. Artifizio erritmikoa . Lau osagai hartzen dira gogoan: errima, erritmoa, kan tua eta gorputz espresioa. Eta, jakina denez, osagai horiek zuzeneko zerikusia dute artelanaren iraunkortasunarekin eta, zeresanik ez, literatur ereduen edertze eta estetikarekin. Edozein artelanek, oso kalitate onekotzat ematen denean batez ere, iraunkor izatea merezia du; galtzea penagarri litzateke. Baina nola iraunarazi hai zeak daraman literatur saioari? Oroimenaren euskarriak azkartzeko eta sendotzeko, errimaren, erritmoaren, musikaren eta dantzaren laguntza oso baliagarri gertatzen da horrelakoetan. Testuari iraunarazteko baliabideak ezartzea litzateke artifizio errit mikoa eranstea.

Arrazoi pedagogikoak ere ez dira baztertzekoak testuaren artifizio hori onartze ko. Herriak gogoan ditu atsotitzen egitura neurtuak, bertsotan gorpuzturiko doktri nak, matematika erregelak ikasteko kantak, kontaeretan finkaturiko formula eta klixe neurtuak, zenbakitze kantuak, bertsotan emaniko lege eta arauak edota erro mantzeen lelo kantuak. Poesia epikoa bera, hitz neurtuz emaniko herri kondaira bai zik ez zenez, memorioan hobeto gordetzeko bertsotan paratua da.

Arrazoi estetikoak ere ez dira ahanztekoak; lau osagaiek (errimak, erritmoak, kantuak eta musikak) neurkera bat ezartzen dute literatur saioaren higiduran, eta horrek ez dezake atsegina baizik sor gizon-emakumearen arrazoizko izaeran. Agian esan daiteke, eskuarki behintzat, handiagoa dela ahozko literaturak artifizio erritmi koari dion atxikitasuna, kultur egoera horretan hitzak eta musikak uztartuko badira oso beharrezkoa da-eta erritmoa. Eta herri literatura nekezago egiten da bertso askatuaren moldeetara, batez ere molde horiek tradizio erreferentziarik ez daukate nean.

2.3. Teknika ez-klasikoak. Funtsezko gertatzen da ahozkotasunaren gaiaren ezagutzan eta erabileran bereizketa hau egitea: literaturaren aldetik, klasizismoare kiko hausturak erabakitzen ditu teknika alderdiak, berezitasunak eta herriak asma turiko prozedura zaharrak. Haurren literaturak teknika ez-klasiko horietako zenbait eskaintzen ditu, besteak beste. Oraindik hiru osagai erabiltzen ditu literatura honek: hitza, musika eta dantza. Eta prozedura orokorretan, berriz, hauek erabiltzen dira nagusiki: hitzen eta formulen errepikatzea, onomatopeia eta estilizazioa.

Abstrakziora daramaten teknikak markatzen dira. Teknika oso zaharrak, ez-klasiko ak agertzen dira.

Iruditeriari begiratuta, kopla zaharren legeetara isuriz, prelogikotasun bat naba ri da izadiko irudien erabileran, koherentziarik eta ageriko lotura logikorik ez baita go irudiaren eta olerkariak esan nahi duenaren artean. Konparaketa klasikoak eta juntagailua darama, edota kontzeptu bera errepikatzen du. Kopla zaharren joera ez-klasikoak erakusten du hori, esate baterako, kontzeptuak baino indar gehiago du sentimenak, irudien eta mezuen arteko loturan.

Herri antzertiaren ez-klasikotasunari buruz ere balegoke zeresanik. Ez ditu betetzen hiru batasun arauak: denbora, lekua eta ekintza. Eta oso estilizatuak ger tatzen dira antzezteko muntaia teknikak: antzokia, jantzien koloreak, sartu-irteneta rako ate jakinak, errepresentazio moldeak eta abar. Mundu hori guztia nahiko urru ti dago mundu klasikoak emaniko literatur garapenetik.

Bestalde, literaturgintzari begiratuta, ikus daiteke testu sistematizatuen eskasia handia dela ahozko literaturan, eta gutxi landuak direla eskuarki egitura zabalak. Herri literaturaren pusketak oso estimatzekoak eta preziagarriak izanik ere, memo ria hutsez baliaturiko saioek eta bat-bateko jardunek ez dute biderik ematen egitu ra zail eta nahasiak eraiki ahal izateko literaturgintzan. Zilargintza fina da herri tes tuen begi ninitzea. Txikia eta landua.

2.4. Testuaren gorabeherak . Ahotik ahorako transmisioan testuak aldaketak iza-ten ditu; literatura idatziak ez bezalakoak gainera, zabalik dauden testuak gertatze raino, hain zuzen.

Belaunaldiz belaunaldi egiten da transmisio hori, askotan gizaldiz gizaldi ere bai. Eta, denboraren joanean, testua helarazten duenak alda dezake testu hori: aberastu dezake, edo mugarritu zatiren bat, edo testua uki dezake garaiko hizkuntz joeren eskakizunen arabera, transmisoreak duen nortasunaren, sentiberatasunaren edota oroimen indarraren arabera. Izan ere, ahozko literaturaren subjektuak uste du usadiozko testu horiek ez direla inorenak, herriarenak direla, denena den tradizio altxorra osatzen dutenez, eta ukitu eta birmoldatu daitezkeela usadioari jarraituz.

Tradizioa indartsu badago, tradizioa euskalki beraren barruan egiten bada, eta igorlea oroimen sendoko artista bada, orduan testuak bizkortasun handiagoaz iraungo du. Baina testuaren galgarri gertatzen da tradizio indarra ahula denean, igortzerakoan euskalkiz aldatzen denean, igorlea oroimen makalekoa denean, edota ahozko zabalkundea baldintza txarragoetan egiten denean.

Dena ez da kaltegarri ibilbide horretan: denen artean tradiziozko estilo kolekti bo bat ere sortzen dute. Eta ez testugintzaren pertsonalizazioak hainbeste ukitu ondoren ezabatzen direlako bakarrik, baizik eta testuak ezaugarri bereziak jasotzen dituelako horrelako bilakabide baten ondoren: naturaltasuna, esentzialtasuna, intui zioz ehotako deskribapenak, lirismo eta dramatismo indartsuak, klixe sagaratuak eta abar; bakarka arituz gero, inork lortu ez ditzakeen arraitasunez eta freskotasu nez mamituak, noski.

[J. M. L.]

B IBLIOGRAFIA

A ULESTIA , G.: “Marcel Jousse y Manuel Lekuona: dos pioneros de la literatura oral” , RIEV , 39 (1994), 27-40 . J OUSSE , M.: Le style oral rythmique et mnémotechnique chez les verbo-moteurs ,

Gabriel Beauchesne, Paris, 1925 . L EKUONA , J. M.: Ahozko euskal literatura , Erein, Donostia, 1982 . L EKUONA , J. M.: Ikaskuntzak euskal literaturaz (1974-1996), Deustuko Unibertsi

tatea, Donostia, 1998.

L EKUONA , M.: “Aozko literatura” in Idazlan guztiak, Kardaberaz bilduma, 22-A , Gráficas Eset, Gasteiz, 1978 . L EKUONA , M.: Literatura oral euskérica , Zabalkundea, Donostia, 1936 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: literatura oral
     fr: littérature orale
     en: oral literature

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper