Orotariko Euskal Hiztegia k termino honen bigarren adieran, literatura arlokoan, ahapaldi zera dela zedarritzen du: neurtitz edo bertso lerro multzoa. A. Oihenartek erabili zuen lehen aldiz idatziz “Couplet de chanson” adiera horrezaz eta S. Pouvreauren eta F. Aizkibelen hiztegiek ere jasotzen dute. Hegoaldeko idazleetan
R. M. Azkueren hiztegiaren bidez hedatu zen XX. mendearen hasieran literatura arloko terminologia teknikoan. Ikus E STROFA .
[J. H.]