Antzerkiaren errepresentazioa gertatzen den antzokiko edo antzezteko lekuko gune jakina da; aktoreek errepresentazioa egiteko erabiltzen dutena, alegia. Orokorki, antzerti lanaren fikziozko giroa eratzen duen elementu multzoak osatzen du agertokia: dekoratuak, tramoiak, eta abar. Leku irekietan, behin-behineko oholtza izan liteke agertokia, hala nola, herri antzertian; eta hiri edo herriko plaza batean edo kalean edota belardian kokatzen da oholtza hori. Ikusleak agertokiaren aurrean daude, eta eserleku ilara zuzenak jartzen dira, edo zirkulu erdia osatuz. Hurbilenik dauden ikusleak baino gorago izan behar du agertokiak, denek ikus dezaten. Atzean, antzezle edo jokalarien bastidorea ezkutatzeko harresia edo oihalak egoten dira.
Musika joleak agertokiaren aurrean, behean, kokatzen dira, eta atzean ere bai zenbaitetan, edota, zuberotar pastoraletan bezala, atzean eta goian. Antzoki esta lietan, aurrean edo atzean koka daiteke musikarientzat leku bat. Italiar antzokietan, aurrean egoten da, eta beherago, musika joleak ikusten ez direlarik. Leku estalie tan, apaingarri tresnak gordetzeko eta ekitaldien arteko tarteak egiteko, agertokia ren aurrean oihal bat heda daiteke.
Agertokira sartzeko, bizpahiru ate dituzte jokalariek, italiar erako antzokietan. Europako agertoki gehienetan, bi sarrera nagusi daude, ezkerrean parkea eta eskuinean patioa. Aurretik eta erditik ere sar daiteke. Zuberotar pastoraletan, ager tokiko ezkerraldean onen edo khiristi en ate edo oihal sarrera urdina dago, eta eskui nean gaiztoen edo türk en ate gorria; erdian, zeruko sarrera zuria dago, eta hortik azaltzen dira elizgizonak eta aingeruak eta hortik ateratzen ere hildako onak.
[P. U.]
Ikus, halaber, A NTZOKI .