Adierazlea eta adierazia hizkuntz zeinu beraren bi alderdi eta osagaiak dira: adierazlea zeinuaren itxura da, adierazia gauzatzeko hots edo soinuez eta grafe mez osatua. Hotsez eta hizkiz osatua da adierazlea; adierazia, berriz, hiztegietako esanahiek osatzen dute, eta hiztunek ematen dizkioten gaineratiko zentzuek ere bai. Literaturaren sail gehienetan, adieraziaren erakargailutzat hartzen da adieraz lea eta bietarik lehenari ematen zaio lehentasuna. Baina, hitzak ekai batez osatuak diren ber, hotsak (fonemak) eta itxurak (grafemak) sorkuntzarako balia daitezke. Poesian, agerian dagoen zentzuaz gain, bigarren gaitasun bat eman ohi zaio adie razleari, bere baitako doinuagatik erabiltzen delako, soinuen batuketaren efektua eragin nahiz. S. Mallarmé poetak, eta haren ondotik beste anitzek, adierazle-adie razien arteko muga nahi izan dute hautsi, soinu jokoen bidez (aliterazio asonantzia) bereziki, hitzen zentzua bestelako bihurtzeko xedeak bultzaturik. Euskaraz ere landu dira poesian adierazlearen baliabideak, hala nola, beste askoren artean, J. A. Artzeren poesian.
[J. C.] Ikus, halaber, A DIERAZI , Z EINU .