abangoardia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ABANGOARDIA

(fr. avant-garde , armadaren lehen lerroko soldadu multzoa)

Hizkera militarretik datorren hitz hori Frantzian erabili zen lehen aldiz literatur mugimendu bat izendatzeko ( littérature d’avantgarde ). Bata bestearen ondoren sortu ziren zenbait joera berritzailetan mamitu zen abangoardia, hala nola, dadais moa, kubismoa, surrealismoa…, eta denek ezaugarri erkidea zuten: gainerako arte plastikoetan sumatzen ziren joerekin harremanetan egotea (bereziki pinturarekin eta zinemarekin). G. de la Torreren esanetan (1925), ordura arteko estetika errealista, naturalista edota sinbolistak alde batera utzi, eta adierazpen artistiko eta literarioa ren alorrean molde berriak sumatzen ahalegindu ziren abangoardiak.

Historikoki, bi abangoardia aldi bereizten dira: II. Mundu Gerra aurrekoa eta gerokoa.

1. Lehen abangoardia mugimenduak 1910etik aurrera sortu ziren, eta 1920-30 arteko hamarkadan izan zuten eragin gehiena. Lirika izan zuten adierazpide nagu si, nahiz eta antzertiaren eta narratibaren alorrean ere izan zuten garapenik. Eleberrien artean abangoardiako prosaren berrikuntza tekniko eta formalaren ere dutzat aipatu ohi dira, esate baterako, J. Joyceren Ulysses (1922), J. Dos Passosen Manhattan Transfer (1925, I. eta M. Lopez de Aranak euskarara itzulia. 1999) eta A. Huxleyren Brave New World (1932, X. Amurizak Bai Mundu berria itzulia, 1971).

Literaturaren historiaren teorialarien iritziz, modernitatearen iraultzak hiru pauso nagusi eman ditu: erromantizismoa, sinbolismoa eta abangoardiak. Modernitatearen lehen iraultza poetikoa erromantizismoak ekarri zuen XIX. mendearen hasieran, orduan jo baitzen lehen aldiz klasizismoaren aurka eta irrazionalismoaren alde, ide alismo filosofikoaren eraginpean –joera horrek XVIII. mendearen bukaeran izan zuen hasiera J. J. Rousseauren lanetan–; bigarren iraultza poetikoa sinbolismoak ekarri zuen; eta hirugarren iraultza, eta bortitzena, XX. mendearen hasieran sortu zen Europan, abangoardia ausartak azaldu ziren, eta idazleek bat-batekotasunaren alde eta irrazionalismo poetikoaren aukera egin zuten.

Abangoardia hitzaren adiera literarioaren hedadura aldatuz joan da urteetan zehar. Ch. Baudelairek (1864) erabili zuen lehen aldiz artearen arloan, idazle ezker tiarrak ironikoki aipatzeko asmoz. Gaur duen esanahiaz, aldiz, erromantizismoaren krisialditik sorturiko mugimendu literarioak izendatzeko erabili ohi da zentzu oroko rrean abangoardia hitza. Mugimendu horiek sinbolismoa zein dekadentismoa izan daitezke, edota XIX. mende bukaerako estetika aldakuntzaren bideetatik abiatu ziren zenbait joera. Halere, berez, XX. mendera arte ez dago benetan hitz egiterik abangoardiez. Espazio geografiko zabalean sortu ziren eta nazioarteko fenome notzat jotzen dira: Frantzian kubismoa zein fauvismoa garatu ziren (P. Picasso), Alemanian espresionismoa (W. Kandinsky, G. Träkl). Italian eta Errusian futurismoa garatu zen, Marinetti eta V. Maiakovskiren eskutik (euskaraz K. Izagirrek itzuli zuen azken horren obra: Poema antologia , 1993).

Imaginismoa deritzan abangoardia, berriz, Ingalaterran eta Estatu Batuetan (E. Pound) garatu zen. Abangoardietan gehien hedatu zen mugimendua surrealismoa izan zen, azkenean. Europako eta Ameriketako hainbat herrialdetan sustraitu zen. Hispanoamerikan, 1920an ezohiko irekitasuna nabarmendu zen Europako abango ardia horiekiko eta aipaturiko surrealismoaren eragin handia duen ultraismoa (1919 1922) sortu zen, dadaismoaren, futurismoaren eta kubismo literario edo kreazionis moaren eraginak bateratuz. (R. Buckley eta J. Crispin, 1973). Espainian, aldiz, J. M. Rozasek (1974) “generación de la vanguardia” bataiatu zuena da aipagarri, gehien bat “27ko belaunaldia” deitu izan bazaio ere.

Abangoardia osatzen duten talde guztion artean nagusitu ziren tradiziotik urruntzeko saioa eta ezagutza nahiz aurrerakuntza berrietarako bide ziren forma estetikoekin bat egiteko ahalegina. Alde batetik, I. Mundu Gerraren inguruan sortu zen dadaismoak (T. Tzararen buruzagitzaz) burgesiaren artea ukatzen zuen, zentzu estetikoan eta moralean, ironia eta ziorik gabeko ekintzak goraipatuz, nihi lismo erradikalaren izenean. 1924an A. Bretonen inguruan sortu zen surrealismoa, aldiz, oinarri sendoz abiatu zen aurkikuntza estetikoen bidetik, eta abangoardiako mugimendurik garrantzitsuena bilakatu zen. Surrealistek H. Bergson eta F. Nietzscheren filosofia zuten oinarritzat, eta S. Freuden teoriaz aberastu zuten litera turaren alorra.

Berez, R. Cansinos-Assensek 1919ko manifestuan esan zuenez, abangoardiek ez dute eskola bat osatzen, etengabeko berrikuntza mugimendu anizkoitza baizik. Abangoardia historikoa arte plastikoen eta literaturaren arloko talde baten lana da; talde horrek esperimentazioa bilatu du, eta forma eta espresio molde tradizionalen aurka agertu da. Abangoardiarentzat, hizkuntzaren berrikuntza orokorki onartzen diren postura etiko zein epistemologikoen aurka joateko era bat baino ez da; asko tan, errealitatea ulertzeko forma berrien alde egiten dute, muturreko subjektibitate an oinarrituz, edo zientzia moldeetako objektibitatea aldarrikatuz.

Aipatuez gain, adituen iritziz, abangoardien ezaugarri erkide hauek nabar mentzen dira: gatazkaren aldeko apustua, tradizio zaharren ukazioa, sinbolismoa ren, errealismoaren eta naturalismoaren suntsipena, adierazteko modu berrien aldeko joera, eragin moral, politiko eta erlijiosoetatik askatzeko ahalegina eta aska tasun osoaren nahia.

U. Ecok (1988) honako zazpi ezaugarri hauen bidez zedarritzen ditu abangoardiak: lehenik, ekintzaren aldeko joera agertzen dute, abenturaren lilura eta gogoa agertzeko ahalegin gartsua. Bestetik, antagonismoa erakusten dute, beti zerbaiten aurka egiten dute ekintza. Hirugarrenik, nihilismoa nagusitzen da eurengan, balio tradizionalen aurkako joera eta haiei erasoa jo nahia. Horren ondorioz, gazteriaren biziera goratzen dute eta ludismoa ere bai. Artea jokotzat hartzen da, eta jokoa nagusitzen da artea egiteko orduan, eta iraultza eta terrorismoa zentzu artistiko eta kulturalean aldarrikatzen dituzte: A. Bretonek adierazi zuen gisan, ekintzarik artistikoena jendeari tiro egitea da, arrazoirik gabe, ekintza beragatik bakarrik. Bestalde, berriz, bizitzaren larridura eta suizidioa nagusitzen dira irtenbidetzat, larriduraren agonismoa. Azkenik, arte arloan nork bere buruaren propaganda egiten du, bakoitzaren eredua bakartzat aurkezten da, eta, oro har, poetikak edo teorizazioak lan praktikoak baino garrantzi handiagoa du.

D. Estébanez Calderónek (1999), berriz, abangoardiako literaturaren beste zenbait ezaugarri bereizi ditu Espainiako esparruan. Lehenik eta behin, arte auto nomoaren aldeko apustua egiten da abangoardian: arteak bere legeak ditu, bere baitan itxirik dagoen mundua da. Kontatzeko era tradizionalek erabilitako espa zioaren, denboraren eta kausalitatearen legeak eten egiten dituzte, eta artea des humanizatua agertzen da: ez da historiarik, ez da sentimendurik, ez da aitorpenik. Irudimenak eta fantasiak literatura mundu liluragarriak sortzen dituzte, eta irudi hautsiak eta nahasmendu harrigarriak ekartzen; zentzurik ez duen artetik hurbil dabiltza. Hitzak, sugestio fonikoen eta lotura berezien bidez, balio magikoa lortzen du, gai baita objektuak esentzietara aldatzeko. Hortik dator, beraz, abangoardietan, irudi harrigarrien eta metafora ezohikoen mirespen nabarmena.

Abangoardiek aurretiko artea ez dute aintzakotzat hartzen. Jarrera hori nabar menagoa da Europako literatura mugimenduetan, eta ez horrenbestekoa Espainiako abangoardian, non bereziki 27ko belaunaldiko egileek loturak berregin baitzituzten herri lirikarekin eta tradizio barroko eta sinbolistarekin. Bestalde, artea ren kontzeptu jolastia eta transzendentziarik gabea, ingenioaren eta umorearen aldeko joera nagusitu ziren, eta berdin esperimentalismoa; aurrerapen zientifikoak eta teknikak eragin nabarmena izan zuten abangoardietan, batez ere futurismoan. Bestalde, kosmopolitismoak nahiz artearen zaletasun unibertsalak ere espiritu ire kia zedarritu zuen abangoardietan.

Abangoardiako joera guztietan gertatzen da egilearen eta publikoaren arteko harreman kontraesankorra. Alde etiko eta estetikoak aldatu nahia ezin da abango ardien probokazio gogotik banandu, ezen arte ordenatuaren oreka hautsi nahi du. Baina, artearen tradiziotik aldentzen denez arte abangoardista, irakurlearentzat zaila edo ulertezina bihurtzen da. Egoera horren aurrean, bide bi ditu artistak: arte burgesa borrokatu, ala arte produktua jendearengana helarazten saiatu, manifestu, happening en edo performance en bidez ezagutaraziz. Hasieran, merkatu baloreen ukazio nabarmena agertzen du abangoardiak, eta, ondorioz, ideologia politikoeta ra hurbiltzeko joera sarri izan dute mugimenduok, batzuek ideologia iraultzaileen alde (Errusiako futurismoak eta surrealismoak, esaterako); beste batzuek, ordea, ideologia kontserbatzaileen alde jo zuten (Italiako futurismoak). Lehen kasuan, artea gizarte aldaketaren tresnatzat dute idazleek; bigarrenean, modernitatea era bitalistan eta supergizonaren ikuspegitik ikusten da, edo, alderantziz, dekaden tetzat eta kaltegarritzat jotzen. Kasu bietan, hala ere, artista modernoaren krisialdia lehertzen da abangoardietan: XIX. mendean, positibismoan eta aurrerakuntzetan sinesten zenean, artistak gizartearen barnean lan egin zezakeen, nortasun arazo rik gabe; baina, errealitate berriak burgesiak sorturiko mundu ikuskeraren aurka agertzen direnean, krisialdiaren lekuko bihurtzen da artista, eta bide bikoitza gera tuko zaio: etorkizun berriaren bila abiatu, ala arrazoiaren bukaera azaltzen duen gizarte berrian sinetsi.

2. 1918-1930 arteko lehen abangoardia mugimenduen ostean, II. Mundu Gerraren ondoren bereziki, esperimentazioaren aldeko beste mugimendu berritzai le bat sortu zen, 1950-1960 bitartean. Aurrerakuntzaren gizartea interpretatu nahi zuten artista taldeak sortu ziren. Abangoardia berriok lehenengo abangoardiakoen bortizkeriarik edota suntsitu nahirik ez zuten, baina errebindikazioaren alde agertu ziren, bereziki kultura industriari eta komunikazio sistemei aurre egiteko.

Abangoardia berriak marxismo kritikotik, psikoanalisitik eta antropologiatik sortu dira hein handi batean. Alemanian, G. Grass eta H. Böllen inguruan talde bat sortu zen, demokraziaren eta herrialdearen berpizkunde intelektualaren aldarrikapenean bat eginik. Frantzian Tel quel aldizkariaren inguruko taldeak (R. Barthes, Ph. Sollers,

M. Robbe-Grillet) kultura tradizioaren aldaketa proposatu zuen, estrukturalismoaren eta S. Freuden psikoanalisiaren argitan. Estatu Batuetan, era askotako taldeak sortu ziren: pop-art , underground zinema, eta antzerti performance a. Abangoardiako esperimentazioa agortzen doala dirudi gaur egun, tradiziora itzuli beharrez edo posmodernismoak egiten duen abangoardiaren irakurketa manieristaren eraginez.

Euskal Herriko literaturan, oso berandu heldu da abangoardia. J. M. Agirre “Xabier Lizardieta E. Urkiaga “Lauaxeta”ren aldarrikapenetan, abangoardiatzat jotzen da euren berritze lana, hots, modernitateari emaniko erantzun estetikotzat. Eta, berez, euskal poesiaren berritzaile izan ziren, mendebalde osoko 1918-30 arteko lehen abangoardien garai bertsuan. Euren asmoa eta jomuga berriztapen hori burutzea izanik ere, askoren iritziz, bien lana sinbolismo edota modernismo berankor batean kokatzen da, modernitatearen bigarren iraultza sinbolistaren urrats hori garatu gabea baitzen euskal literaturan. Euskal literaturaren arloan, bide berrien iragarle izan ziren neurrian soilik dira abangoardiakoak, eta ez munduan agertu ziren mugimendu abangoardiazaleen zentzu osoan. Halaz ere, Lauaxetaren Arrats-beran(1935) liburuan han eta hemen agertzen dira europar abangoardiaren zantzuak. “Langille eraildu bati” poemak, adibidez, objektualismo eta teknikarekiko atxikimendu berezi bat erakusten du, eta “Mutxurdinaren ametsak”, berriz, nolabaiteko amets giroarekiko lotura. Era berean, Bilboko Hermesaldizkariaren inguruan ere agertu ziren abangoardiaren zenbait zantzu; esaterako, E. Poundek argitaratu zuen artikulu bat aldizkari horretan. Dena dela, gerraosteko lirikan mamitu zen batez ere abangoardia. Nihilismoaren eraginpean idatzi zituen J. Mirandek bere poemak, F. Nietzscheren itzalean, baina formaren aldetik post-sinbolistatzat jo daitezke poema horiek. J. A. Artzek olerkiaren alde grafikoa, fonikoa eta espaziala esploratu zituen, kaligramak landu zituen, forma hutsaren bidez esanahia azaltzeko asmoz, eta arte-en arteko elkarrizketa bultzatu zuen bere poesian (Isturitzetik Tolosa barru, 1968). Geroztik, abangoardiak, eta bereziki surrealismoak, B. Atxagaren Etiopiaren bidez (1978) izan zuen sarrera bizia euskal literaturan. A. Rimbaudek sorturiko ildoei jarraituz, espresionismoa eta surrealismoa integratu zituen bere lan hartan, eta esan daiteke, Artzek jarraitzailerik izan ez badu ere, B. Atxagak euskal poesian abangoardia hedatzea iritsi zuela. Bestalde, K. Izagirreren eta beraren jarraitzaileen lanetan surrealismo xumea ageri da, estiloari atxikia, bai Ustelasailaren bidez, eta bai Susataldekoek egindako lanaren bidez. J. Sarrionandiak ere landu du idazkera mota bat, literatura tradizionala eta surrealismoaren irudiak biltzen dituena. Gaurko poesian, bada, erraz suma daiteke abangoardiaren eragina.

Narratiban, Nouvelle Roman etik hain hurbil zegoen R. Saizarbitoriaren lehen liburuetako objektualismoak eman zion hasiera esperimentazioari ( Egunero hasten delako , 1969). Ildo beretik, nobelaren desagertzearen teoriaren izenean hainbat nobela sortu ziren Euskal Herrian. Bestalde, ez da ahaztu behar, hein berean, ipuin fantastikoaren azpian ere, surrealismoaren eragina agertzen dela. J. L. Borges, F. Kafka edo J. Joyceren eraginpean idatzi dute gaurko hainbat euskal idazlek, aban goardiaren bideak jarraituz.

[J. K.]

Ikus, halaber, D ADAISMO , E SPRESIONISMO , F UTURISMO , K REAZIONISMO , S URREALISMO , U LTRAISMO .

B IBLIOGRAFIA

E CO , U.: De los espejos y otros ensayos , Lumen, Barcelona, 1988.

M ICHELLI , M. de: Las vanguardias artísticas del síglo XX , 4. argit., Alianza Editorial , Madrid, 1984 . R OZAS , J. M.: La generación del 27 desde dentro . Textos y documentos , Alcalá ,

Madrid, 1974 . T ORRE , G. de: Historia de las literaturas de vanguardia , jat. 1925, Guadarrama , Madrid, 1974 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: vanguardia
 fr: avant-garde
 en: avant-garde

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper