metafora - Literatura Terminoen Hiztegia

 
METAFORA

(grek. metaphora , harantzago daraman hitza)

Bi osagairen artean dagoen antzekotasunean oinarriturik, errealitate bat beste baten izenarekin ordezkatzen duen prozedura literarioa da metafora. Tropoa da. Hori da Aristotelesen garaitik gaur arte metaforak izan duen definizio tradizionala: “Termino metaforikoaren eta errealaren arteko antzekotasunari esker gertatzen den lekualdaketa, ordezkapena zein konparazio eliptikoa”. Lauaxetak, adibidez, hona ko hau idatzi zuenean:

“Andaparan ura dago

zidar-litsa makal artez.”

Zilarrezko marraz aipatu du ura, pentsatzen delako badagoela zerbait antzeko zilarraren eta uraren artean: kolore argi dirdaitsua.

Aristotelesek eta Kintilianok metafora analogian edo antzekotasunean oinarritu rik agertzen den konparazio inplizitu gisa definitu zuten, izan ere, ura eta zilar marra, zilar litsa, zerbaitetan berdinak dira, eta zerbaitetan ezberdinak. Konpa razioetan beti dago “adierazpide erreala” (ura) eta “adierazpide ebokatua”, oro har, “irudi” deitzen dena (zilarra).

Lauaxetaren beste bertso batean hauxe agertzen da:

“Itxaso orren narru nabarra pantera batena irudi.”

Adierazpide erreala itsasoaren azala (narrua) da, eta irudia panteraren azala, poetak bien arteko elkartzea egin du loturaz konparaketaren zeinua, “irudi” hitza, erabiliz. Metaforan, konparaketaren lotura egiten duen hitza desagertu ohi da. Metaforan, beraz, adierazpide errealaren eta irudiaren arteko antzekotasunak ziur

tatu du lotura, uraren eta zilarraren arteko loturak edo itsasoaren azalaren eta pan teraren azalaren arteko berdintasunak.

Erretorika klasikoaren joera horrek eragin handia izan du XX. mendera arte. R. Jakobsonen ikerketak frogatu duenez, metafora literatur espresiobidea izan aurre tik, linguistikari dagokion fenomenoa da; konparazio fenomenoa izan aurretik, antzekotasunaren bidez errealitateak izendatzeko sortzen den ezagutza-bide eta izendatze prozesua da, eta, horren arabera, metafora hitzak adierazten duen erre alitate biren arteko antzekotasunean oinarrituriko lekualdaketa, ordezkatze proze sua da. Zenbait kasutan, ordezkatzea hitzen arteko elkarketaz gertatzen da eta beste batzuetan ordeztuz soilik. Lehen kasuan, “metafora soila edo arrunta” ager tuko da, idazleak hitz biak, bata bestearen ondoren ematen dituenean, Lauaxetaren bertso honetan bezala: “Gastaro, eder dan lorea”, non hitz erreala “gaztaroa” eta irudia, “lorea”, batera agertzen diren. “Metafora purua” da irudiak hitz erreala era bat ordezkatzen denean. Lauaxetak “Egaz dabil arranua” esaten duenean, agertu du irudia: “arranoa”, baina isildu egin du termino erreala: maiteen pozak gora egi ten du arranoa balitz bezala.

Metaforaren zenbait klasifikazio egin dira, irizpide morfosintaktiko eta semanti koetan oinarrituz.

Morfosintaxiari begiratuta, honelako metaforak izendatu dira:

  • Izenen metafora. Metafora izen batean errotu da, baina izena hainbat modu tan ager liteke:
  • Aposizioaren bidez: Gastaro, eder dan lorea”.
  • Ordezkatuz: (Egal urdiñak: zerua) “Egal urdiñak dardarka airian ”.
  • Metaketa: “Moskorra, / gabaren azken altxorra; / bixitzak / ostuten daustaz jorralak”.
  • Sintagma preposizionala: “Zenbat ispillu zidarretan”.
  • Izenondo metafora: “bitxidor hori dago argitsu”.
    • Aditzean oinarrituriko metafora: “Lurrera jausten dira itzalak”.
    • Semantikaren aldetik metaforak era honetan banatu dituzte:
  • Antropomorfikoa, landareei zein gauzei gizakien ezaugarriak gehitzen bazaizkie: “Ixil zagoze zugatzok!”. “Makalak egon-ezin ”.
  • Zoomorfikoa, alderantziz gertatzen denean, animalien eta gauzen ezauga rriak eskaintzen zaizkie gizakiei. Lexikoaren aldetik arruntak dira eguneroko hizkeran agertzen diren metaforak, eta horiei “metafora lexikalizatuak” esa-ten zaie. Esate baterako, esaera arrunta da hegaztiak alaitasuna eta arinta suna metaforizatzen dutela, “txoriak baino alaiago ibili”. Era berean, literatu ran sarri aurki daitezke horren adibideak: “Ai, txoria banintz gainik gain nenbilke ” ( Lizardi, “Mendi-gaina” )

Historiaren aldetik, aldaketa handiak gertatu dira metaforaren prozesuan. Metafora tradizionalek era logiko eta ulerterraz batez egin ohi zuten irudiaren eta errealitatearen arteko jauzia. Poesia modernoan ez da hori gertatzen, eta metafora askoz ere irrazionalago bihurtu da. “Hiri honetako jantzia udazken honetan lanbroa da” esaten duenean B. Atxagak lanbroak sortzen duen nostalgia mina izan beharko luke kontuan irakurleak eta ez, soilik, jantziaren eta lanbroaren arteko antzekotasuna.

Abangoardien eraginez, poesia modernoan gertatu den metaforaren erabilera eta ulertzeko erak kontuan izanik, metafora ulertzeko eta definitzeko hainbat modu aurreratu dira. Pragmatikan, metafora idazle eta irakurleen artean sortzen den “elkarrekiko kognizio-ingurunea” da, “hiztunaren asmoan eta honen isla den esal diaren esanahian” dagoena. Bestalde, Konstantzako Eskolak sorturiko Harreraren Teoriak proposatzen duenez, abangoardiaren ondoren sortzen den metafora hiztu nak bidali duen “hutsune marka” izango da, eta irakurleak bere bizi esperientziara jo eta “hutsune marka” hori bete beharko luke.

Psikoanalisian, S. Freudek metafora alde psikologikotik aztertu zuen, eta alda kuntza prozesuan bide bat aurkitu ametsen munduan murgildu eta norbanakoa aztertzeko. Freuden ustez, ametsetan eta metaforetan aldaketa, ordezkatze eta lekualdaketa prozesuak gertatu ohi dira, eta ordezkatze horren bidez, irudiaren bidez, norbanakoak estali egin ohi du errealitatea. J. Lacanek ere bide beretik jarraitu du, eta ametsen “kondentsazio prozesua”ren fenomenoa aztertu du meta fora bat legez, hots, norbanakoaren desioak arbuiatzen duen mezua komunikatzen omen duen metafora legez. Psikoanalisiak eragin nabaria izan du surrealismoak egin duen metaforaren erabileran, izan ere, metaforan elkartzen diren osagaien arteko harremana antzekotasun logiko eta formalen legepetik askatu du, eta, ametsetan bezala, inkoherenteak diruditen parekotasunak ezartzen dira.

[J. K.]

Ikus, halaber, P ENTSAMENDU FIGURA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: metáfora
 fr: métaphore
 en: metaphor

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper