genero - Literatura Terminoen Hiztegia

 
GENERO

Generoak egitura ereduak dira, eta literatur egituren ereduak zedarritzerakoan, egitura antzekotasuna, tematika eta diskurtso literarioaren modalitatea hartu izan dira aintzakotzat. Generoak testuak sailkatu eta taldekatzeko irizpide gisa erabiltzen dira, eta idazle nahiz irakurleentzat erreferentzia marko gisa balio dute. Genero hitza latinetik dator ( genus-generis ), familia, espezie edo klasea esan nahi du berez, eta Gramatika Klasikoan nahiz Logikan erabili izan da hainbat kontzeptu izendatzeko.

Literaturan testuen sorketan eredu gisa balio duten molde artistiko idealak dira generoak teoria klasikoan, eta Zizeronek zentzu horretan erabili zuen hitz hori Oratoria tratatuan. Mendebaldeko kulturan tradizio luzea duen literatur generoen teoriak zedarritu ditu haien jatorria, garapena, elkarrekiko harremana eta kopurua. Gaiaren alderdi horiekiko ikuspuntuen garapenaren historia luzean hiru epe nagusi bereizten dira: Epe Klasikoa (Platon eta Aristotelesen garaietatik hasi eta XVIII. men deko neoklasizismo arte), klasizismoaren aurkako oposizio kritikoa edo Epe erro mantikoa deritzana (F. Hegelen Estetika n mamiturikoa), eta, azkenik, generoen teo riaren birplanteatzea, Formalismo Errusiarrean eta XX. mendeko kritika eskola berrietan oinarriturik.

1.- Aro klasikoa. Generoen teoria klasikoa Grezian sortu eta garatu zen lehenik, Platonen eta Aristotelesen obretan bereziki. Gero hobeki finkatu eta zedarritu zuten Horazio, Zizeron eta Kintiliano erromatarrek. Platon (K. a. V) izan zen Errepublika n hiru fikzio poetiko mota bereizi zituena: narrazioa ( ditiranboa , non poetak kontatzen duen gertaera osoa), tragedia eta komedia, (non pertsonaiak berak mintzatzen diren), eta kontalariaren nahiz pertsonaien ahotsak tartekatzen diren epika ( epopeia eta beste poema batzuk).

Aristotelesek (K.a. IV) generoen sorrerari buruzko hausnarketa egin zuen, eta gizon-emakumeon erritmorako, kanturako eta mimesi rako berezko jaiera horren emaitza dela esaten zuen; beraz, mimesi edo imitazio poetikoaren ondorioz sortu ziren tragedia eta komedia. Generoen arteko sailkapen irizpideei buruz, esaten du lehenik imitaziorako erabiltzen diren baliabideen arabera sailkatu behar direla (errit moa, kantua edo bertsoa erabiltzen duten ala ez), gero imitatzen dituzten errealita teen arabera (pertsonaiak gizonen maila altuagokoak, parekoak ala apalagoak diren), eta, azkenik, erabiltzen duten imitazio moduarengatik: narratiboa eta dra matikoa. Ondorioz, moduaren arabera bi genero horiek bakarrik berezi zituela esa-ten da: genero narratiboa edo diegetikoa eta dramatikoa edo mimetikoa. Horietaz gain ordea, Poetika n beste espezie poetiko batzuk ere aipatzen ditu, S. Minturnoz geroztik ( L’Arte Poetica, 1564) genero lirikoa deitzen den horretan bil litezkeenak, baina horretan ez datoz bat aditu guztiak, eta, zenbaiten iritziz, Aristotelesek ez zuen lirika imitaziotzat jotzen.

Latindarren erretorikak bereziki Horazioren Epistula ad Pisones izeneko testuan du abiapuntua (K.a. I). Horaziok ikuspegi berri bat hartu zuen, generoak irizpide tematiko, metriko eta estilistikoetan oinarriturik sailkatuz. Izan ere, haren iritziz, genero bakoitza tematika eta forma metriko berezi baten elkarketaz karakterizatzen da: epopeia (genero epikoa), dramatika (tragedia nahiz komedia) eta elegia nahiz satira eta lirika modu berezituak ere aipatu zituen. Izan ere, ez zuten lirika genero berezitutzat aitortzen, eta haren formak banaka harturik aztertzen zituzten: oda, ele gia, satira… (R. Wellek, A. Warren, 1948).

Erretoriko latindarren artean bereziki aipagarri da Kintiliano (I K.o.), Institutio Oratoria liburuan generoen teoria klasikoaren hirukotea finkatu zuelako (genero epi koa, lirikoa eta dramatikoa) eta laugarren genero bat erantsi zuelako, genero didaktikoa (oratoria, historia eta filosofia biltzen zituelarik).

Erdi Aroan ezagutzen ziren generoen teoria klasikoaren zenbait alderdi; batez ere Aristotelesen teoriaren irizpideak iraun zuten modu batera eta bestera, baina, nolanahi ere, Horazioren genero teoriatik abiatzen da Erdi Aroan eragin gehiena izan zuen korrontea, aipatu den Epistula n eta Zizeronen erretorikari buruzko De inventione eta Rethorica ad Herennium deiturikoan oinarriturik. A. García Berrioren iritziz (1992), genero sailkapen klasikoetan koherenteena Erdi Aroko erretorikan egin zen, hiru ikuspuntu harturik: diskurtsoaren modalitatearen arabera (genero demostratiboa, deliberatiboa eta judiziala), estiloaren arabera: sublimea, ertaina, apala (berez Horazioren planteamendua dena) eta imitazioaren araberakoa: gene ro dramatikoa, narratiboa eta mistoa.

Errenazimentuan, generoen teoriak hausnarketa epe luzea izan zuen eta gaiaz aritu zirenen artean bereziki aipagarria gertatzen da S. Minturno, L’Arte Poetica (1564) izenekoan hiru genero klasikoak finkatu zituelako gaur erabiltzen diren dei turekin: poesia dramatikoa, poesia lirikoa eta poesia epikoa (hiru ataletan zatitua: prosazkoa (dialogoa eta novella ), bertsotan eginikoa (himnoa eta epigrama), eta bien nahasketa (nobela pastorala). Deitura horiek onartzen dira harrezkero, eta, gai nera, haren garaian sorturiko literatura mota berriak sailkapen horretan biltzen asmatzeko gaitasuna izan zuen.

XVIII. mendeko neoklasikoen artean egiten diren genero sailkapenen irizpidee tan (N. Boileau, I. Luzán, L. A. Muratori…) irizpide tematikoak eta metrikoak tarte katzen dira eta generoen ezaugarri metriko eta formalak gaiari egokitzean zorroz tasuna eskatzen da, “egokitasun” decorum aren irizpide arautzailean oinarrituz. Neoklasikoek etengabeko zailtasunak izan zituzten, ordea, garaiko literatura molde berriei sailkapenetan tokia egiteko, hala nola, nobelari eta kazetaritza saiakerari edo bukaera atsegineko drama serioari.

2. Generoen teoria erromantikoa . Neoklasikoek beren garaiko genero berriak sailkapen klasikoetan onartzeko zeukaten ezintasun hori teoriaren alderdi argala bilakatu zen, eta poetika neoklasikoaren zutabeak izandako generoen purutasuna, unitateen arauak, egiantza eta “egokitasun” edo decorum aren irizpideak galtzera doaz pixkanaka; horren ordez, Sturm und Drang (ekaitza eta kemena) erreakzio antiklasikoaren eraginez, artelanaren banakotasuna eta artistaren goi-argia edo ins pirazioa aldarrikatu zuten, eredu eta arau guztien gainetik.

Erromantikoen garaiko kritika prozesu horren mamitzea F. Hegelen Estetikan egin zen (XIX. mendean). Hegelen sistema filosofikoan artearen zeregina da, sentitzen dena zehazterakoan, Absolutua, egiaren edo edertasunaren eredua irudikatzea, eta literatur artelana edertasun absolutuaren eredura hurbiltzeko saio bat da. Hurbiltze saio hori egiteko, literatura generoak edertasun ideal hori adierazteko molde konkretuak eta haren errepresentazio sinbolikoak dira. Haren ustez, hiru fase gertatzen dira generoen garapeneko prozesu dialektikoan: lehenik, tesia dator, objektiboa; gero antitesia, subjektiboa; eta azkenik sintesia, biak batera. Horrenbestez, lehenik epika sortu zen, ikuskera objektiboa nagusi zelarik; gerora, ikuskera subjektiboa, lirika hain zuzen ere. Azkenik, berriz, dramatika dator, epikaren objektibotasuna eta lirikaren intimitatea biltzen dituena.

XIX. mendearen bukaera aldera eginiko generoen teoriaren formulazioetako bat

F. Brunetièrek egin zuen; garaiko joera eboluzionistei jarraituz, esan zuen naturaren espezieen modura ezberdintze prozesu batetik abiatzen zirela literatur generoak, eta, gero, hazi, heldu, agortu eta galdu egiten zirela.

3.- XX. mendean teoria birplanteatzea . Hogeigarren mendean, XIX. mendeko determinismo eboluzionista horren nahiz neoklasikoen sailkapen zurrunen aurkako erreakzioa sortu zen. Benedetto Crocek Estetika liburuan (1912, K. Biguri, 1996) generoen sailkapena baliogabetzat salatu zuen, artelan ororen originaltasunaren eta sormenaren askatasunaren izenean, eta horretarako argudiatu zuen ohiko sail kapen zurrunetan nekez sar zitezkeela sortzen ari ziren genero berriak. Bestetik, errusiar formalismoak generoen formulazio berria proposatu zuten. Besteak beste,

B. Tomatxevskiren iritziz (1925), genero literarioa eraikuntza prozedura nabarien multzoa da, eta prozedura horiek genero ezaugarriak direla esan daiteke. Prozedura horiek genero bakoitzeko obren barnean datzan hezurdura modukoa osatzen dute, bigarren maila batean bestelako ezaugarri gehiago izanik ere. Obren “gainerako ezaugarri berezi” horiek erakargarri gerta daitezke beste egile batzuentzat, eta horien gainean genero berri bat sor lezakete, bigarren mailako pro zedurak ziren horiek genero berri edo berritu horren funtsa bilakatuz. Horregatik, garapen bat eman daitekeelako, ezinezkoa da generoen sailkapen aprioristikoa eta finkoa egitea, betiere garai jakin bati dagokiona egin daiteke, dagoeneko sortua dagoena deskribatuz. I. Tinianovek ere generoaren garapenaren berezkotasuna aipatu du, izan ere, haren iritziz, ez dago bere horretan dirauen genero eredu fin korik, eta berez literaturaren osagaia den hizkuntza, nahiz hizkuntza hori literatura bilakatzeko erabiltzen den modua, guztiz aldatzen dira sistema literario batetik bes tera. Generoaren ezaugarriak berak ere aldatu eta garatu egiten dira, beraz. Biek ala biek generoen dinamismoa azpimarratu dute.

R. Jakobson ( Linguistics and poetics , 1958) hizkuntzaren funtzioei buruzko teo rian oinarritu zen hiru generoen arrazoiketa egiteko: Genero epikoan, gaiaren azal pena hirugarren pertsonan egiten da, eta funtzio erreferentziala indartsua da; gene ro lirikoan, aldiz, lehenengo pertsonan egiten da, eta funtzio adierazkorra eta emotiboa indartzen du; genero dramatikoan, aldiz, bigarren pertsona funtsezkoa da, eta funtzio konatiboa indartzen da bereziki. D. Combek honela adierazi zuen Jakobsonen proposamena ( Les Genres littéraires , 1992):

Pertsona Funtzio emotiboa (éthos) Funtzio konatiboa (pathos) Funtzio erreferentziala
Ni Lirika
Zu Dramatika Lirika
Bera Epika

Jakobsonek bi tropo nagusiekin jarri zituen harremanetan generoak: poesia metaforarekin, eta metonimia narratibarekin. Beraz bi ardatzen arabera eraturik dago mintzairaren hautapena eta konbinazioa: paradigmaren barruan hautatu, eta sintagman konbinatu. Metaforak paradigman dagoen osagai bat beste batez ordezkatzen dute. Metonimiek, ondoan dagoenaz. Ondorioz, hiruko sailkapenetik biko zatiketara jotzen du: poesia eta prosa daude soilik, funtzio poetikoa eta funtzio erreferentziala.

Beraz, estrukturalistek ere sakoneko egiturekiko harremanetan aztertu dituzte generoak: Tipo literarioak definitzeko saioa egin dute, eta sakoneko egituraren bidez definitu dituzte: haietan nagusi den figura erretorikoaren arabera, hurbilen duten diskurtso motaren arabera, edota modu monologikoa eta dialogikoaren ara bera. Eta, horregatik, Todorovek ukatu egiten du kontzeptu baztergarriak direnik generoak literatura modernoan: transgresioa egiteko beharrezko da araua izatea, generoa izatea ( Littérature fantastique ).

Estrukturalistek generoaren kontzeptuaren ikuspuntu esentzialista eta arautzai le bezain zurruna kritikatu dute, eta ordez diskurtsoaren kontzeptua bultzatu. Esaterako, O. Ducrot eta Todorovek genero historikoaren eta genero teorikoaren arteko bereizketa egiten dute: lehenengoa garai jakin bateko obretan nabarmendu tako ezaugarrien multzoa da, eta genero teorikoa edo tipoa, aldiz, diskurtso moda litateen gaineko teoriatik eratorritakoa. G. Genettek ohartarazten du aurrenik beha rrezkoa dela testuen diskurtso modalitateak bereiztea, eta horrela bakarrik nabarmendu ahal izango dela zein diren alderdi generikoak. Bat dator, beraz, beste zenbait kritikarik diotenarekin: generoei buruzko poetika eta tipologia generikoa egi tera iristeko, nahitaez genero historikoen azterketa eta deskripzioa egin behar dela lehenik (Tomatxevski, C. Guillén, F. Lázaro Carreter).

Aipaturikoez gain, XX. mendean zehar generoei buruz eginiko hainbat azterke ta dira aipagarri; besteak beste: A. Jolles, genero literarioen morfologia baten egi lea ( Formes simples , 1930; fr.: 1972). Literaturaren azterketa zehatza egiten du forma sinpleak bildu, ez estilistikak ez erretorikak ez poetikak atxiki gabekoak, legenda, gesta, mito, asmakizuna… eta genero literario garatu edo jasoekin harre manetan aztertu ditu. Bestalde, interesgarria da N. Fryeren arketipoei buruzko lana ( L’anatomie de la critique , 1957; fr.: 1969), zaila bada ere sailkatzen, aldi berean aristotelikoa, formalista eta jungianoa delako. Aipagarri dira, gisa berean, beste zenbait teorialari garrantzitsu ere, bereziki K. Hamburger, Logique des genres litté raires (1957; fr. 1986), E. Staiger, Les concepts fondamentaux de la poétique (1946; fr.: 1990), P. Heraldi (1972) eta M. Bakhtin (1978); azken horrentzat, generoen kon tzepzioa teoria literarioaren funtsezko kontzeptua da, bi genero mota bereizten dituelarik: genero monologikoak eta genero dialogikoak, eta azken horien artean kokatzen du nobela, polifonia dela bide.

Pragmatikaren eta semiotikaren jarraitzaileek (M.L. Ryan eta W. Raible, 1988) literatur generoak diskurtso jarduntzat hartzen dituzte; harreraren estetikaren alde koek (W.D. Stempel, 1988), berriz, irakurleentzako igurikimen esparrutzat.

4. Gaur egungo ikuspegia. Genero literarioen aipamen kronologiko honen ondo riotzat esan daiteke generoaren kontzeptua, sailkapen irizpide gisa harturik, iraunkor gertatu dela kritika literarioaren garai guztietan, eta aintzakotzat hartzen dela irakas kuntzan ez ezik ikerketa literarioan ere; jakina, irakurleen harreraren aldetik ere bai (argitaletxe nahiz irakurleen aldetik), idazleentzat ere erreferentzia eta orientabide gisa jokatzen dute, igurikimen eta iritziak osatzerakoan.

Egia da erromantizismoaz geroztik kritikatu izan dela generoen balio kritikoa eta emankortasuna, baina neoklasizismo garaian generoen teoriak harturiko norabide zurrun eta arauemailearekiko erreakzioa izan zen batez ere. Gaur egungo kritikan behintzat gehienbat onartzen da sailkapenerako baliabide emankor direla genero ak, baina betiere izaera deskriptiboa azpimarratuz. Aristotelesez geroztik, genero ak bi zentzutan hartu izan dira eredu tipo eta genero historiko modura, eta gaur egungo kritikan azken zentzu hori nagusitu da bereziki, generoen izaera historikoa eta deskriptiboa harturik. Ikuspuntu horretatik harturik, generoa, gaur egun, zenbait konposizio ezaugarrien multzo banaezinez osaturik dago, hala nola, forma, egitura, tematika, modua eta tonua. Osagai horien ondorioz, egitura horiek erreferentzia gisa balio dute idazle nahiz irakurleentzat.

Literatur generoen aldakuntza edo bilakaeraren sintesia eginez, hiru genero nagusitan banatu izan dira idazlan literarioak. Antzinateaz geroztik Mendebaldeko kulturan bereizten diren sail dramatiko eta narratiboen ondoan, modu lirikoak ere bere tokia erdietsi du erromantikoek egin zuten genero berrantolaketaren ondotik. Sailkapen horretarik heldu dira gizarte osoan –hezkuntzan, argitarapenetan, kritika gintzan– erabiltzen diren literatur mota nagusiak, erran nahi baita: antzertia, narra tiba eta poesia. Hiru mota ospetsu horien ondoan, laugarren bat ere agertuz joan da, saiakera, hain zuzen. Horretan, beste sailetan sartzen ez diren testu motak biltzen dira, hala nola, esplikatiboa, espekulatiboa eta itxura askotako dokumentu anitz. Guztiz hedatuak, finkatuak eta onartuak izanik ere, genero horiek etengabe eztabaidatu eta birmoldatu dira literatur teorian, eta idazleen artean ere bai. Literatur sail horien bereizteko, hainbat irizpide erabili izan dira eta aldatuz joan dira, garaiez garai; irizpide historikoak, estetikoak, erretorikoak edo soziologikoak baliatu izan dira. Halarik ere, kultura orokorrean eta eguneroko erabilera arruntene an, genero bakoitzak bere arauak dauzka; beraz, ezaugarri praktikoak eta azpisail finkatuak bereiz daitezke.

A. Compagnonek ( Le démon de la théorie, 1998) dioenez, teoria literarioarentzat –XX. mendean gailendu diren formalismoentzat, errusiar formalismotik estrukturalismo raino– genero literarioak ez dira pertinentea; testuak eta literariotasunak bakarrik izan dute entitatea. Abangoardia literarioek eta haiekin batera garaturiko teoria lite rarioek ere akituriko eredutzat jo dituzte generoak. Izan ere, utopia abangoardistak generoen abolizioaren aroa aldarrikatu zuen, baina H. Michaux-ek idatzi zuenez, “Les genres littéraires sont des ennemis qui ne vous ratent pas” ( L’Époque des illu minés ). Genero literarioak tiroan hutsik egiten ez duten etsaiak dira, eurak dira azka rrenak.

Teoria literarioarentzat, generoa, egilea, estiloa eta beste zenbait kontzeptu, nozio historikoak, ideologikoak, esentzialistak eta klasikoak dira. Baina genero lite rarioak hainbat arrazoiren poderioz aintzakotzat hartu behar dira gaur egun ere. Alde batetik, erretorika berria berriro jarki da teoria eta historia literarioaren aurrean, eta genera dicendi (diskurtsoaren generoak) berreraiki ditu. Ondorioz, G. Genettek eta Tz. Todorov teorialariek berritu egin dute generoei buruzko hausnarketa eta generoen sistemari buruzkoa. Bestalde, Harreraren Estetikak teoriaren arreta alda tu egin du testutik irakurketara, eta, jakina, irakurketaren kategoria gisa, hain zuzen ere, ukaezinezko nozioa da generoa. H. R. Jausseren horizon d’attente edo irakur learen igurikimena, hain zuzen ere, irakurleak aurkitzea espero duenaren parte bai tira generoak.

Bestela esanik, generoak berriro ere badu izateko arrazoia, teoriaren aztertze prozesuaren ondoren berrindartua, ez bakarrik liburu denda eta liburutegietan lau genero klasikoetan sailkaturik egon daudelako, generoen teoriak berak legitimatu rik baizik. Jakina, generoak erakunde sozial eta ideologikoak dira eta haien defini zio normatiboak eta preskriptiboak atzera geratu dira, baina deskripzio formalak eta semantikoak iraun egiten dute. Testu terminoak ez ditu lehengo genero zahar ez berriak ordezkatu. Eta erretorikak burua eraiki duenean, generoak eta generoen teoria berriro lehen planora ekarri ditu. Bestalde, gero eta garrantzi gehiago duen irakurketaren ikuspuntutik, berriz, generoak dira harreraren kategoria nagusiak, eta sistema murrizten ari den zantzuak ematen dituzte: fiction, non-fiction . Fikzioa ala ez-fikzioa, hara hortxe gakoa.

[L. O.]

Ikus, halaber, A NTZERTI , F IKZIO , N ARRATIBA , P OESIA , S AIAKERA .

B IBLIOGRAFIA

C OMBE , D.: Les genres littéraires , Hachette, Paris, 1992. C OMPAGNON , A.: Le démon de la théorie , Seuil, Paris, 1998.

E STEBANEZ C ALDERÓN , D.: Diccionario de términos literarios , Alianza Editorial, Madrid,

1996 . G ARCIA B ERRIO , A.; H UERTA C ALVO , J.: Los géneros literarios: sistema e historia , Cátedra, Madrid, 1992 .

W ELLEK , R.; W ARREN , A.: La théorie littéraire , Seuil, Paris, 1948 / Teoria Literaria , Gredos, Madrid, 1974.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: género
 fr: genre
 en: genre

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper