fikzio - Literatura Terminoen Hiztegia

 
FIKZIO

Irudimenezko sorkuntza da fikzioa. Fikzio eta errealitatearen arteko bereizketa ren ikerketa tradizioz literatur teoria eta filosofiaren eremuan garatu da, ez hizkuntza laritzarenean. Baina, hizkuntzalaritzan esakuntza edo enuntziazioari arreta eskaini zitzaionetik, gai hau jorratzeko oinarriak eta kategoriak sortzen hasi ziren.

Gaur egun, oro har, literatura oro fikzioa dela onartzen bada ere, teorilari batzuen iritziz, literatura oro ez da fikzioa; esaterako, poesia lirikoa ez dute fikziotzat

K. Hamburger-ek (1957) eta G. Genettek (1991). Bi teorilari horien ustez, Aristotelesen Poetikan aipatzen diren bi genero soilik dira mimetikoak (epika eta dramatika). Beraz, lirika ez dute imitaziotzat hartzen, eta, ondorioz, ez dute fik ziozko diskurtsotzat jotzen. Hamburger-en ustetan, subjektu lirikoak errealitate objektiboa bizituriko errealitate subjektiboan eraldatzen du, eta errealitate bezala enuntziatuan gauzatzean dirau. Gainerako fikziozko literaturak, aldiz, errealitatea birmoldatzen du formaren bitartez, asmaturiko errealitatean eraldatuz, hots, fik zioan. Genettek bi irizpide erabiltzen ditu testuen literariotasuna ezaugarritzeko: tematikoa eta rematikoa. Lehena, fikzioarekin uztartzen du, eta eleberriari berezkoa zaiola adierazten; eta bigarrena, dikzioarekin uztartzen du (ezaugarri formalekin) eta poemari berezkoa zaiola adierazten.

Dena den, Antzinatetik literaturaren (edo “poesia”ren) inguruko hausnarketak fikzioaren inguruko hausnarketekin harreman estuak eta nahasiak izan ditu, baita imitazio, errealismo eta egiantzekotasun kontzeptuekin ere.

Platonek Sofista izeneko liburuan imitazio ikastikoa eta fantastikoa bereizi zituen, eta azken hori faltsukeriak sortzeagatik gaitzetsi. Honela, Errepublika n Platonek poeten aurka jardun zuen, eta haien literatur ekoizpena gezurretik gertu kokatu.

Ondorengo tradizio kritikoak, Aristotelesengandik hasita, fikzioa eta gezurra ter minoak bereizi zituen; errealitatearen eta fikzioaren artean bada gezurrarekin ema ten ez den elkarrekikotasunik. Aristotelesentzat fikzioa egiari fidela zaio, fikzioak errealitatearen egiazko baieztapena izateko aukera baitu. Horrela, Aristotelesek egiantzekotasunaren inguruan eratu zuen bere teoria. Bide horretatik, Aristotelesek fikzioaren esentzia mimesi kontzeptuaren bitartez azaldu zuen. Filosofoarentzat mimesiaren objektua erreala nahiz ideala izan daiteke. Ikuspegi horrek fikzio/errea litate, faltsu/egiazko bikoteen arteko kontrakotasuna gainditu zuen.

Ikuspegi aristotelikoak batik bat XVII. eta XVIII. mendeetan iraun zuen. Nolabait, gaur egun ere ikuspegi horri eutsi egiten zaio, esparru ezberdinetatik abiatuta: hiz kuntzalaritzatik, hermeneutikatik, marxismotik, psikoanalisitik.

Erromantikoek hainbat elementu platoniko biltzen zituen jarrera hartu zuten, nahiz eta elementu horiek behekoz gora jarri. Fikzioa ez dute aurretik dagoen erre alitate batekin duen elkarrekikotasun ezkutuaren bitartez harremanetan jartzen, oinarrizkotzat duten bateragarritasun ezarekin baizik. Erromantikoen ustez, ez diren gauzak aurkezten ditu artistak, idealen eta ereduen sortzaile da.

XX.
mendera arte ez zen fikzioaren auziaren inguruko hurbilpen oso eta egiaz ki diziplinartekorik garatu. Mende horretan, fikzioa zenbait irizpideren arabera defi nitu zen.Egilearen asmoa edo xedea erabili zuten batzuek fikzioa zer den erabakitze ko irizpidetzat. Ikuspegi horren arabera, ez dago testu bat fikziozkoa dela adieraziko duen ezaugarri sintaktiko eta semantikorik. Oro har, ez dago fikzioaren nolakotasu naren berri ematen duen testu ezaugarririk. Horregatik, fikzioaren alderdi nagusia egilearen kokapen ilokutiboa da, eta itxurak eginez testu bat eraikitzeko egiten duen saioa. Baina XX. mendeko fikzioaren inguruko hausnarketa sakonenak filosofia ana litiko, hizketa ekintzen teoria eta literatur teoriatik abiatu ziren, batik bat.
G.
Fregeren teoria semantikoan kokatzen da filosofia analitikoaren ekarpenen oinarri teorikoa. Fregeren semantika orokorrean esanahiaren bi osagai bereizten dira: denotazioa ( Bedeutung ) eta zentzua ( Sinn ). Denotazioa, hitzezko adierazpe nak izendatzen duen munduaren izaki edo izatea da, eta zentzua, berriz, izendatze hori aurkezteko modua da, denotazioa emateko modua. Denotazioa enuntziatu edo esakune batean egiazko balioen bitartez identifikatzen da, eta, ondorioz, haren teo ria semantikoa egiazko enuntziatuen azterketara makurtzen da. Enpirikoki existitzen diren gauzei eginiko erreferentzia harremanaren egokitasunaren arabera neurtzen da egiazkotasuna. Baina hizkera poetikoaren enuntziatuak ezin dira semantika horren arabera interpretatu. Izan ere, Fregeren ustetan, fikziozko enuntziatuek zentzua duten arren, ez dute erreferenterik. Horrela, Fregek, fikzio literarioa ezau garritzean, gezurretik bereizi zuen, fikzio literarioa egiaren frogari men egiten ez dion enuntziatua zela baietsi zuen.
N.
Goodmanek (1978) fikziozko diskurtsoaren denotazio literal ezdeusa onartzen badu ere, erreferentziaren kontzeptua zabaltzen du: batetik, denotazio metaforikoa gehituz; bestetik, erreferentzia modu ez-denotatiboak onartuz. Horrela, literalki irakurritako baieztapen bat denotazio ezdeusa izanda ere, egiazko bihur daiteke (denota dezake) metaforikoki irakurtzean. Hartara, denotazio literalaren gabeziak irakurlea beste erreferentzia harreman bat ezartzera gonbidatzen du. Ikuspegi horren arabera, denotaziorik ez duen obra bati, hau da, fikzio bati, ez zaio dimentsio erreferentziala ukatzen.

Logika modalean eta mundu posibleen teorian oinarrituriko ikuskerak denotatuak izan daitezkeen izaki eta izateen eremua zabaltzen du. Logika modalaren arabera, proposizio kontrafaktiko bat denotatiboki hutsa izan ordez, mundu posible bati egiten dio erreferentzia. Ideia hori jada G. W. Leibnitzen ikuskeran antzematen da, eta XVIII. mendeko kritikari batzuek (J.J. Breitinger eta J. J. Bodmer) fikzioaren semantika mundu posibleen oinarrien arabera ulertu zuten. Logika modalaren aurrerapenen bitartez, ikuskera hori berriro ere gaurkotu egin da, eta zenbait kritikari eta filosofok berrartu dute: T. Van Dijk, C. I. Lewis, Winner, Martínez Bonatti, T. Parsons, N. Wolterstorff, Th. Pavel, L. Dolêzel. Hauen ustez, fikziozko enuntziatuen funtzio denotatiboak egileak sorturiko eta irakurleak (berr)eraikitako fikziozko munduei egiten die erreferentzia. Howell, Lewis eta beste batzuek erakutsi dute fikziozko munduen teoriak ezin makurtu direla mundu posibleen logika arautzen duten murriztapenetara. Batetik, mundu posibleak libreki sortzen ez den interpretazio egitura murriztu baten markoan identifikatzen dira, fikziozko munduak libreki sortzen diren bitartean; bestetik, mundu posibleek ez dute izaki edo izate kontraesankorrik onartzen, eta fikziozkoek bai; hirugarrenik, fikziozko munduak osatugabeak dira.

Th. Pavelek (1986, 1988), alderdi horiek kontuan hartuta, fikziozko munduen beste ikuspegi bat aurkeztu du: eguneroko bizitzan mundu anitzen artean bizi gara, eta batetik bestera etengabe igaro ohi gara. Giza errealitatea, gutxi gorabehera egiazkoak eta gutxi gorabehera fikziozkoak diren munduen arteko elkarrekintzan eratzen dela kontuan hartu behar da. Horrela, fikzioa hainbat fikziozko mundutatik askatasunez mugitzen denez, eta fikziozko mundu horien eta gizakia historikoki eta sozialki bizi ditueneko munduen arteko loturak eraikitzen direnez, ezin da fikzioa errealitatearen aurreko kontrakotasun modura definitu. J. M. Pozuelo Yvancosek (1993) fikzioa azaltzeko ikuspegi diakronikoaren beharra azpimarratu du. Izan ere, mundu posibleen arabera fikzioak aztertu ahal izateko, kulturen historian zehar garatuz eta eraldatuz doazen konbentzio ideologiko-kultural eta kognitibo-etikoak kontuan hartzea beharrezkoa da. Alabaina, une jakin bateko munduaren eredua eta mundu eredu horrek une historiko jakin batean ezartzen dituen hipotesi konbentzio nalak ezagutu eta aztertu behar dira, zein mundu motaren aurrean gauden eraba kitzeko.

Literatur ikerketen pragmatikaranzko birak, gainera, fikzioaren inguruko intere sa indartu du. Horrela, hizketa ekintzen teoriaren argitan, fikzioaren inguruko gogo eta ugari garatu dira. J. Ll. Austinen hizketa ekintzen teoriaren arabera, fikzioa ekintza ilokutiboa da: hitzarmen diskurtsiboa baita eta hartzaileak antzematea eskatzen baitu. Gezurrak soilik asmo perlokutiboari erantzuten dio, ez baitu hartzai learen aldetik antzematerik eskatzen.

Ohmannek (1999) literatur testu ororen indar ilokutiboa mimetikoa dela azpima rratzen du, eta ohiko inferentzia norabidearen alderanzketa deritzo fikzioari. Literatur komunikazioan, hizketa ekintzaren zentzua enuntziazioaren egoeretatik abiatuz finkatu ordez, zentzua ziurtzat ematen da eta bertatik abiatuz enuntziazioa ren fikziozko testuingurua berreraikitzen da.

F. Martínez Bonattirentzat (1992) hizketa ekintza bat egokia izateko beharrezkoa da dagokion hiztuna identifikatzea. Ezinbestean, hiztun baten arduraren zantzuak egotea beharrezkoa da. Horregatik, irudimenezko diskurtso bat hizpide izatea proposatu du, irudimenezko jatorria duena. Izan ere, hizketa ekintzen teorian ez da kontalariaren ekintzaren eta egilearen ekintzaren arteko bereizketarik egin. Egilearen hizketa ekintza eta fikziozko hizketa ekintzaren arteko kutsadura nabari da R. Ohmannen proposamenean. Ikuskera gehienek fikziozko testuaren geruzatze hori bazterrera utzi dute. Izan ere, fikziozko testuetan barne hizketa ekintzak daude hizketa ekintza den testua sortzeko. Fikzioa ez da hizketa ekintza jakin bat, beste hizketa ekintza mota eta diskurtsoen maneiatzea da, diskurtso ekintza orokorrago baten menpe geratzen direnak (idazketaren menpe). Hortaz, fikzioa aldi berean diskurtsoen maneiatzea eta ekintza diskurtsiboa da. Bereizi behar dira fikzioaren diskurtsoa, egilearena dena (obra bera), eta fikziozko diskurtsoa, egilearena (kontalariarena) dena (narrazioa bera). Izan ere, testu narratiboetako baieztapenak ezin zaizkio egileari atxiki, egile ala kontalari izatea bereizi beharra baitago. Kontalariaren baieztapenen zeregina fikziozko mundua sortzea da; hartara, perpaus hauek ezinbestean egiazkoak dira.

L. Dolêzelek (1999) ere ez du zilegizkoa ikusten literaturan sorturiko hizketa ekintzak egia balioen arabera neurtzea, ez baitute mundu bat aipatzen, euren berezko mundua sortu baizik. Literaturak munduak sortzeko duen gaitasuna hizke ta ekintza errealizatiboen teoriaren argitan antzematea proposatu du. J. Ll. Austinek esan bezala, baldintza egokietan igorriz gero, hizketa ekintza gauzatzaileak mun duan aldaketa bat sortzen du. Hizketa ekintza gauzatzaile bakoitza autoritate jakin baten esku dago: giza hitzarmenek onarturiko autoritate baten esku. Literatur obren kasuan, esaterako, autoritatea diskurtsoaren enuntziatzailea bera da, giza hitzar menek fikziozko mundua eratzeko autoritate hori onartu baitiote. Dolêzelentzat, fik ziozko munduen sorkuntza muturreko aldaketa da: ezerezetik existentziarako alda keta. Indar ilokutibo jakin horri zinezkotzea deritzo. Zinezkotzearen bitartez, existitzen ez diren gauza batzuk fikziozko izaki eta izate bilakatzen dira.

T. Albaladejo (1986, 1992) fikziozko testu narratiboa aztertzeko semantika hedadurazkoaz baliatu da. Albaladejorentzat fikzioa aztertzerakoan lehentasuna alderdi semantikoek izan behar dute, baita alderdi sintaktikoek ere semantikoekin harremanak dituzten neurrian. Semantika hedadurazko honetan alderdi ezberdinak aztertzea proposatzen da: mundu posibleen antolaketa, literatur testu eta errefe renteen arteko harremana eta fikzioaren egitura eta funtzionamendua.

Kontratuzko harremanaren irizpidea erabili dute beste batzuek fikzioa azaltze ko. Egilearen eta irakurlearen arteko isileko hitzarmenak du indarra ikuspegi horre tan: “Ez-sinestearen borondatezko etenaldia”. Ikuspegi horren arabera, fikzioaren jokoa kulturalki egokia eta sozialki onargarria da. Besteak beste, S. J. Schmidt eta

S. R. Levinek egilearen eta irakurlearen artean ezarritako konbentzio batzuen bitar tez azaldu dute fikzioa.

[I. R.]

B IBLIOGRAFIA

A LBALADEJO M AYORDOMO , T.: Semántica de la narración: la ficción realista , Taurus,

Madrid, 1992 . A LBALADEJO M AYORDOMO , T.: Teoría de los mundos posibles y macroestructura narra tiva. Análisis de las novelas cortas de Clarín , Universidad de Alicante, Alicante , 1986 .

D OLEZEL , L.: Heterocósmica. Ficción y mundos posibles , jat. 1998, Arco Libros,

Madrid, 1999 . G ENETTE , G.: Fiction et diction, Seuil, Paris, 1991 / Ficción y dicción , Lumen , Barcelona, 1993 .

G OODMAN , N.: Ways of worldmaking, Hackett, 1978 / Maneras de hacer mundos, Visor, Madrid, 1990.

H AMBURGER , K.: Die Logik der Dichtung, 1957 / Logique des genres littéraires, Seuil,

Paris, 1986 / La lógica de la literatura, Visor, Madrid, 1995 . M ARTÍNEZ B ONATTI , F.: La ficción narrativa (su lógica, su ontología) , jat. 1978, Univ. d e Murcia, Murcia, 1992 .

O HMANN , R. “Los actos de habla y la definición de literatura”, in MAYORAL, J.A.:

Pragmática de la comunicación literaria . Arco. Madrid, 1999 . P AVEL , T H .: Fictional Worlds , Harvard University, Cambridge, Massachusetts, 1986 / Universe de la fiction , Seuil, Paris, 1988 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: ficción
     fr: fiction
     en: fiction

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper