dialogismo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
DIALOGISMO
  1. Pentsamendu figura erretorikoa, zeinetan esakuntza edo enuntziazioaren subjektuak bere buruari galderak egin eta erantzunak emateko itxura egiten duen, elkarrizketa edo bakarrizketa erabiliz.
  2. Narratologian, ikuspuntu, ahots eta erregistroen eragin-truke semantiko pragmatiko modura ulertzen da dialogismoa. M. Bakhtinek literatur teoriaren espa rrura ekarri zuen dialogismoaren kontzeptu berritua. Bakhtin eta bere taldearen lite ratur teoriak formalismoaren ikuspegi itxia gainditu, eta literatur ekoizpenen azterketa egitean ikuskera soziala ere aintzat hartu zuen. Dialogismoa da gizarte ranzko irekitze horren ezaugarrietako bat. Baina, zentzu zabalean erabiltzen da dia logismoa: ez da testu barneko ikuskeran edota eremu logiko edo epistemologikoan geratzen (dialektikan gertatu bezala). Bakhtinek dialogismoaz duen kontzepzioan irakurleek testuaren eta testuinguruaren artean ezartzen duten lotura pragmatikoa ere biltzen da. Batetik, testua hartzailearengana makurtzen den enuntziatua da; bestetik, gizarteko enuntziatu nahiz kultur enuntziatuen multzoa ere bada. Bestalde, dialogismoak gizabanakoaren kontzientziari ere egiten dio erreferentzia. Izan ere, teorialari errusiarrarentzat, gizabanakoaren kontzientzia ere dialogikoa baita, era baki bat hartu aurretik kontzientziak aukera anitz kontuan hartzeko berezko jarrera baitu. Aniztasun dinamiko horretan ni ak denboran zehar sarritan joera kontraesan korrak agertzen ditu. Beraz, teorialari errusiarrentzat dialogismoa gizakien bizitza ren alderdi nagusi bat da, bai gizabanakoaren mailan, bai gizarte mailan. Horrela,

diskurtso oro gizartean kokatzen den banako baten sorkuntza den neurrian, defini zioz, dialogikoa dela dio.

Diskurtsoa hitzezko sorkuntza denez, hiztunaren hitzezko aldaera oro bil dezake: soziolektoak, idiolektoak... Diskurtso berean hainbat ahots barreiaturik ikus daitezke, gizarte bateko hizkera batzuk eta besteak txerta baitaitezke: dialekto aldaerak, belau naldien arteko aldaerak, taldeen arteko hizkera berezituak... Izan ere, diskurtsoak bestearen presentzia txertatzen du eta hitzaren erabileraren txandatzean dimentsio soziala du.

Bakhtinen teorizazioan, eleberria da dialogismoa eraikuntza bereizgarri modu ra erabiltzen hobekien asmatu duen literatur generoa. Horregatik, eleberriaren ahots aniztasuna edo polifonia eta eleaniztasuna aztertzeari ekin zion. F. Rabelais eta

M. Cervantesen lanetan dialogismoaren zantzuak topatu bazituen ere, F. Dostoievskiren lanetan kokatu zuen dialogismoaren gailurra. Kontalariak eta pertso naia batzuek munduaz duten ikuskera ezberdinak kontrastean ageri dira, aberasta sun hori bihurtuz bilbe narratiboaren giltzarrietariko bat.

Kontalarien edo pertsonaien diskurtso ezberdin horiek testuan josteko molde ezberdinak erabiltzen dira: elkarrizketa, hibridazioa, hizkeren elkarrekintza, ahots aniztasuna, eleaniztasuna. Azken horrek gizon-emakumeen konplexutasuna eta aniztasuna islatzen du: ideologikoa, soziala, psikologikoa, lanbideari dagokiona, etikoa, adina, heziketa... Horregatik, kontuan hartu behar dira diskurtso batean islatzen diren heterofonia (ahotsen dibertsifikazioa eta txandatzea), heteroglosia (hizkuntza mailen dibertsifikazioa eta txandatzea) eta heterologia (pertsonaia edo kontalariak erabiltzen dituen erregistroen aniztasuna) fenomenoak. Lehen bi feno menoak (heterofonia eta heteroglosia) gizarte mailarekin lotuta daude, eta hiruga rrena, heterologia, gizabanakoarekin. Dialogismoaren bitartez, era bateko eta bes teko solasak elkarrizketara eramateko espazio bilakatzen da testu narratiboa: batetik, gizarteko ahots batzuen eta besteen arteko solasaldia: bestetik, testuko ahotsen arteko solasaldia; eta, azkenik, testuko eta gizarteko ahotsen arteko sola saldia.

Bakhtinen proposamenek eleberriaren ikerketa ikuspegi bikoitz batetik (testu barruranzko ikuspegia, eta testuaz haratagoko ikuspegia) plantea daitekeela irado ki zuten.

Bakhtinen ustez, eleberria ez bezala, poesia lirikoa, edo diskurtso doktrinalak, monologismoan kokaturik daude. Hots, perspektiba, ahots eta erregistro aniztasu na ukatzen duten enuntziatuak ekoizten dituzte, autoritatea duen enuntziatzaile baten irudia indartuz. Azken horren mundu ikuskera eta hizkera indartzen da, ahots aniztasunari, elkarrizketari eta txandatzeari uko eginez.

[I. R.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: dialogismo
     fr: dialoguisme
     en: dialogism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper